Martxan Lekeitioko 29. Kaleka

Bizkaie! 2018-07-19 08:15   Kulturea

Hilaren 18an hasiko da,  L’entresort,  Têtes de mules helduentzako zirku garaikideagaz.

 

 

Garagarrilaren 19tik 22ra, Kaleka. Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiaren 29. edizinoak, herriko leku publikoetan edota espazio berezietan kokatuko diran 28 ekintza dakarz.

Aurten izango doguzan ikuskizunen artean, kolaborazino bi nabarmentzen dira: Arropaineko Arragua sorkuntza espazioak ikuskizun bi eskainiko deuskuz; alde batetik, Faboo konpainiak ume eta helduen sormena pizten dauen keinu-antzerki ikuskizuna; eta bestetik, Têtes de Mulesen L’Entresortek helduei bideratutako zirku garaikidea eskainiko dau, garagarrilaren 18an, jaialdiaren aurreko egunean. Era berean, edizino honetan, Malekoia Txiringitoaren alkarlana be gehituko da, magia eta diskofesta batuko dituan Winston Koperland eta Urko NotreDame pailasoen ikuskizuna ekarriz.

Aitatu horreezaz gan, 29. Kaleka osotzen daben 22 konpainia eta kolektiboen antzerki fisikoak, objektu-antzerkia, maskarak, zirku garaikidea, clown-ak, ehun-sorkuntzea, jantza garaikidea, funanbulismoa, aireko jantzak eta pirotekniagaz lotutako ikuskizunak topauko doguz. Ikusi hemen egun bakotxeko programazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu