32. Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimenak baditu saridunak

Bizkaie! 2017-09-05 09:38   Kulturea

Lan sarituakaz liburua argitaratu dau Eusko Jaurlaritzeak eta eskola guztietan banatuko da laster.

Egunotan jaso dabe saria 2017ko Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimenean irabazle izan diran 20 neska-mutil gazteek. Bost egunez Elgoibarko Aubixa baserrian egonaldia egingo dabe orain gazteok, izan be, irailaren 4tik 8ra, euren sormena lantzeko literatura-tailerrak izango ditue aterpetxe horretan, baina baita barriro eskolara itzuli aurretik alkarregaz egun gogoangarri batzuk pasetako aukerea be. Sari banaketa ekitaldian parte-hartzaile izan dira Lucia Torrealday Hezkuntza Barriztuteko zuzendaria eta Gari Berasaluze idazlea, aurtengo edizinoan epaimahaikide eta liburuaren berbaurrearen egilea. 


Urruzunotarrak, 32 urtez

Urte luzez indarrean izandako Urruzuno literatura-lehiaketearen jarraipena da gaur egungo Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena. Ikasleen artean euskeraz idazteko zaletasuna indartzea da ekimen honen helburua, berba lauz edo olerkiz, euskerazko sormena belaunaldi gazte barrietan indartzeko. Ez da asmo hutsa izan ostera, azken hamarkadetako praktikak erakutsi dauen errealidadea baino: Urruzuno saria irabazi izan daben hainbat neska-mutil egungo euskal idazle, kazetari nahiz bertsolari ezagunenen artean dagoz.

Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen dau, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Edade kontuan hartuta, kategoria bi bereizten dira: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan dabizan gazteak; B kategorian, barriz, DBHko 3. eta 4. mailetakoak.


Epaimahaia

Parte hartzeari jagokonez, 103 lan aurkeztu dira aurten sariketara: 67 lan A mailan (prosan 54, eta poesian 13), eta 36 B mailan (prosan 28 eta poesian 8). Urruzunotarrak Gehituz ekimenaren epaimahaia, barriz, aurten be literaturan jantziak diran aditu eta idazleek osotu dabe: Leire Bilbao, Goiatz Labandibar, Gari Berasaluze, Peru Iparragirre eta Jasone Osorok.

2017ko edizino honetan sarituak izan diran lan guztiakaz liburua argitaratu dau Hezkuntza Sailak Sagastiberri bilduman. Liburua laster banatuko da eskola guztietan, eta parte-hartzaile guztiei be bialduko jake.


Honako honeek izan dira aurtengo edizinoan irabazleak, generoka eta mailearen arabera:

POESIA A mailea

- Olatz Martiartu Aiestaran

Idazlanaren izenburua: Soka gainean.

Ikastetxea: Lekeitioko Lekeitio BHI.

- Alaitz Estonba Loinaz

Idazlanaren izenburua: Zuretzako hitzak.

Ikastetxea: Urretxuko J. M. Iparragirre BHI.

- Maria Oses Saiz

Idazlanaren izenburua: Gorroto nuen poesia.

Ikastetxea: Arrasateko Arrasate BHI.

- Naia Gerekiz Uriarte

Idazlanaren izenburua: Bizitza.

Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI.

- Lorea López Ederra

Idazlanaren izenburua: Nerabezaroa.

Ikastetxea: Donostiako Santo Tomas Lizeoa

 

POESIA B mailea

- Julene Iturbe Epelde

Idazlanaren izenburua: Otsaila.

Ikastetxea: Azkoitiko San Jose de Floreaga.

- Aroa Arrizubieta Barredo

Idazlanaren izenburua: Trans(sex)a.

Ikastetxea: Gasteizko Armentia Ikastolea.

- Maddi Aiestaran Iparragirre

Idazlanaren izenburua: Aske.

Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI.

- Haizea Urkixo Gorostiaga

Idazlanaren izenburua: Hegaka.

Ikastetxea: Laudioko Laudio Ikastolea.

- Laiene Aranburu Gorrotxategi

Idazlanaren izenburua: Zuri esker.

Ikastetxea: Oiartzungo Haurtzaro Ikastolea.

 

PROSA A mailea

- Peru Amorrortu Barrenetxea

Idazlanaren izenburua: Lubiankan.

Ikastetxea: Gasteizko Ekialdea BHI.

- Naia Ellis Luzarraga

Idazlanaren izenburua: Gerrako hizkuntzan.

Ikastetxea: Gernikako Gernika BHI.

- Leire Aginaga Etxebarria

Idazlanaren izenburua: Anbotoko dama.

Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI.

- Ainhoa Gojenola Urrutia

Idazlanaren izenburua: Homo hominis lupus.

Ikastetxea: Lekeitioko Lekeitio BHI.

- Maria Cascon Urizar

Idazlanaren izenburua: (Ez)ezagunak.

Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastolea.

 

PROSA B mailea

- Aratz Fernández de Pinedo

Idazlanaren izenburua: Maitasuna, sua.

Ikastetxea: Gasteizko Armentia Ikastolea.

- Lore Txakartegi Alvarez

Idazlanaren izenburua: Hiru aurpegiko txanpona.

Ikastetxea: Ondarroako Ondarroa BHI.

- Maitane Lekuona

Idazlanaren izenburua: Bakardadea.

Ikastetxea: Gasteizko Armentia Ikastolea.

- Iratxe Garmendia Eguskiza

Idazlanaren izenburua: Altxorrik preziatuena.

Ikastetxea: Ordiziako Jakintza Ikastolea.

- Lierni Gregorio Zabala

Idazlanaren izenburua: Beste egun bat.

Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu