Palestinako Biladi-ri emon deutsie aurtengo Getxoko Liburu Azokan irabazitakoa

Bizkaie! 2017-07-04 11:33   Kulturea

Jasotako 11.526 euroko laguntzinoa adimen urritasuna daben umeen heziketarako bideratuko da.

Argazkia: Getxoko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa dan bagilaren 21etik 25era Bigarren Eskuko Liburuaren XII. Azokea egin eben Getxon eta urtero legez, bertan irabazten dan diru guztia gobernuz kanpoko alkarteren bati emoten deutsie. Aurten Palestinako Biladi Alkartea aukeratu dabe eta 11.526 euro jaso ditu. Irantzu Uriarte Garapeneko Lankidetzako zinegotziak eta Susana Barreiro Liburutegietako koordinatzaileak emon deutsie batutako diru kopurua aitatutako erakundeari.

Azokan saldu ziran liburuak, aldizkariak, koadernotxuak, entziklopediak… herritarrek emondakoak izan ziran eta euro bateko prezio sinbolikoan saldu zituen.

Irabazitako dirua Rosa Temiño Biladi alkarteko arduradunak jaso dau eta Cisjordanian adimen urritasuna dabenentzako hiru gela egokitzeko eta materiala erosteko izango da. Helburua izan be, gatxa daben umeen heziketa inklusiboa sustatzea da, heziketarako inguru atsegin baten bidez.

Cisjordaniako iparraldeko Al-Nassariyyah eta Askarreko errefuxiatuen eremuetara bialduko dabe dirua .

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu