'Magmadam' erakusketa kolektiboa, Bilboko Rekalde Aretoan
2017-09-04 10:01 KultureaBarriek egitasmoan parte hartu daben Myriam Petralanda, Aitor Villanueva eta Itziar Markiegi dira artistak.
Zemendiaren 5era arte egongo da Magmadam Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Myriam Petralanda, Aitor Villanueva eta Itziar Markiegik alkarlanean sortutako proiektu artistikoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek programearen 2017ko deialdiak bultzadea emon deutso. Bizkaian lan egiten daben artista gazteen sorkuntzeari laguntzeko bekak dira Barriek eta Magmadam-en hiru sortzaileak aurtengo deialdiaren parte izan dira.
Orain dala urte batzuk sortu eben Magmadam hiru artistek eta Rekalde Aretora Barriek programan garatutako egitasmoa eroan dabe, Magmadam edo Buscamos Bunker izenagaz aurkeztu daben erakusketea hain zuzen.
Soinu-esperimentazinorako eta performancerako proiektua da Magmadam eta soinuaren aldakortasuna eta ugaritasuna arakatzen dau, musikeak zein mobimentuan dagozan gorputzek daukien performatibidadea ezagutzeko, egileen esanetan. Mobimenduaren eta interakzinoaren aukerak soinu-sorgailu legez ikertzen ditue. Horretarako, inprobisazinoa, osogai elektronikoak eta akustikoak, DIY gailuak eta gorputzak erabilten ditue. Ikusleek euren azalean bizi ahal izango dabe artelanaren zentzuna.
Magmadam egitasmoko lanak hainbat lekutan erakutsi ditue lehenago be, egonaldi artistiko ugaritan: Arragua, Histeria kolektiboa, Azala Kreazio Espazioa (2015) eta Eleonore Artists Residency (Linz, 2016), Bizkaiko Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzeak emondako bekei esker. Rekalde Aretoan hile bi egongo da eta bisitariak doban sartu ahal izango dira.
2017/09/05 - 2017/11/05
Bilboko Rekalde aretoanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!