Sopela Kosta Festek dobako jardueretan izena emoteko epea zabaldu dau
2017-08-31 08:32 KultureaSurfa, kayaka, parapentea eta abar egongo dira aukeran.
Irailaren 21etik 24ra egingo dabe Sopela Kosta Fest eta, besteak beste, dobako 20 jarduera egongo dira herritarren eskura. Antolatzaileek azaldu dabenez, egitarau zabal horri esker, gura dabenek bertatik bertara ezagutu ahal izango dabe surfaren kulturea edo natureagaz zein itsaslabarrakaz zerikusia daben ekintzetan parte hartu.
Herriko bost surf eskola arduratuko dira kirol horretan hasi nahi dabenei dobako ikastaroak emoten. Gitxienez 11 urte izan behar dira parte hartzeko eta antolatzaileek ohartarazo dabenez plaza mugatuak dagoz. Egokitutako surf ikastaroak be eskainiko ditue, behar bereziren bat daukien gazteek olatuez disfrutau deien.
Surfaren aldaerea da kayak-surf dalakoa eta hori be sartu dabe programazinoan. Horregaitik, inguruko hondartzetan ibilten diran hainbat munduko txapeldun joango dira Sopelara dobako kursoak emoten. Barinatxeko hondartzan izango da hitzordua. Airean ibiltea gurago dabenek parapentea praktikau ahal izango dabe eta Sopela inguruko itsaslabarrak goitik ikusi, Parapente Bizkaia eta Airetik Parapente taldeei esker.
Jarduerotan izena emoteko epea zabalik dago. Interesa daukienek jaialdiaren webgunera jo leikie (hemen). Era berean, Surf Business Meeting topaketea egingo dabe Sopela Kosta Festen barruan eta irailaren 19ra arte dago hor apuntetako aukerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!