‘Francoren bilobari gutuna’ obrea osorik jarri dabe ikusgai sarean
2017-06-30 11:56 KultureaIkuskizun arrakastatsuak Donostia antzerki saria jaso eban pasa dan martian.
Intensidade handiko zortzi hilebete izan dira Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain konpainientzat. Izan be, 60 emonaldi eskaini ditue Euskal Herri osoan, uri handi zein herri txikietan eta 14.000 personak ikusi dabe antzezlana.
Orain dala aste batzuk Ondarroan eskainitako emonaldiagaz amaitutzat emon eben zuzenekoen ibilbide arrakastatsua. Ikusi ez dauenarentzat, ostera, beste bide bat zabaldu dabe sortzaileek eta Francoren bilobari gutuna osorik ikusi daiteke honezkero interneten; joan dan martiaren 27an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabautako emonaldia da ikusgai dagoana; egun horretan bertan Donostia antzerki saria jaso eban lan taldeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!