MU-k hiru sari jaso ditu Zibersegurtasuneko Ikerketeari buruzko Nazino Jardunaldietan
2018-07-24 08:15 KultureaMU-n segurtasunaren alorreko ikerketak jorratzen dituan taldeak 15 urtetik gorako jarduna dauka.
Mondragon Unibersidadeak hiru kategorietako sariak eskuratu ditu Zibersegurtasuneko Ikerketearen gaineko Nazino Jardunaldietan, izan be, hil honetan Donostian egin da Estaduan zibersegurtasunaren alorreko ikertzaileen eta profesionalen erreferentziako topagunea. Sariok emoteko, Unibersidadeak zibersegurtasunari buruzko ikerketan egindako lana, teknologia hori sektorera eroateko gaitasuna eta egindako proposamena ingurune errealetan ezartzeko aukerea hartu ditu aintzat epaimahaiak. Unibersidadean segurtasunaren alorreko ikerketak jorratzen dituan taldeak 15 urtetik gorako jarduna dauka eta, sarion bidez, denpora-tarte horretan guztian egindako ibilbidea eta batutako eskarmentua aintzatesten da.
Sariak
Lehen saria, ikaslearen lanik onenarena, Mikel Iturbek irabazi dau, igazko maiatzean defendidutako DATA-DRIVEN ANOMALY DETECTION IN INDUSTRIAL NETWORKS doktorego-tesiari esker. Gaur egun, Mondragon Unibersidadeko Datuen Analisia eta Zibersegurtasuna ikerketa-taldeko kidea da.
Prestakuntzako eta hezkuntza-barrikuntzako artikulu onenaren saria, barriz, La intención hace el agravio: técnicas de clustering conceptual para la generalización y especialización de intencionalidades en el spear phishing izeneko artikuluak eskuratu dau. Iñaki Vélez de Mendizabal, Enaitz Ezpeleta, Urko Zurutuza eta David Ruano-Ordás Mondragon Unibersidadeko irakasleek idatzitako artikulua da.
IN2 erronkarako irtenbiderik onena: INCIBEren SCI zibersegurtasunean esperimentetako datu-multzoa sariari jagokonez, Mondragon Unibersidadeko Datuen Analisia eta Zibersegurtasuna ikerketa-taldeak eskuratu dau. Sari horren ondorioz, proposamena ENCIBEk antolatutako ENISE ekitaldian aurkezteko eta azaltzeko gonbidapena jaso dau taldeak. Leonen izango da, urriaren 23an eta 24an. Era berean, INCIBEk sustatzen dauen Ciberemprende mintegia ekintzailetza-lehiaketan finalista izateko lekua be irabazi dau taldeak. Lehiaketan, zibersegurtasunaren alorreko spin-offak eratu eta abian jarteko prestakuntzea eta mentoring-zerbitzu praktikoak eskaintzen dira.
Zibersegurtasuna eta Mondragon Unibersidadea
Alkarlaneko ikerkuntzak egiteko eta hori enpresara eroateko eredu autortua dauka, izan be, Estaduan lehenengo unibersidadea da transferentziari jagokonez, azken U-Multirank unibersidade-rankingaren arabera.
Ez da kasualidadea izan Mondragon Unibersidadea aukeratu izana kongresu hori antolatzeko: erabagian oinarrizko garrantzia izan dabe Unibersdidateak zibersegurtasunaren alorrean dauen ibilbideak eta eskarmentuak, bai eta orain 15 urtetik gora alor hori lantzen dauen ikerketa-taldea eukiteak be.
Punta-puntako ikertzaile-talde horrek hainbat erakundegaz alkarlanean jarduten dau zibersegurtasunaren alorrean,prestakuntzearen esparruan (Gipuzkoako Aldundiagaz lankidetzan emoten dauen Zibersegurtasun Masterra), transferentziaren esparruan, zibersegurtasunaren eta ikerketearen alorretako Donostiako startup gehienakaz alkarlanean jarduten dau eta.
218-2019 ikasturteko hasiera datak Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadean
Graduak irailean hasiko dira, unibersidade masterrak eta aditu titulua, ostera, urrian. Fakultadeko Administrazinoa eta Idazkaritza Akademikoa irailaren 3an edegiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!