Bilboko Zazpi Kaleetako jauregiak ezagutzeko bisitaldi gidatuak, bagilean
2016-05-18 10:08 KultureaBilboko Udalak antolatzen dauen Bilbao Izan programearen barruan, Bilboko alde zaharreko jauregiak ezagutu ahal izango dira datorren hilean. Dobako bisitaldiak dira baina aurretik izena emon behar da.
Antartikan sortutako artelanak ipini ditue Andrea Juanek eta Teresa Jareñok Bizkaia Aretoan
2016-05-17 12:01 KultureaArgentinako Gobernuaren Antartikako zuzendaritzearen eta EHUren alkarlanari esker abiatutako proiektuaren barruan, 45 egun pasau zituen Andrea Juan eta Teresa Jareño artistek Antartikako base baten. Han sortutako obrak Bilboko Bizkaia Aretoan dagoz ikusgai, maiatzaren 25era arte, Artea Antartikan izenburupean.
Arte eszenikoen nazinoarteko ikerketa saria antolatu dau Artez Blaik
2016-05-17 15:50 KultureaIrailaren 26ra bitartean entregau ahal izango dira ikerketa-lanak, Artez Blai kultur alkarteak azaldu dauenez. Euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira arte eszenikoen ganeko ikerlan, gogoeta eta saiakerak. Lan irabazlea argitaratu egingo da.
Museoen Nazinoarteko Egunean, Bizkaiko museoetan sartzea doban
2016-05-18 13:00 KultureaGaur, hilak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna da. Museoak eta paisaia kulturalak izenburupean, jarduera ugari antolatu ditue egunotan. Ganera, gaur, doban sartu leiteke museo guztietan.
Homofobia erakustea da horren kontra burruka eraginkorra egin ahal izateko era bakarra
2016-05-17 09:09 KultureaMaiatzaren 17a, les-homo-trans-bi-inter-fobiaren kontrako Nazinoarteko eguna dan honetan, Bizkaiko E28ko Koordinakundea osotzen dogun taldeok gure alkartasuna helarazo nahi deutsegu, lehenengo eta behin, indarkeria sufriduten daben persona guztiei.
Sexu bereko personen arteko ezkontzearen eta sexu aldaketearen alde dagoz Euskadiko gazte gehienak
2016-05-16 16:04 KultureaMaiatzaren 17a, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazinoarteko Eguna dala gogoan hartuta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteak 2016 ikerketearen datuen aurrerapena plazaratu dau.
X. Mangamorek badauka kartela
2016-05-16 13:01 KultureaAmorebieta-Etxanoko Mangamoreren hamargarren edizinoak badauka kartel ofiziala. Marcel Pérez eta Marisa Martinez dira egileak eta protagonisten eboluzinoa ikusten da, Mangamoreren bideo-joko ofizialean be agertzen diranena.
'Lurrak' euskal zirku ikuskizuna bagilean estreinauko dabe
2016-05-16 12:23 KultureaBilboko eta Gasteizko udalek alkarlanean produzidu dabe ikuskizuna eta bagilaren 10ean izango da lehenengo emonaldia, Arabako uriburuko Kaldearte azokan. Hil horren 27an Bilboko Kalealdian egongo da Lurrak. Zirku garaikidea eta euskal kulturea buztartzen dituan kalidadezko ikuskizuna dala dinoe bultzatzaileek.
Hemen da Bizkaie! barriztua
2016-05-16 10:32 KultureaBizkaierea erabiliz eta berbakera hau sustatuz kazetaritza produktu duina eskaintzeko jaiotako agerkariak estetika eta barrualde barriak dakarz: argia, zehatza, zuzena, dinamikoagoa, parte-hartzea sustatuko dauena, komunidadeari garrantzia emongo deutsona.
Literaturea eta gastronomia ardatz, Ines Ortega eta Xabier Gutierrezen arteko barriketaldian
2016-05-16 10:18 KultureaEztabaidak literatureagaz ekimenak, Inés Ortega gastronomia idazle ezaguna, eta Los aromas del miedo eleberri baltz seriearen bigarren partea dan El bouquet del miedo liburua argitaratu barri dauen Xabier Gutiérrez, Arzak jatetxeko Barrikuntza Zuzendaria alkartuko ditu datorren martitzenean, maiatzaren 17an. Literatura entre fogones izeneko topaketea Almudena Cacho kazetariak gidatuko dau.
