150 bideo-pasarte barri Herri Ondarearen webgunean

Bizkaie! 2018-07-26 13:23   Kulturea

Euskal kulturea herritarren ahotik erakusten da bideoei esker, Labayru Fundazinoaren arabera.

Labayru Fundazinoak hainbat hamarkada daroaz bizimodu tradizionalari buruzko informazinoa batzen, ikertzen eta gizarteratzen. Aurten be, daborduko, hainbat herritarren testigantzak batu ditu, eta Herri Ondarea webgunean argitaratu. Besteak beste, honeek topau leitekez: Zeberioko Manu Etxebarriak mitologiaren ganean kontautakoak; Zeanuriko Enrike Etxebarriak artzaintzari buruz azaldutakoak; Zeanuriko Ander Manterolak erroteari buruz esandakoak; eta egurraren eta basoaren gainean Atxondoko Jesus Eguzkiza Eguzkik ondo baino hobeto ezagutzen dituanak.

Batutako materialetik ehundik gora bideo-pasarte aukeratu eta gehitu dira Herri Ondarearen katalogora. Ikus-entzunezko euskarrien bidez, euskal kulturea herritarren ahotik zuzenean erakusten da webgune horretan, Labayruren arabera. Eguneroko bizimodua, lanbideak, ohiturak, olgetak, urte-sasoiei lotutako ekintzak eta errituak, berbak, esaera zaharrak, kantak, ipuinak…, hainbat gai batu dira ondarearen atarian.

Herrika eta gaika antolatuta, Bizkaiko hainbat txokotako informanteak ditu Labayruk, herriko kultura ahoz aho transmitiduteko gogotsu. Gure ondarea eten barik aldatzen doa bizimoduagaz batera. Halan ba, belaunaldien arteko transmisinoa ziurtatzeko, oso garrantzitsua da herritarren lekukotasunak bertatik bertara batu eta argitaratzea, dino Ziortza Artabe Labayruko beharginak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu