Bingen Zupiria Hakobaren lehen bileran izan da, Euskadiko Artxibo Historikoan

Bizkaie! 2017-07-04 08:34   Kulturea

Batzorde honek kulturea kudeatzen daben hiru maila administratiboetako ordezkariak batzen ditu.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordea Kulturearen HAKOBAren lehen bileran izan dira bart, ganerako erakundeetako ordezkariakaz batera. Herri Aginteen arteko Koordinazinorako Batzorde honek Eusko Jaurlaritzako, aldundietako, eta udaletako kultura arduradunak batzen ditu eta, sailburuak adierazo dauenez, funtzionamendu iraunkorra izango dau legegintzaldi honetan. Euskadiko Artxibo Historikoan izandako batzar honetan, erakunde desbardinei eragiten deutsiezan gaiak jorratu ditue.

Kultura Auzolanean ekimenaren barruan batzen zan erakundeen arteko batzordearen oinordekoa da Kulturearen HAKOBA, eta orain be kulturearen kudeaketeagaz lotutako erakundeen arteko gaiak adostea eta lantzea da batzorde barri honen helburu nagusia.



Proiektua, ostera, sarriago batzeko asmoagaz jaio da, izan be, sailburuak azaldu dauenez, asko dira Euskadiko erakundeei eragiten deutsiezan kultura gaiak; Kulturearen kudeaketa herri honetan hiru mailatan banatuta dago, eta horrek koordinazinoa eta lankidetzea eskatzen deusku. Kulturearen HAKOBA koordinazinoa ahalik eta ondoen kudeatzeko tresna eraginkorra izan daiteke, azaldu dau Zupiria sailburuak.

Atzoko saioan Kultura Auzolaneanetik etozan gai batzuk jorratu ditue eta etorkizunean oinarrizkoak izango diran beste kontu batzuk be bai; beraz, lehengo legealditik etorren fasea zarratu da, etapa barri bati ekiteko, besteak beste, emakumeen ikusgaitasuna ikusizko arteetan eta ikus-entzunezkoan jorratzen dauen txostena eta sormen lantegien mapea azaldu dira bileran:

- Emakumeen presentzia ikusizko arteetan eta ikus-entzunezkoetan.

- Sorguneen mapea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu