Ortzadar, Eguna, 'Kixotenean' eta Goiena Telebistako 'Kulturrizketak' saioak irabazi ditue XXIX. Rikardo Arregi sariak

Bizkaie! 2017-07-10 07:58   Kulturea

Epaimahaiak Aitamen Berezia egin deutse Eguna egunkariari bere 80.urtemugan eta Ortzadar gehigarriari 20. urtemugan

Urtero legez, herriko seme zan kazetariaren omenez, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, Andoaineko Udalak antolatutako XXIX. Rikardo Arregi kazetaritza sariak emon ditue astegoienean. Ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Euskerea Sustatzeko zuzendaria Estibalitz Alkorta, Bizkaiko Kultura diputadu Lorea Bilbao eta Andoaingo alkate Ana Karrere.

Sari nagusia Goiena telebistako Kulturrizketak saioak hartu dau; epaimahaiaren eretxiz, saio biribila osotu dabe: Agenda komertzialetik kanpo dagoan mundu osoa ikusarazoteko ahalegina saritu dabe; taldeak 9.000 euro jaso ditu eta Xabier Lakaren eskulturea.

Kazetari Barria saria, 27 urtez azpiko kazetarientzat bideratutako saria hutsik itxi dabe aurten, 29 aldiotan lehen aldiz; antolatzaileek emon daben arrazoia izan da oso lan gitxi aurkeztu dirala, eta jasotakoak ez dirala izan oinarrietan eskatutako mailakoak.

Sari berezia, barriz, Iñigo Astiz Berriako kazetariak eta Maite Mutuberria ilustratzaileak jaso dabe, Kixotenean erreportaje liburuagaitik; Irakurterraza eta oso goi mailakoa, eredugarria.

Beste alde batetik, aitamen bereziak banatu ditue aurten: Batetik, Noticias taldearen Ortzadar gehigarria, hogeigarren urteurrena bete dauen urtean. Euskerazko gehigarria gaztelaniazko prentsako ugarte txikitzat jo dau epaimahaiak, baina leku propioa irabazi dauela. Bestetik, Eguna egunerokoa saritu dabe, aurten 80 urte baitira egunkaria sortu ebenetik.

Epaimahaia, Maria Gonzalez, Goizalde Landabaso, Goio Arana eta Xabier Landabideak osotu dabe, Ainara Rodriguez Andoaingo Udaleko Euskera eta Langileriako zinegotzia epaimahaiburua izan dalarik, eta Patxi Baztarrika Udal Euskera Teknikaria, barriz, idazkaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu