Zea Mays, Antonio Orozco, Amaral eta El Consorcio, Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2017-06-20 11:28   Musikea

Udalak ehun jarduera musikal baino gehiago antolatu ditu doban, uriko zortzi eszenatokitan.

Aste Nagusia hasteko hilebete bi falta dira eta Bilboko Udala egitaraua atontzen dabil. Lau talderen izenak iragarri ditu honezkero: Zea Mays bilbotarrak jaietako lehen zapatuan, abuztuaren 19an, eskainiko dau zuzenekoa; 20an, barriz Amaral bikoteak kantauko dau. Astelehenean, hilaren 21ean, Antonio Orozco abeslariak igongo dau agertokira. Eguaztenean, 23an, El Consorcio boskoteak Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz emongo dau kontzertua. Honeek guztiek Abandoibarrako eszenatokian joko dabe.

Guztira ehun jarduera baino gehiago izango dira uriko zortzi eszenatokietan. Europa Parkean be zuzenekoak eskainiko ditue. Plaza Barriak munduko musikea hartuko dau, Gizakundearen eleizeak, barriz, klasikoa, Bilborockek metala eta bertako pop-rocka, Doña Casildako Pergoleak bilbainadak eta guatekeak, Arenaleko kioskoak Udal Musika Bandea eta Arenalean bertan berbenak, bandak eta fanfarreak. Ekimen honeek guztiak dobakoak eta jente guztiarentzat aproposak izango dira.

Udalak oraindino ez ditu musika talde guztien izenak baieztatu eta hurrengo asteetan kartela osotuko daben artistak ezagutzera emongo dituala iragarri dau.

Kontzertuez gan, Aste Nagusiko programazinoa zabala izango da. Danetara, 300 jarduera baino gehiago izango dira. Saio guztien kalidadea, aniztasuna, bardintasuna, parte-hartzea eta dobakotasuna nabarmendu nahi izan dau Bilboko Udalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu