Getxoko Punta Begoña Galeriak, Espainiako arkitektura proiektu nagusien artean

Bizkaie! 2018-07-23 08:20   Kulturea

Hautatutako proiektuen artean dago Getxoko Punta Begoña Galeriak zaharbarriztuteko prozesua.

Punta Begoña Galeriek euren lekua izango dabe egunotan Santanderren zabaldu eta datozen bi urteotan estadu espainiarrean eta munduko hainbat lekutan izango dan BEAU, Espainiako Arkitektura eta Urigintza Biurtekoan. Azken urte bietako arkitektura proiektu onenak ikusgai egongo dira Biurtekoaren katalogoan, baita estaduko nahiz nazinoarteko espazio esanguratsuetan egingo diran aurkezpen, erakusketa, tailer eta danetariko jardueretan be.



Hautatutako proiektuen artean egongo da Getxoko Punta Begoña Galeriak zaharbarriztuteko eta horreei balioa emoteko prozesua. Han egin diran ikerketa lanak eta lanok webgunearen bidez erregistratu eta gizarteratzeko modua ikusita, Bienalak proiektua saritzea erabaki du, eta Ikerketa Erakusketako finalista izentau dau. Getxoko Udalak eta UPV/EHUk uste dabe garrantzi handiko esker ona da, emoten dauen Foroagaitik zein lehiatutako eta hautatuak izandako ganerako proiektuakaitik, baita zabaltzeko dakarzan aukerakaitik be, Katalogo ofizialean agertzeak nazinoarteko ibiltaritzea bermatzen dauelako.

XIV. BEAU Arkitektura gehiago bizi, uria gehiago humanizau lelopean egingo da, guztiz bat eginez Punta Begoña zaharbarriztuteko planteamenduagaz: edegia, gardena, parte-hartzailea eta jenteak erabili eta gozeteari bideratua.

BEAUk, Obren Panorama eta Ikerketa Erakusketa kategorietako eskakizun zorrotzak beteten zituen ehunka lan aztertu ostean, bere katalogo ofiziala osotuko daben proiektu finalistak eta sarituak aukeratu ditu, besteak beste, Punta Begoña Galeriak zaharbarriztuteko eta horreei balioa emoteko prozesua. Haregaz batera agertuko dira katalogoan izen handiko beste proiektu eta talde batzuk be, berbarako, Alejandro Zaera-Polo, Rafael Moneo, Almudena Ribot, Federico Soriano eta Peter Eisenman.

Punta Begoñaren kasuan, sariak balio handiagoa dauka, proiektua garapen fasean dagoalako; ganera, hango ikerketea praktikan apliketan da erabat, eta emoitzak gizarteari helarazoten jakoz denpora errealean.

Sari honek bultzadea emongo dau Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibersidadeak alkarregaz diseinautako bide horretan modu koordinatuan jarraitu deien lanean, elementu hondatu eta abandonatu bat gizartearen zerbitzura egongo dan baliabide aktibo bilakatzeko helburuz.

Era berean, sari honek aukera handia emoten dau euskal unibersidade publikoak inoiz hasitako ikerketa erronka handienetako bat zabaltzeko eta nazinoartekotzeko, udal proiektuaren zerbitzura jarten dauelako diziplinaz haragoko plataforma bat, parte hartzen dabelarik Kimika Analitikoko, Hidrogeologiako, Geoteknia eta Ingurumeneko, Ondare Eraikiko eta Kultura Ondareen Iraunarazpenerako taldeek, Kultur Paisajeak eta Ondarea Unesco Katedreagaz batera.

Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauka; Jaurlaritzeak, ganera, Euskadiko 2020rako proiektu estrategikoen zerrendan sartu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu