Getxoko II. Nazinoarteko Xake Opena egingo dabe irailaren 9tik 15era

Bizkaie! 2017-09-06 12:17   Kulturea

Mundu mailako jokalariak alkartuko dira Fadurako kiroldegian bigarrenez.

Getxoko Xake Kluba da txapelketea antolatzeko ardurea hartu dauena eta bertan mundu mailako xakelariak batuko dira datorren zapatutik hilaren 15era bitartean. Horreen artean dagoz Marta Michna eta Silvia Raluca nazinoarteko jokalari ospetsuak, Renier Castellanos, Slobodan Kovacevich, Vladimir Lazarev eta Leongo Jaime Santos Latasa jokalari gaztea. Txapelketa hau goi-mailakoa danez, nazinoarteko sailkapenean puntuak lortzeko baliogarria izango da ganera. 

Probea Fadurako ekitaldi-aretoan egingo dabe eta aurreikusitakoaren arabera, zapatuko eta domekako jardunaldiak goizez eta arrastiz jokatuko dira. Astean zehar, partidak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira.

Horrezaz gan, Nazinoarteko Open honen barruan, IV. Jose Ramon Arrupe Adiskidetasun Txapelketea be hartuko dau kiroldegiak datorren irailaren 16an. Bertan hamabost klubek hartuko dabe parte.

Txapelketa biak ikusteko sarrerea dobakoa izango da. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu