Eduardo Chillidaren 'Burdinaren laudorioa III' Bilbora bueltau da BBVA eta Arte Ederren Museoaren eskutik

Bizkaie! 2025-09-15 07:45   Kulturea

Bisitariek Chillida plaza barrituan, Arte Ederren Museoaren hegoaldeko fatxadaren ondoan dago. 

BBVAk museoaren esku itxi dau artelan hori, bankuak Euskal Herriko arteagaz eta kultureagaz duen konpromisoaren parte legez, lurralde horrega lotura estua baitau.

Eduardo Chillidak burdinean topau eban bere jaioterriko ingurunearen eta naturearen aurreko loturea ondoen adierazoten eban materia. Euskal Herriko material tradizional hori haren lengoaia artistikoaren erdigune bihurtu zan. Burdinan argi aldakor eta iluna topau eban bere sustraietara eroaten ebana eta haregaz bai forma bai oxidazinoa miatu zituan. Teknika horrek Burdinaren laudorioa III lanean izan eban adierazpen gorenetako bat.

Eskultura bere lau luzakinen bidez edegiten da ingurunera, Chillidak hutsaren eta espazioaren inguruan egindako etenik bako bilaketea islatuz. Interes horrek, arkitekturako hasierako ikasketei lotua, eskultura espazioan egindako eraikuntzatzat hartzea eragin eutson.

Burdinaren laudoria III obreak lau metroko altuerea eta 18 tonako pisua dau. BBVAren enkarguz sortu zan 1991n eta, zazpi urte aurrerago, Bilboko Kale Nagusian kokatu zan. Hamarkada bi baino gehiagotan uriko paisajearen parte izan zan harik eta, 2018an, konserbazino-arrazoiakaitik, Chillida Lekura eroan eben arte.

Ekimen horren bidez, eta lekualdatu eta zazpi urtera, BBVAk Burdinaren laudorioa III Bilbora bueltetako aukerea emon dau, Euskal Herriko kultureaga dauen konpromiso sendoaren eta uriko arte-ondarea aberasten laguntzeko borondatearen erakusgarri.

Eduardo Chillidaren eskulturea BBVAren eta Bilboren historiaren parte da eta uri horretan oso errotuta eta konprometiduta gagoz. Horregatik, ilusino berezia egiten deust hona buelteteak, Arte Ederren Bilboko Museoko Chillida plazatik paseetan daben duten bilbotar guztiek gozau deien, adierazo dau BBVAko presidente Carlos Torres Vilak.

Bestalde, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusi eta Arte Ederren Bilboko Museoaren Patronatuko presidenteak adierazo dauenez, Burdinaren laudorioa III artelanak Chillidak Bilbori egindako omenaldia sinbolizatzen du, eta, gure museoaren historian hain berezia den une honetan, 1970eko eraikinaren berrirekiera ere adierazten du, Fosterren eta Uriarteren arkitekturaren inauguraziorako bidean beste mugarri bat bihurtuta. Eskerrak eman nahi dizkiet BBVAri, Bilboko Udalari eta Chillida Lekuri, Eduardo Chillidak unibertsaltzat jotzen zituen artearen eta kulturaren loturak estutzen dituen ekimen honetan laguntzeagatik.”

Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioko presidente Luis Chillidak bere aitak obrearen inaugurazinoan esandako berbak nabarmendu ditu: Bilbok asko zor deutso burdinari, eta nik be bai. Uri honetako burdinaren historiari egindako omenaldia da. Lurraren zati bat eraldatu eta gorantz igoten da

BBVA, Euskal Herriko kultureagaz

Lagapen hori BBVAk azken hamarkadetan kulturearen eta artearen bidez Euskal Herriaren aldeko jarrerearen parte da. 2019an, BBVA Fundazinoak Ezagutzaren Mugak Sarien banaketa-ekitaldiaren egoitza bihurtu eban Bilbo eta, azken urteotan, BBVA Bilduma eta kulturearen aurrean dauen konpromisoa balioesten dituan erakusketa-multzo bat bultzatu eta hartu dau BBVAk Bilbon; horreen artean, Artea eta Espiritualtasuna. Ohiz kanpokoa irudikatu. Analogiak, Euskal Artea BBVA Bilduman, Oceana, itsasoaren ikuspegi bat, Surrealismoak eta, gaur egun, Klasikoak eta modernoak nabarmentzen dira, horreek guztiak San Nikolas Jauregian, BBVA Fundazinoak Bizkaiko uriburuan dauen egoitzan eta Leihotik zehar Gurutzetako Ospitalean. Baita Bizkaiko historia ekonomiaren ikuspegi bat (1857-1905) be eta, laster, Eraldaketa baten kronika (1900-1957), biak Euskadiko Artxibo Historikoan, Artxibo Historikoko eta BBVA Bildumako funtsekin.

BBVAk urteak daramatza Bilboko eta Euskal Herri osoko erreferentziazko kultura-erakundeei laguntzen: BBVA Fundazinoaren bidez, Guggenheim Bilbao Museoaren babesle estrategikoa da sortu zanetik eta urtero erakusketa handi bat egiteko aukerea emoten dau. Arte Ederren Bilboko Museoaren laguntzaile be bada eta bideo-arteari eta sorkuntza digitalari buruzko programa bat sustatzen dau haregaz batera. BBVA, gainera, Chillida Leku Museoaren eta San Telmo Museoaren laguntzailea da eta bere bildumako lanak mailegatzen ditu aldi baterako erakusketetarako. Era berean, ondare historiko dokumental garrantzitsua itxi da Euskadiko Artxibo Historikoan, BBVA Artxibo Historikoko enpresa, familia eta erakunde-funtsakaz, publikoaren eta ikertzaileen eskura jarteko. 2023tik BBVAk urtero babesten dau FIG BILBAO azokea, BBVA Eskuratze Saria emonez. Horrezaz gan, BBVA Fundazinoa ABAO Bilbao Operaren babesle nagusia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu