Aiko taldeak EHUren Arabako Campusera eroango ditu musikea eta jantza tradizionala
2015-12-02 12:58 KultureaJavier Garaizar Euskal Herriko Unibersidadearen Arabako Campuseko errektoreordeak eta Sabin Bikandi Aiko taldeko kideak unibersidade esparruan musikea eta jantza tradizionala sustatzea helburu dauen lankidetza-hitzarmena sinatu dabe.
1807an Bizkaiko Jaurerriak agindutako aita Lerinen Foruei buruzko argitaratu bako azterlana argitaratu dabe
2015-12-02 10:57 KultureaAna Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, José María Gorordok lagunduta, 1807an, Bizkaiko Jaurerriak aginduta, Fray Domingo de Lerin y Clavijok idatzi zituan eta bitxia bada be beste artxibategi batzuetatik desagertu egin ziran eskuizkribuei buruz Bilboko alkate izandakoak egin dauen argitalpena aurkeztu dabe Bilbon.
Aurten Bilbao Arten lan egin daben artistek bat egin dabe erakusketa baten
2015-12-01 16:52 KultureaAteak zabalik izeneko erakusketa kolektiboan, urtean zehar Bilbao Artegaz lan egin daben artistek parte hartzen dabe. Abenduaren 7tik 18ra bitartean, urteak emondakoaren balantzea artelanen bidez ezagutu ahal izango da, beraz. Urazurrutia kalean Bilbao Artek daukan egoitzan egongo da erakusketea. Ganera, artistakaz topaketak egongo dira.
Itxurea aldatuta, kalera urten nahi dau Hegats aldizkariak
2015-12-01 10:20 KultureaEuskal Idazleen Alkarteak argitaratzen dau Hegats. Goitik behera barritu dabe diseinua eta estiloa, aldizkariaren aro barri bati ekiteko asmoz. Orain arte idazleentzat izan bada batez be, aurrerantzean publiko zabalagaz kontaktu handiagoa euki nahi dabe, hau da, Hegats kalera atara. Sasoi barriko lehenengo zenbakia argitaratu dabe dagoeneko.
EH11kolorek konbita egin dau Euskal Herrian laikotasunaren eta erlijino aniztasunaren inguruan eztabaidatzeko
2015-11-30 17:45 KultureaEH11kolorek eztabaidarako zirriborro bat aurkeztu dau Erlijino aniztasuna eta laikotasuna eta erlijino komunidadeei baita laikotasunaren eta erlijino aniztasunaren arloan lanean dabizan alkarteei helarazoko jake, eztabaidatzeko eta adostasunak bilatzeko asmoagaz. Ekimen hau Euskal Herria anitzarentzako adostasunak dinamikearen barruan dago.
Kike Amonarrizek jasoko dau Anton Abbadia saria
2015-11-27 14:38 KultureaArantxa Urretabizkaia, Jone Miren Hernandez, Iban Arantzabal, Maite Artola eta Arantxa Diez de Ilarraza izan dira aurtengo epaimahaikide. Batetik, soziolinguista arloan egindako lanen eta idatzitako artikuluen sendotasunagaitik; eta, bestetik, autortzeko telebistan euskerea modu gozagarrian eta interesgarrian erakutsi daben saioakaz izan dauen arrakasteagaitik, erabagi dau saria tolosarrari emotea epaimahaiak.
Bilboko Itsas Museoak itsasadarraren ganeko 1.001 marrazki batzeko erronkea bota deutse 4 eta 12 urteko umeei
2015-11-27 10:14 KultureaItsasadarraren magia – 35 urte bizia sortuz aldi baterako erakusketearen amaierearen harian, Bilboko Itsas Museoak erronkea bota deutse 4 eta 12 urte arteko umeei. Horreek itsasadarren ganeko mila marrazki batu behar ditue, etorkizunean zelakoa izatea nahiko leukien adierazo deien. Itsasadarraren 1.001 amesak izenburupean, ekimenak teknika librean egindako mila marrazki jaso nahi ditu erakusketa horri amaierea emoteko.
Xabier Montoiak 'Hondamendia' narrazino liburua plazaratu dau
2015-11-26 17:14 KultureaIzenburuak dinoan moduan, hondamendien eta zoritxarraren inguruan jazotako istorioak batzen ditu Xabier Montoia idazle eta musikariak. Fikzinozko narrazinoen bildumea da Hondamendia (Elkar), sasoi guztietako hainbat tragediaren testuinguruan ipinita. 19 ipuin dira guztira.
20. Euskal Dendea, artisauen erdigune, abenduaren 4tik 8ra Durangon
2015-11-26 17:12 Kulturea20 urte bete dituan Durangoko Euskal Dendea tradizino handienetakoa da Euskal Herrian. Arbaso, Euskal Herriko artisauen alkarteak antolatzen dauen azoka hau erakusleiho garrantzitsuena da, izan be, lurralde guztietako artisauek parte hartuko dabe, danetara 51 artisau, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak.
Guggenheim Bilbao Museoaren 'Bildumako maisulanak' aurkeztu ditue
2015-11-26 14:25 Kulturea18 urte bete barri dituan Guggenheim Bilbao Museoak bere funtsen aukeraketea aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketea tarteko. XX. mendearen bigarren erdiko arte garaikideko pieza nabarmenak egongo dira ikusgai zemendiaren 27tik 2016ko apirilaren 3ra bitartean.
'Mussche' nobelearen japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkeztuko ditu Kirmen Uribek Asian
2015-11-26 14:20 KultureaIdazle ondarrutarraren bigarren eleberria da Mussche, 2012koa. Bilbao-New York-Bilbao nobeleak zabaldutako arrastoari segiduta, Mussche be hizkuntza ugaritara itzultzen dabilz. Kirmen Uribe bera Pekin, Tokio eta Kioton egongo da datozan egunetan, japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkezten. Japonierazkoa, euskeratik zuzenean itzuli dau Nami Kanekok.
Modiano, Blanco-Amor eta Ernaux-en liburu bana euskerara itzulita argitaratu ditu Igelak
2015-11-26 13:00 KultureaNazinoarteko literaturako lan esanguratsuak euskerara ekarteko zereginean, beste hiru liburu plazaratu ditu Igela argitaletxeak: Patrick Modianoren Dora Bruder (Monika Etxebarriak itzulita), Eduardo Blanco-Amorren Parranda (Ramon Etxezarretak euskaratua) eta Annie Ervauxen Begira zenbat argi, maitea (Xabier Aranburu itzultzaile dala).
Katixa Agirrek irabazi dau Gabriel Aresti ipuin lehiaketea
2015-11-26 09:20 KultureaBilboko Udalak antolatzen dau urtero sariketa hori eta aurten, 32. ekitaldian, Katixa Agirre gasteiztarraren Hesperia, California lana izan da epaimahaiaren ustez onena. Euskerazko atalean saritu dabe Agirre. Gaztelaniazko atalean Elena Alonsok irabazi dau, Misericordia ipuinagaz.
78 artisau Getxoko 32. Eskulangintza Azokan
2015-11-25 17:27 KultureaHogeita hamabigarren edizinoari aurre egiteko dan honetan, Getxoko Artisautza Azokea sektorearen erreferentzia bihurtu da eta zemendiaren 27tik 29ra, 78 standetan jarriko diran 20 artisautza-espezialidadeko gaiak ezagutzeko eta eskuratzeko aukerea izango dabe Getxora, Areetako Geltokia Plazako karpara, hurreratzen diran guztiek.
'Muskerraren Bidea' sortu dabe Asteasun, Bernardo Atxagaren Obaba gogoan
2015-11-25 16:16 KultureaKilometro bi inguruko bidean, Obabari eta Asteasuri buruzko datuak ikasi ahal izango ditu ibiltariak, zazpi panel ipiniko ditue eta. Obaba herri imaginarioko personaje eta erreferentziak azalduko ditu Muskerraren Bideak. Holan, Bernardo Atxagak sortutako Obaba, idazlearen jaioterri Asteasugaz lotuko dabe. Gida literarioa be argitaratuko dabe, Durangoko Azokarako.
Galdeketaun gazteentzako lehiaketea abiau dabe Bilbon
2015-11-25 14:23 KultureaEskuko telefonotik jolasteko aplikazinoa da Galdeketaun. Bilbogaz lotutako itaunak egiten dira bertan, kultura, kirol, geografia eta arte gaietakoak, besteak beste. Orain, lehiaketaren bigarren edizinoa ipini dabe abian eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteek sari ugari irabazi ahal izango ditue. Urtarrilaren 25era arte martxan egongo da sariketea.
'Nork' nobela grafikoa aurkeztu dabe Xabi Paya gidoigileak eta Patxi Gallego marrazkilariak
2015-11-25 09:49 KultureaXabi Paya gidoigileagaz eta Patxi Gallego marrazkilariagaz batera, Antxoka Agirre Bertsolari aldizkariko zuzendaria agertu dira Bertsolari aldizkariaren 100. ale berezia aurkezteko Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egindako prentsaurrean. Komiki edota nobela grafikoan umorea eta satirea erabili dabe genero baltza oinarri hartuta.
Kultura Ondarea sariak antolatu ditu Jaurlaritzeak, gazteei zuzenduta
2015-11-25 09:39 KultureaEuskal Herriko ondare kulturalari buruzko bideo bi aurkeztu beharko ditu parte-hartzaile bakotxak, 2016ko apirila baino lehen. Onenek Irlandarako biajea irabaziko dabe. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Formakuntza Zikloetako ikasleek parte hartu leikee. Eusko Jaurlaritzeak bigarrenez antolatu dau Kultura Ondarea lehiaketea.
Heriotzaz eta minaz gogoetea egin dau Anjel Lertxundik nobela barrian
2015-11-24 17:04 KultureaErrealidadetik asko daukan daukan nobelea da Zu (Erein), Anjel Lertxundiren lan barria. Idazle bat eta haren emaztea dira istorioko protagonistak. Andreari pankreako minbizia diagnostikau deutsie eta gizonaren ikuspegitik horri egokitzeko ahalegina kontetan da. Anjel Lertxundi idazlea antzeko egoera baten dago.
Durangoko Azokearen 50 urteko ibilbidea liburu baten batu dabe
2015-11-24 12:56 KultureaJoseba Sarrionandia, Jesus Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitia arduratu dira liburu mamitsu baina dibulgatibo hau egiteaz. Durangoko Azokearen 50 urteko historia testuinguruan kokatu, lekukotzen bidez mugarri nagusiak zehaztu eta irudietan batu dabe azokearen egunerokoa.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...