Bilboko Udalak jaietako 100.000 egitarau banatuko ditu etxerik etxe

Bizkaie! 2016-08-04 12:57

Datorren astean banatuko ditue Aste Nagusiko egitarauak bilbotarren etxeetan. Interneten be ikusgai egongo da programea eta 10.000 ale ingelesez eta frantsesez argitaratuko ditue.

Abuztuaren 20tik 28ra bitartean ospatuko da Bilboko Aste Nagusia eta bederatzi egunetako egitaraua zehatz-mehatz ezagutzeko modu erosoa da urtero argitaratzen dan eskuko programea. Bilboko Udalak egitarauak bilbotar guztien etxeetara heltzea nahi dau eta, beraz, auzo guztietako bizilagunen postontzietan banatuko ditu 100.000 ale.

Era berean, honako lekuotan be hartu ahal izango da egitaraua: Udalaren Jaietako Sailean (Aznar eraikinean), Herritarren Arretarako Bulegoan (San Agustin eraikinean), Bilbao Turismoren bulegoetan, Bilboko Konpartsen egoitzan eta barrutietako udaltegietan. Ganera, interneteko Aste Nagusiaren webgunean konsultau ahal izango da modu digitalean, baita Aste Nagusiaren app-ean be.

Egitarauak euskeraz eta gaztelaniaz idatzita dagoz baina Udalak beste 10.000 ale atera ditu ingelesez eta frantsesez, bisitarien artean banatzeko. Era berean, egitarauko testuak egokitu egin ditue, irakurketa errazeko erespideak erabilita. Ikusmen arazoak daukiezenek braille sistemara egokitutako egitarauak eta jaietako kartelak eskatu leikeez turismo bulegoetan eta udaltegietan.

ASTE NAGUSIKO APP-A

Aurreko beste edizino batzuetan egin dauen legez, aurten be Aste Nagusiaren inguruko informazino guztia telefono adimendunetarako app baten batu dau Bilboko Udalak. Aplikazinoa deskargetako hainbat modu dagoz, danak dobakoak: Uriko leku ugaritan ipiniko diran QR kodeen bidez, Aste Nagusiaren webgunean eta abar.

Aplikazinoan Bilboko jaiez disfrutetako informazinoa topauko dabe erabiltzaileek. Jai egitarauko ekintzak ez eze, albisteak eta larrialdietan erabilgarriak diran telefonoak batzen ditu aplikazinoak, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu