Kalerik Kale jaialdia egingo dabe zapatuan Mundakan
2017-08-31 12:01 KultureaZazpi antzerki taldek parte hartuko dabe ekimenaren lehenengo edizinoan.
Herritarrei eta bisitariei kaleko artea doban eskaintzeko asmoz sortu dabe Kalerik Kale, urtero uda amaieran antolatzeko asmoagaz. Kaleko antzerkiaren lekua aldarrikatzea be bada helburua. Zapatuan, irailaren 2an, izango da lehenengo edizinoa eta zazpi konpainia konbidau ditue Mundakara.
Kalerik Kaleren aurrekaria igaz antolatutako Artekale Eguna da. Suhar Prest Zirko Taldearen eta Mundakako Udalaren ekimena dan arren, herriko komertzio eta eragileen babesa dauka kaleko arteen jaialdi barriak. Egitarauko jarduera guztiak doban izango dira eta Mundakako hainbat txokotan egingo dira.
Eguerdiko 12:30ean izango da lehenengo hiitzordua; Cía Barrék Juan Palomo ikuskizuna antzeztuko dau plazan. Arratsaldeko 17:00etan, frontoian, Ganso & Cía-ren txandea izango da. Walkman ikuskizuna eskainiko dabe. Hurrengo hitzorduan, Talan 18:15ean, Shakti Olaizolak Irakurtzen aurkeztuko dau. Hamar minutu geroago, leku berean, Cía Barré barriro ikusteko erea egongo da, kasu honetan Eskobien atzetik emonaldiagaz.
Pausoz pauso, Garazi & Cía-rena, be Talan izango da (18:35) eta Trapu Zaharra taldearen Sefini, ostera, plazan (19:15). Amaitzeko, 22:00etan, Deabru Beltzak konpainiak Su à feu eroango dau Goiko kalera, kale antzerkia eta piroteknia buztartzen dituan ikuskizuna.
Mundakako Udalak azaldu dauenez, euria bada frontoira aldatuko ditue emonaldiak. Deabru Beltzaken kasuan, baina, eguraldi txarra bada bertan behera geratuko da, ez dalako aterpean egiteko ikuskizun aproposa.
2017/09/02 Goiz eta arratsalde
MundakanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!