Iker Sancho Insausti, Zaitegi Sariaren irabazle
2016-05-13 12:20 KultureaIgazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautatutako Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarraren kronika liburu bat (U voiny ne zhenskoe litso - Gerreak ez dauka emakume arpegirik) euskeratu beharko dau itzultzaileak urte amaierara bitartean, eta 2017 urte hasieran emongo dau argitara Elkar argitaletxeak.
Eija-Liisa Ahtila-ren 'Deikundea' instalazinoa aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoak
2016-05-12 13:18 KultureaHiru proiekzinoz osotutako instalazinoa da; horreetan, Lukasen Ebanjelioaren (Lk 1,26–38) pasarte ezagun bat agertzen da, Deikundearena; ikonografia kristinauaren gairik garrantzitsuetako bat da eta, ganera, perspektibea behar bezela lehenengoz erabili eben antxinako pintura batzuek pasarte hori irudikatzen dabe.
Leioako Umore Azokan 18 euskal konpainia egongo dira aurten
2016-05-12 12:24 KultureaHamaika estreinaldi aurkeztuko ditue bertoko konpainiek Leioako Umore Azokan, maiatzaren 19tik 22ra. Antolatzaileek dinoenez, talde gazteak eta beteranoak dagoz egitarauan eta horrek kaleko arte eszenikoek geurean osasun ona daukiela erakusten dau.
David Martinez Suarezen 'Menos da una piedra' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan
2016-05-12 16:04 KultureaGaragarrilaren 3ra arte ikusi ahal izango da artista asturiarraren sormen lana, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. Sortzaile gazteen lana bultzatzeko Barriek programearen bidez eratu da erakusketea.
Hogei artistaren artelanak batzen ditu Ertibil erakusketa ibiltariak
2016-05-11 15:13 KultureaErtibil programearen aurtengo edizinoan, hogei artistaren beste horrenbeste obra aukeratu ditue eta Bilboko Rekalde aretoan ikusi leitekez guztiak. Ondoren, Bizkaiko beste hamar herritara eroango dabe erakusketea.
Badator V. Galdakaoko Oroimenaren Astea, orain 79 urte jazotakoak gogoratzeko
2016-05-11 12:14 Kulturea1937ko udabarria benetan gogorra izan zan Bizkaian, izan be, tropa faxistek hainbat herri bonbardeau zituen, besteak beste, Galdakao. 79 urte pasau dira, baina ez dogu ahaztu, eta ez dogu ahaztu gura be. Horregaitik, aurten be,Galdakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzino eta babesagaz, Oroimenaren Astea egitarau kulturala antolatu dau.
Bizkaitar Argia saria emongo deutso Bizkaiko Foru Aldundiak Radio Euskadiri
2016-05-11 12:13 KultureaGanera, beste irrati biri, Bizkaia Irratiari eta Radio Nervioni, Bizkaia saria emongo deutse.
'Bahnar deitu salbaiak' liburua webgunean jarri dau Euskaltzaindiak
2016-05-11 12:11 KultureaBahnar deitu Salbaiak liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuaren egilea Pierre Dourisboure da. Jean Elissalde Zerbitzari-k egin eban euskerazko itzulpena eta edizino honetako paratzailea Henri Duhau izan da.
Artea kalera aterako dabe Bilboko galeriek, IV. Art District ekimenean
2016-05-10 18:36 KultureaMaiatzaren 13an eta 14an egingo dabe Arteen Asteburua Bilbo erdigunean, uriko galeriek antolatuta, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Artea jenteari hurreratzea eta galeriek egiten daben lana ezagutarazotea da Art Districten helburua. Horretarako, egitarau zabala antolatu dabe barikurako eta zapaturako.
BilbaoEszenak lan jardunaldia atondu dau euskeraz egiten dan antzerkiaren erronkak ardatz hartuta
2016-05-10 18:42 KultureaBeste batzuen artean Xabi Paya bertsolariaren edo Patxo Tellería dramaturgoaren partaidetzea izango daumaiatzaren 14ko jardunaldiak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...