Bilboren eraldaketea ikusgai itsasadarraren ertzean
2017-07-04 09:59 KultureaGuggenheimek XIX. mendetik gaur egunera arteko bidaia jaso dau erakusketa baten.
Bilboko museoak bere XX. urteurrenaren ospakizunen barruan, uriko paisajean egon diran eraldaketa sakonak erakutsi nahi izan ditu hainbat argazkiren bidez. Irudiak panel handietan dagoz eta Abandoibarra pasealekuaren inguruan XIX. mendetik gaur egunera arte egon diran birmoldaketa guztiak erakusten ditue hurrenkera kronologikoan.
Hamabi panelak Guggenheimen bi aldeetan dagoz: bakotxak 4 metroko zabalerea eta 1,5 metroko altuerea ditu. Argazkiek Uriaren iragan industriala eta post-industriala bistaratu eta gogorarazoten deuskue.
Erakusketea irailera arte egongo da ikusgai. Antxinako irudiak Bilboko Udal Artxiboak, Euskal Museoak eta Bilboko Portuaren Agintaritzearen ondare dokumentalari esker berreskuratu dira eta Mikel Alonso eta Fede Merino argazkilari bilbotarrek osotu dabe bildumea, oraintsu egindako argazkiakaz. Honeek toki beretik aterata dagoz.
Argazkiak digitalizau eta prozesau ondoren, kalidade handiagaz erreproduzidu ditue aluminiozko xaflen ganean Chromaluxe Art izeneko sublimazino-prozesuaren bidez.
Kontuak kontu, erakusketako argazkiak TRANSFORM. Arteak dena aldatzen du izenburuko liburuan batu ditue eta salgai jarri dabe museoko dendan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!