BAD-ek, aurtengo jaialdiko irudia aurkeztu dau

Bizkaie! 2018-07-19 08:44   Kulturea

Marian Gerrikabeitiaren irudi bat aukeratu dabe kartelerako.



Bilboko Udala
k antolatzen dauen eta urriaren 17tik 28ra uriko sei agertokitan ospatuko dan BAD-ek – Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiak, eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetako batzuen bost estreinaldi eskainiko ditu, Flora Detrazenak edo Sorour Darabirenak, adibidez, Bárbara Bañuelos edo Macarena Recuerda artisten eskutik jaialdiak berak bultzatutako produkzino lanez gan.

Programazinoa Bárbara Bañuelos artisteak –Cargo Collective– edegiko dau urriaren 18an, BAD-en laguntzinoagaz produzidutako Mi padre no era un famoso escritor ruso dokumental eszenikoa eskainiz.

Hurrengo egunean, ikus-entzuleek Unplush konpainia suitzarraren Flipper lanaren estaduko estreinaldiaz gozau ahal izango dabe, jatorria filmeko izurde ezagunean dauen jantza, antzerki eta ikus-entzunezko piezea, Kathy izeneko izurde emea protagonistea izanda. Alkarrizketa batean, Rick O'Barryk, Kathyren entrenatzaileak, gatibutasuna zala eta sufriduten egoan animaliak bere besoetan bere buruaz beste egin ebala adierazoten dau. Testigantza horretan oinarrituta, piezeak ikerketea aurkezten dau, Kathy, Rick O'Barry eta ikerlari baten papelak egiten dituan hiru artista aurkeztuz. Flipper lanaren helburua, pertsonaiek Kathyren tragedian daben inplikazinoa azaleratzea da.

Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, programazinoak nazinoartean ospe handiko hainbat artista eta konpainia izango ditu, Estaduan Tutuguri izeneko soinu-jantza piezea estreinauko dauen Flora Detraz edo Parisen bizi dan Sorour Darabi artista iraniarra, besteak beste. Kalidade eta plastikotasun handiko ikuskizuna da.

La FuNdicIOn-eko programazinoa, jaialdiaren laguntzinoa dauen Macarena Recuerda artista bisual eta eszenikoaren jantza-performance bategaz osotuko da: ¡AY! ¡YA! lanagaz, hain zuzen.

Beste alde batetik, BAD-ek, jaialdiaren hurrengo edizinorako prestakuntza eskaintzea aurkeztu dau, artista eta teknikari profesionalei eta erdi-profesionalei zuzenduta, eta Heartbeat jantza tailer bat eta errealidade handituari eta irudien bitartez espazio eszenikoaren sorkuntzearen ganeko ikastaro bat jasoten dituana.

Urriaren 19an, San Frantziskoko Udaltegian, Sandra Gómezek –Cricula 2018 Saria– ordu bi eta erdiko Heartbeat tailerra eskainiko dau. Bigarren parteak denpora jakin batean jantzan egiteko ariketea proponiduko dau, gorputzearen denporea, espazio eta energia mugak bilatuz. Tailerrak 5 euro balioko ditu, eta irailaren 19tik aurrera emon ahal izango da izena, BAD-en webgunean.

ATAEgaz, Arte Eszenikoen Teknikarien Alkarte Profesionalagaz lankidetzan antolatutako bigarren ikastaroa egun berean izango da, urriaren 19an, Burtsako udaltegian. Prestakuntzea dobakoa izango da, baina izena emoteko datu pertsonalak (izena eta abizenak, helbide osoa, telefonoa eta e-postea) biadu behar dira info@atae.org helbidera, eta 5 euroko fidantzea ordaindu. Irailaren 19tik aurrera emon ahal izango da izena.


BAD 2018

Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak Marian Gerrikabeitia ikus-entzunezko sortzailearen irudi bat aukeratu dau kartelerako. Moldeak eta genero mugak apurtu gura dituan irudi edegia da, jantzak eta antzerkia, bereizketa barik, irudikatzen dituen gizona eta emakumea, mugarik ez dauen Arte Eszenikoaren mundukoak.

Gerrikabeitiak errealizadore lanak egiten ditu komunikabideetan, eta Fundación Autor izenekoak Madrilen antolatutako Nuria Fonten Bideo-jantza tailerrerako aukeratu eben. Bertan Denise Perdikidisegaz egin eban lan, Muestra Coreográfica 2006rako aukeratua izateaz gan, bertako bideo-jantzea Buenos Aireseko Nazinoarteko Jaialdirako aukeratua izan zan Robert Jacksonen Connection pieza laburraren sortzaileetako bat izan zan. Asier Etxeandia protagonistea izan zan Unai Garateren Aner film laburraren antzezle zuzendaritzan hartu eban parte eta zuzendari laguntzailea izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu