EHUko 30 ikaslek euren artelanak erakutsiko ditue Bilboko Carlton hotelean

Bizkaie! 2016-08-19 08:47   Kulturea

Irailaren 4ra arte ikusgai egongo dira obra guztiak. Epaimahai batek hiru onenak aukeratuko dira eta Carlton hotelaren bilduman gordeko dira.

Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Eder Fakultadean ikasten dabilzan 30 artista gaztek izango dabe Carlton lehiaketan parte hartzeko aukerea. Abuztuaren 20an, zapatua, lehiaketea egingo dabe: Epaimahai batek obra guztiak aztertu eta hiru onenak aukeratuko ditu.

Irabazleari 3.000 euroko saria emongo deutsie. Bigarrenak, 2.000 euro irabaziko ditu eta hirugarrenak, 1.000. Ganera, hiru artelan irabazleak Carlton hotelaren jaubetzara pasauko dira. Irabazleen izenak irailean jakin eragingo dira.

Era berean, parte-hartzaile guztien obrak ikusteko erea izango dau publikoak, irailaren 4ra arte. Carlton hotelaren sarrerako hall-ean egingo dabe erakusketea. Bilbo erdialdeko Moyua plazan dago hotel hori.

Honeek dira lehiaketan parte hartuko daben 30 ikasleak: Jesús Domingo Peña, Inma Peña Fernández, Sara Elisabet Gimeno Martínez, Pablo Abril Sánchez, Lexuri Pardo Altzibar, Adrián Cortadi Cámara, Elena Sierra García, Xabier Goikoetxeta García, Ander Gómez Miranda, Manuel Moral Vidal, Raúl Gancedo Montalvo, Jorge Gimeno Muro, Fernando Villena Irigolas, Ainhoa Colorado Cobos, Aritz Muguerza Horas, Raquel Miranda Pérez, Joana Etxebarria Akaiturri, Luis Olaso Garralda, Pablo Zabala Arana, Pedro Bella Hernández, Iván Chacón Villota, Amaya Suberviola García, Paula Martínez Domínguez, María Casanueva López, Ximon Aguirre Izco, Leticia Gaspar García, Nagore Amenabarro Irastorza, Ander Etxaniz Altube, Iñigo Fernández de Pinedo Eguíluz eta Mikel Del Río Morán.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu