Pablo Capitánen obrea, Bilbao Arten ikusgai
2017-08-31 11:13 KultureaLa inteligencia en otro idioma izeneko erakusketea irailaren 20ra arte egongo da zabalik.
Bilboko produkzino artistikorako zentroan, Bilbao Arten, bekadun izan zan Pablo Capitán del Río 2016an eta horri esker bere artelanak erakusteko espazioa laga deutsie. Etologiaren, hau da, gizakiaren eta animalein jokabidearen ikerketan, sakontzen dau Capitánek bilduma honetan eta ikertutakoa instalazino plastikoen formatura ekarri dau. Proiektu multidisziplinarra eta esperimentala dala dino autoreak; funtsean, arlo zientifikoaren aukera narratiboak artera eroan ditu.
Artisteak Bilbao Arteko aretoa goitik behera eraldatu dau. Ozeanoaren itxurako tranpa erraldoi bihurtu dau eta, holan, bisitariari bertan sartzeko konbita egiten deutso. Bilbao Arteko egonaldian sortutako piezak topauko ditu ikusleak barruan.
Pablo Capitán Arte Ederretan lizentziaduna da eta Produkzino Artistikoan masterra egin eban Valentzian. Manuel Rivera bekea irabazi eban gero eta Arte Plastikoen Andaluzia saria emon eutsien birritan. Nazinoarteko egonaldietan be parte hartu dau.
2016an, Bilbao Arten egon ziran artistek erakusketa bana izango dabe aurten. Pablo Capitánegaz batera, Tania Blanco, Mario Espliego, Urtzi Ibargüen, Zaloa Ipiña, Gala Knörr eta Cristian Villavicencio dagoz zerrenda horretan. La inteligencia en otro idioma irailaren 20ra arte egongo da ikusgai, Bilbao Artek Urazurrutia kalean daukan egoitzan. Sartzea doban da.
2017/08/31 - 2017/09/20
Bilboko Bilbao Arte zentroanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!