Portugaleteko 44. Nazinoarteko Folklore Jaialdia garagarrilaren 21etik 28ra

Bizkaie! 2018-07-19 13:15   Kulturea

Aurten Portugalete eta Alde Zaharreko metro geltokietan, Asier Bastidaren The Folk Faces erakusketea dago ikusgai.

Panama, Irlanda, Thailandia, Seberia, Kenya eta Nikaragua izango dira Elai Alai taldeak antolatzen dauen Portugaleteko 44. Nazinoarteko Folklore Jaialdiko jantza talde konbidaduak. Urtero legez, Portugalete izango da jaialdiaren erdigunea, hilaren 21etik 24ra; zehatz esateko, La Canilla ibiltokian izango dira Elai Alairen eta nazinoarteko talde gonbidatuen emonaldiak. Garagarrilaren 25ean, Munduko jantzen emonaldia izango da Carlos VII-n eta 28an, barriz, Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan. Munduko eta Euskal Herriko jantzez gozetako aukerea, ostera, garagarrilaren 20tik 31ra izango da, jaialdia Euskal Herriko beste hainbat herritara zabalduko baita.

Jaialdiaren aurkezpenean izan dira gaur Lorea Bilbao Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura Diputadua; Joxean Muñoz Otaegi, Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailburuordea; Mikel Torres Lorenzo, Portugaleteko Alkatea; eta Imanol Sarria Cue, Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiko Zuzendaria.

Aurten Portugalete eta Alde Zaharreko metro geltokietan, Asier Bastida argazkilariaren The Folk Faces erakusketea dago ikusgai; aurreko edizinoetako jantzarien zein taldeen erretratuak agiri dira.

Era berean, barrikuntza legez, Portugaleteko Aisialdi Sareari eta folklore taldeen kolaborazinoari esker, Portugaleten udalekuetan parte hartzen dagozan umeei euren herrialdetako musika eta jantza tradizionalak erakutsiko deutsiez.


Portugaleteko eta Euskal Herriko 44. Nazinoarteko Folklore Jaialdia


- Garagarrilaren 21ean, 21:30ean, La Canilla ibiltokian jaialdiaren inaugurazinoa: Euskal Herria (Elai Alai), Thailandia (Chanthaburi), Nikaragua (Francisco Gonzalezen Nikaraguako ballet folklorikoa), Kenya (African Tumbas) eta Siberia (Ogonki).

- Garagarrilaren 22an, 21:30ean, La Canilla ibiltokian: Nikaragua (Francisco Gonzalezen Nikaraguako ballet folklorikoa), Irlanda (Trim the Velvet).

- Garagarrilaren 23an, 21:30ean, La Canilla ibiltokian: Thailandia (Chanthaburi), Siberia (Ogonki).

- Garagarrilaren 25ean, 21:30ean: Munduko jantzak Carlos VII-n.
Garagarrilaren 28an, 19:00etan: Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan.

 

Jaialdia herriz herri

- Garagarrilaren 20an, Elgoibarreko Maalako parkean, 22:30ean: Kenia eta Siberia.

- Garagarrilaren 22an, Getxoko Biotz Alai plazan, 21:00etan: Kenia.
Ermuan, 19:00etan plazan: Siberia eta Thailandia.

- Garagarrilaren 23an, Berrizeko Madres Mercedarias komentuan, 19:00etan: Panama.
Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan, 19:00etan: Irlanda.

- Garagarrilaren 24an,Getxoko Biotz Alai plazan, 21:00etan: Siberia.
Arrasateko Monterron parkean, 22:30ean: Irlanda.

- Garagarrilaren 26an, Barakaldoko Fueros plazan, 20:00etan: Siberia.
Bilboko Basurti futbol zelaian, 21:00etan: Kenia eta Panama.
Bergarako San Martin plazan, 19:00etan: Thailandia eta Irlanda.

- Garagarrilaren 27an, Bilboko Arriaga plazan, 19:00etan: Panama, Irlanda, Thailandia, Seberia, Kenya eta Nikaragua.

- Garagarrilaren 30ean, Gueñeseko Galdortxa Arana plazan, 20:00etan: Thailandia.
Sopuertako Mercadillo frontoian, 22:00etan: Panama.
Bakioko Kiroldegian, 22:00etan: Irlanda.

- Garagarrilaren 31n, Arrietako frontoian, 19:00etan: Panama. 
Loiolako Atari Eder plazan, 17:00etan: Irlanda eta Thailandia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu