Saltillo belaontziak abuztuaren 17an hasiko dau ibilaldia euskal kostaldetik

Bizkaie! 2016-08-16 10:31   Kulturea

EHUren eskola-ontziak Santurtzin hasiko dau osterea eta, irailaren 2ra arte, Gipuzkoa, Lapurdi eta Bizkaiko hainbat portutan izango da.

Urtero, udan, euskal kostaldetik ibilaldiak egiten ditu Saltillo belaontziak. Aurtengo bigarren txangoa eguaztenean, abuztuak 17, hasiko dau eta irailaren 2an amaitu. Mikel Lejarza kapitain dala, EHUko Nautika eta Itsas-makinariako Goi Eskola Teknikoko ikasleek nabigazino praktikak egingo ditue.

Herririk herri egingo dituan geldialdietan, Saltillo ontzia barrutik ezagutzeko aukerea izango dabe nahi daben guztiek. Izan be, udako itsas bidaien helburuetako bat da bela bidezko nabigazinoaren nondik norakoak gizarteratzea.

Santurtziko kirol portutik urten eta lehenengo geldialdia Lekeition egingo dau Saltillok, hilaren 17an bertan. Biharamunean ateak zabalik izango ditu ontziak, bisitariak hartzeko. Abuztuaren 19an, Lekeitio eta Donibane Lohizune bitarteko tartea beteko dau. Ondoren, Gipuzkoako portuetan ibiliko da: Getarian, Donostian, Hondarribian eta Mutrikun, hurranez hurran. Amaitzeko, Bermeora helduko da abuztuaren 31n, irailaren 2an Santurtzira bueltau aurretik.

Herri guztietan egin ahal izango dira bisitaldiak. Goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Udako bigarren ibilaldia dau Saltillok honako hau, baina lehenengoa Bretainiara egin eban. Beraz, ontzia ikusteko lehenengo aukerea izango da Euskal Herrian.

Saltillo belaontzia 1932an eregi zan eta urte bi geroago Pedro Galindez bizkaitarrak erosi eban. Urte askoan errege-familiak erabili eban eta 1968an Nautika Eskoleari emon eutsan Galindezek. 1998tik EHUren eskola-ontzia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu