Bill Violaren atzera begirakoa dakar Guggenheim Museoak udan

Bizkaie! 2017-06-02 08:36   Kulturea

Bagilaren 30etik zemendiaren 9ra bitartean ikusi ahal izango da artista amerikarraren ikus-entzunezko piezen aukeraketa kronologikoa.

Herriko memoria historikoa ezagutarazoteko liburua argitaratu dau Gautegiz Arteagak

Bizkaie! 2017-06-02 08:13   Kulturea

Gautegiz Arteaga 1936 – 1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian izenburukoa da liburua.

Montxo Armendarizi emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria

Bizkaie! 2017-06-02 08:05   Kulturea

Humanidadeen, Kulturearen, Artearen eta Gizarte Zientzien alorreko sari hori irabazten dauen lehenengo zinemagilea da.

Kirmen Uriberi eta Luis Larderori emon deutsie Bilboko Liburu Azokako Atea saria

Dabi Piedra 2017-06-01 13:14   Kulturea

Gaur zabaldu dabe feria Arenalean eta hilaren 11ra arte literaturearen munduko azken nobedadeak egongo dira bertan.

Baffest argazkilaritza jaialdia gaur hasi da Barakaldon

Bizkaie! 2017-06-01 10:58   Kulturea

Bagilaren 21era bitartean, bertoko eta kanpoko hamaika argazkilariren irudiak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan.

Pedro Miguel Etxenike Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako kide osoa da

Bizkaie! 2017-06-01 10:05   Kulturea

Madrilen egindako ekitaldi solemnean jaso dau izendapena zientzialari eta katedradun nafarrak.

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta sariak banatu ditu

Bizkaie! 2017-06-01 09:01   Kulturea

Euskerazko ipuin lehiaketearen XXIX. edizinoan 968 ipuin aurkeztu ditue.

Gerediagak Teila saria emongo deutso Jon Pertikari Merinalde Egunean

Bizkaie! 2017-06-01 08:36   Kulturea

Durangaldeko jantzak ezagutzera emoteko egin dauen ahaleginagaitik omenduko dabe zapatuan.

El Sol publizidade jaialdia egingo da Bilbon, bagilaren 1etik 3ra

Bizkaie! 2017-06-01 08:08   Kulturea

Espainiako eta Latinoamerikako 193 agentziak parte hartuko dabe eta, ganera, Publizidade Komunikazinoaren I. Batzarra egingo da.

Egitarau betea domekan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian

Bizkaie! 2017-05-31 16:12   Kulturea

Gasteizko Zabalgana auzoan ospatuko da 26. edizinoa.

Gasherbrum I eta II zortzimilakoak igon nahi ditue Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak

Bizkaie! 2017-05-31 11:26   Kulturea

WOPeak proiektuaren azken espedizinoa izango da eta bagilaren 6an urtengo dabe hiru mendizaleek Karakorum aldera.

Bizkaiko Abesbatzen Egunean 51 talde batuko dira Zorrotzan

Bizkaie! 2017-05-31 10:49   Kulturea

Bilboko auzo horretan egingo da jaialdiaren XXXIV. edizinoa, bagilaren 4an, domekan.

Kalean da ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ liburuaren itzulpena

Bizkaie! 2017-05-31 09:45   Kulturea

Iker Sancho EHUko irakasleak euskeratu dau Svetlana Aleksandrovna Aleksievitx Nobel saridun kazetariaren lana.

Zientziaren inguruko gogoetea idatzi dau Agustin Arrietak

Bizkaie! 2017-05-31 08:49   Kulturea

Alor horren ganean dagozan muturreko jarreren arteko orekea bilatu dau Zientziaren argi-itzalak liburuan (UEU).

Gabriela Cendoyaren 1.400 argazki-liburuak hartuko ditu San Telmo Museoak

Bizkaie! 2017-05-30 11:54   Kulturea

Bildumako aleak katalogau eta gero, Dokumentazino Gunean egongo dira hamar urtean, gitxienez.

‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ liburua argitaratu dau Alaine Agirrek

Bizkaie! 2017-05-30 11:15   Kulturea

Bermeoko idazlearen hirugarren eleberria Elkar argitaletxearen eskutik dator.

Alderdi politikoetako ordezkariek literaturearen ganean berba egingo dabe bagilaren 9an

Bizkaie! 2017-05-30 10:24   Kulturea

Euskadiko Idazleen Alkarteak antolatutako saio horretan, Legebiltzarreko alderdiek euren proposamenak azalduko ditue eta jentearen galderei erantzungo deutsie.

Donostia 2016ko ondarea erakunde publikoen esku geratuko da

Bizkaie! 2017-05-30 09:21   Kulturea

Uriburutzearen barruan sortutako 50 proiektu ingururi jarraipena emoteko erabagia hartu eben atzo.

Overalp Pass-eko itsasargiak argituko dau X. Bilbao Mendi Film

Bizkaie! 2017-05-30 09:05   Kulturea

Christoph Jorda argazkilari alemaniarraren The Lighthouse da abenduaren 8tik 17ra egingo dan Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizinoko irudia.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bilboko eraikin historikoak zabalik irailean, Open House jaialdian

Bizkaie! 2017-05-30 08:45   Kulturea

Arkitekturea eta kulturea batzen dituan nazinoarteko ekimen horregaz bat egin dau Udalak.