Esne Beltza, M Clan eta Vanesa Martin be Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2017-07-03 13:04   Kulturea

Kontzertu honeek Abandoibarrako eszenatokian izango dirala iragarri dau Udalak.

Hiru kontzertuok aurreko egunetan iragarri diran beste artista eta taldeen zerrendara gehitu ditue: Zea Mays, Antonio Orozco, Amaral eta El Consorciogaz batera.

Holan, abuztuaren 22an, martitzenean, Vanesa Martin abeslariak Munai izeneko lan barria aurkeztuko dau oholtza ganean. 24an, eguenean, barriz, Esne Beltza igongo da Abandoibarrako eszenatokira eta 25ean, barikuan, M-clanen txandea izango da.

Datozen egunetan, Bilboko Udalak 2017ko Aste Nagusiko ganerako kontzertuak iragarriko ditu.

Aste Nagusia aurten abuztuaren 19tik 27ra ospatuko da eta 300 jaurduera baino gehiago prestatzen dabil Udala. Kontzertuak programazino horren zati bat dira. Kalidadea, aniztasuna, bardintasuna eta parte-hartzea da egitarauaren helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu