Etnologia alorreko Barandiaran Bekearen deialdia, zabalik
2016-08-17 10:18 KultureaUrriaren 31ra bitartean bialdu leitekez diru-laguntzinoa jasoteko proposamenak, taldeka zein bakarka. 10.000 eurokoa da bekea.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoak azaldu dauenez, bertoko zein kanpoko ikerlariek parte hartu leikie deialdian, baina landutako gaiak Euskal Herriagaz loturea izan beharko dau. Aurtengo deialdian, etnologiaren inguruko lanen bila dabilz bekearen bultzatzaileak, Barandiaran bera be arlo horretan ibili zalako, besteak beste.
Urriaren 31ra arteko epea dago proposamenak aurkezteko eta, ondoren, epaimahaiak abenduaren 31ra orduko emongo dau erabagiaren barri. Bekea lortzen dauen ikerlariak edo lantaldeak urtebete izango dau lana amaitzeko, epea beste sei hilez luzatzeko aukereagaz.
1980an sortu zanetik, Barandiaran Bekearen helburua izan da Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologiagaz eta Antropologia-etnologiagaz zerikusia daben lanak bultzatzea. Ikertzaile esanguratsuek parte hartu dabe bekearen deialdietan eta, bultzatzaileen esanetan, oso emoitza onak emon ditu.
Deialdiaren oinarriak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!