Bonbardaketearen inguruko ibilbidea atondu dabe Gernikan

Bizkaie! 2018-07-26 09:24   Kulturea

Hegazkinen erasoetatik babesteko bunkerrak ikusi leitekez, besteak beste.

Argazkia: Gernika-Lumoko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herrian lehenengo aldiz, 1936ko gerrako bonbardaketak gogoratzeko eta ordutik geratzen diran arrastoak ikusteko ibilbide bat eratu dabe. Gernikan jarri dabe martxan ekimena, hain zuzen be, aire erasorik ezagunena jasan eban herrian: 1937ko apirilaren 26an, Alemaniako Condor leginoak uria bonbardeau eban, eta ehundazak lagun hil.

Hori gogoratzeko ibilbidea nork bere kontura egin leike, gidearen beharrik barik. Turismo Bulegoan ibilbidearen eskuorria eta planoa hartu leitekez. Bonbardaketearen lekuko izan ziran hamaika lekutatik pasetan da bidea eta lekukoen testigantzak, argazki zaharrak eta abar egongo dira. Hiru alor batzen ditu proiektuak, Gernika-Lumoko Udalaren arabera: Ikerketa historikoa, lekukotzak batzea eta bonbardaketearen aurreko Gernika zelakoa zan erakustea.

Bunker edo babeslekuak dira ibilbidearen alderik esanguratsuenak, jenteak hegazkinen erasoetatik babesteko erabilten zituan guneak oraindino zutik dagoz eta. Horreetako bi Pasealekuan dagoz, bat 15 metrokoa, eta bonbardaketearen esperientzia bizibarritu ahal izango dabe bisitariek bertan, irudi eta soinuen bidez. Beste babeslekua ez eben amaitu eta proiektuaren maketea ipini dabe.

Astra inguruko hormigoizko bunkerra be ibilbidearen parte da. Inguruko lantegietako beharginak babesteko eregi eben eta sabai faltsua ipini eutsien ganetik, hegazkinetatik etxe normal baten itxurea hartu eta bonbarik ez botetako.

Gernikako Bakearen Museoak antolatutako TRANSIT Gernika erakusketeak biribiltzen dau ibilbidea. Iraganeko eta gaur egungo lekuetara eta parajeetara eroango gaitu erakusketa honek. Hirugarren edadekoen zentroan dago eta ordutegia ondorengoa da: 10:30-13:30 eta 15:30-21:30.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu