Kantauri Itsasoko tradizinoa, faunea eta kondairak umeentzat Bilbon

Bizkaie! 2017-07-11 09:42   Kulturea

Udalak antolatutalo Udako Jolastokia programeak jarduera ludikoak, kirol arlokoak eta didaktikoak batzen ditu 3 eta 5 urte bitarteko txikitxuentzat.

Argazkia: Bilboko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Ekimenean umeek kostaldeko herriak eta ugarteak bisitau ahal izango ditue eta bertan itsasoratzen diran ibaiak, itsaslabarrak, lurmuturrak, hondartzak eta itsasargiak ezagutzeko aukerea izango dabe. Ganera, inguru hareetako antxinako biztanleak, kondairak, itsasoko faunea eta lanak, ontziak eta kirolak, sasoi guztietako tresna nautikoak… ikusi ahal izango ditue.

Pasa dan astean esaterako, talde bat Itsas Museora joan zan Bilbobusean eta piraten bizimodua zelakoa zan ezagutu ahal izan eban. Tailer baten bidez, nabigazinoaren munduan sartu ziran umeak eta olgeta baten bidez, altxorraren kutxea topau ahal izan eben; Patxi Pirateak bere bihurrikeriak kontatu eutsiezan ipuin dramatizadu baten bidez.

Aste honetan, barriz, metroa izango da euren garraiobidea eta Santurtziko Itsasoa Museora joango dira. Bertako marinelen historian oso garrantzitsua dan eraikin baten dago, arrantzaleen kofradian. Arrantza-ontzi bat eta sardina freskue esamoldearen jatorria ezagutuko dabe bertan eta marinelen korapiloak egiten ikasiko.

Udako Jolastokia Bilboko zortzi barrutietan egiten da eta txangoen, tailerren eta jarduera ugariren bidez, hiru eta bost urte bitarteko umeek jarduera ludikoak, kiroletakoak edota didaktikoak egiten ditue udako oporretan. Programazinoa gaztelaniaz eta euskeraz egiten da, baina euskera da komuniketako hizkuntza nagusia.

Ekimen honegaz, Bilboko Udalak erraztasunak emon nahi ditu herritarren lana eta bizitza personala buztartzeko, izan be, jarduera honeekaz eskolako oporretako hamar astetik bederatzi beteten dira. Ganera, euskerearen eta ingelesaren erabilerea sustatu nahi dabe umeen aisialdiko jardueretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu