Saioa Alkaizak uko egin deutso Igartza bekeari
2025-09-15 07:50 KultureaPalestinako genozidioan CAF enpreseak dauen lotureagaitik.

CAF enpresea da Igartza sariaren finantziatzaile nagusietako bat eta esangura horretan, Alkaizak nabarmendu dauenez, genozidioaren konplize be bada CAF eta ez dot gura enpreseak bere burua kulturearen bidez zuritzea. Kontuak kontu, 10.000 euroko laguntzeari uko egin deutso.
Bertsolari iruindarrak Katu ileak txandaletan deituriko proiektua aurkeztu eban eta Alkaizari emon deutse bekea, eleberria jorratzeko.
Beasaingo Udalak atontzen dau du literatur bekea, CAF enpresearen eta Elkar argitaletxearen laguntzeagaz, idazle gazteei aukera profesionala zabaltzeko helburuz. 10.000 euroko laguntzea da eta lana argitaratzeko konpromisoa dakar. Aurtengoa, 28. aldia zan. Beka entzutetsua da euskal literaturgintzan eta orain arteko autortuen artean dagoz, besteak beste, Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Danele Sarriugartek, Eider Rodriguezek eta Karmele Jaio.
Aurtengo epaimahaian izan dira Olatz Mitxelena, Esti Martinez eta Olatz Kamio eta aurkeztutako hamasei proiekturen artean, Saioa Alkaizarena saritu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!