Bilbo Zaharraren eraldaketea eta sorkuntza espazioak ezagutzeko aukerea
2017-05-08 11:53 KultureaBilboko Udalak martxan jarritako BLV-Art programeak Arty Walks ekimenaren barruko bisita gidatuak antolatu ditu bagilaren 9 eta 10erako.
Gernikako Batzarretxeak 'Emakumeok. Gernikako Arbolaren aurrean' erakusketea zabaldu dau
2017-05-08 11:17 KultureaEuskal Herriko politikan emakumearen irudikapen sinbolikoa erakusten daben XVI. eta XVII. mendeetako harribitxi artistikoak jasoten ditu.
Karmele Jaioren eta Alejandro Fernández Aldasororen testuak, Bizkaidatz lehiaketearen abiapuntu
2017-05-08 08:27 KultureaLiteratura sariketa horren bederatzigarren edizinoa antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Irailaren 22ra arte entregau leitekez idazlanak.
Kulturea eta Pentsamendua zikloa Bilbon
2017-05-05 11:08 KultureaBidebarrieta kulturgunean poesiaren eta filosofiaren arteko loturak aztertuko ditue maiatzaren 8tik 29ra.
Kepa Altonagaren liburu barriak Lotilandiako sasoietara daroa irakurlea
2017-05-05 10:02 KultureaPatagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan Pamiela argitaletxeagaz plazaratu dau idazle bizkaitarrak.
Punta Begoñako zeramika erakusketea ikusgai
2017-05-05 09:58 KultureaMaiatzaren 4tik 30era egongo da. Ohiko bisita gidatuak be antolatuko dira.
Eleizalde Ikastoleari emongo deutsie aurtengo Hegaluze Saria
2017-05-04 13:46 KultureaBermeoko Arrain Azokan emoten dan saria da. Herriko ondarea zabaltzeagaitik sarituko dabe Eleizalde Ikastolea. Ganera, mende erdia beteko dau aurten.
Hermes aldizkariaren lehenengo alea plazaratu zala ehun urte bete dira
2017-05-04 12:13 KultureaPentsamendu nazionalistearen inguruko aldizkariaren ale berezia plazaratu dau Sabino Arana Fundazinoak, mendeurrena gogoratzeko.
Zeanuriko Erroten XII. Ibilaldia egingo da domekan
2017-05-04 11:30 KultureaHerritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko auzoak erakusteko eta erroten garrantziaren barri emoteko helburua dau oinezko martxeak.
Estreinaldiak eta barritasunak, Literaturiaren egitarauan
2017-05-03 13:33 KultureaEspilua gai nagusia dala, Zarautzen egingo da Literaturia, maiatzaren 25etik 28ra. Egitaraua eta hainbat nobedade aurkeztu ditue Donostian gaur.
Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietan ikus-entzunezko ondarea aztertuko dabe
2017-05-03 11:47 Kulturea'Tokiko Bilduma: herri bilketa eta ikus-entzunezko ondarea' izenburupean datoz Amasa Villabonako Subijana etxean egingo diran berbaldiak.
Hendaiako Nekatoenea baserrian egonaldia egiteko izena emon leikie idazleek
2017-05-03 09:52 KultureaZazpigarren edizino honetan, hautagaitzea aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte egongo da edegita.
Laura Ruiz eta Nora Aurrekoetxearen artelanak, Bilboko Rekalde aretoan
2017-05-03 08:37 KultureaBarriek programearen barruan, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan ikusgai egongo dira artista gazte bien lanak, bagilaren 25era arte.
Magoak, ilusionistak eta eskapistak, Otxarkoagan eta Txurdinagan
2017-05-03 08:17 KultureaMagia Topaketen 13. edizinoa egingo da Bilboko horreetan auzo bietan, maiatzaren 10ean hasita. Hogei artista ingururen saioak egongo dira.
Kaleko arteen uriburu izango da Arrigorriaga barikutik zapatura
2017-05-02 14:47 KultureaClown eta pailazoen nazinoarteko jaialdiaren 22. edizinoan bederatzi konpainiak parte hartuko dabe.
Gazte ikerlarien topaleku izango da Elhuyarren Zientzia Azokea
2017-05-02 13:35 KultureaZapatuan, hilak 6, egingo da, Bilboko Plaza Barrian. Ikertzaile gazteek landutako 110 proiektu erakutsiko dira.
'Poesia eta pentsamendua' jardunaldien X. edizinoa egingo da Durangon
2017-05-02 12:10 KultureaUrtero legez, bina berbaldi eta errezitaldi antolatu ditue Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Ikasle eta arte eszenikoetako profesionalen topagune bihurtuko dan tartea edegi dau Dantzertik
2017-05-02 10:32 KultureaDramaturgia ardatz hartuta, egitarau zabala atondu dau Dantzertik maiatzaren 8tik 11ra.
Kaleko arteen zirkuitua antolatu dau Bilboko Udalak uriko auzoetan
2017-04-28 13:28 KultureaUdabarrian Eszena Kalera maiatzean eta bagilean egingo da. Egitarauan 14 talde eta 46 emonaldi dagoz.
XII. Tene Mujika bekea abian da
2017-04-28 11:40 KultureaEuskal Herriko oraintsuko historia ezagutarazoteko eta gure literaturea aberasteko asmoz, Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak martxan jarri dabe 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dauen bekea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...