Zidarra Rakel Mateo triatleta bizkaitarrarentzat Europako txapelketan

Bizkaie! 2018-07-20 09:16   Kulturea

Bigarren izan da Tartun (Estonian) jokatutako Europako paratriatloi txapelketan, PTS2 kategorian.

Bizkaitarra bigarren izan da Tartun (Estonian) jokatutako Europako paratriatloi txapelketan, PTS2 kategorian.

Iseo-Franciacortako ITU Paratriathlon World Series proban jasotako seigarren postuaren ostean, Rakel Mateo irabazteko goseagaz geratu zan eta bart probeari hasieratik gogo ekin deutso.

2016tik Basque Team Fundazinoak bekautako kirolariak ordu bat, 25 minutu eta 59 segundo behar izan ditu lasterketea amaitzeko. 11:53ko denporea egin dau ugerketan, 44:36koa bizikletan eta 26:18 korrikako tartean.

Fran Brownek (GBR, 01:21:24) urrea jantzi dau eta Veronica Yoko Plebanik (ITA, 01:28:15) brontzea.

Azpimarratu behar da Rakel Rioko Paralinpiar Jokoetan lehiatu eta diploma bat irabazi ebala; zortzigarren postuan geratu zan orduan.


Rakel Mateoren azken emoitza nabarmenenak


- 5. ITU World Triathlon Grand Final-en, Rotterdamen, 2017an.
- 4. ETU Triathlon European Championships delakoan, Kitzbühelen, 2017an.
- 5. Yokohamako ITU World Paratriathlon Series-etan, 2017an.
- 3. Gold Coast ITU World Paratriathlon Series-etan, 2017an
- 8. Rioko Paralinpiar Jokoetan, 2016an.


Basque Team Fundazinoa

2007. urtean, Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortutako erakundeak bere hamargarren urteurrena ospatu dau igaz. Hasieran lez, Basque Teamek profesionalak ez diran kirolarien parte-hartzea nazinoartean bultzatzeko eta maila bikaineko emoitzak lortzeko helburua dau gaur egun be, eta horretara bideratzen ditu bere baliabideak. Laguntza ekonomikoez gan mueta guztietako zerbitzuak eskaintzen deutsiez kirolariei (medikuak, teknikoak, coachinga, komunikazinoagaz lotutako zerbitzuak, hezkuntza eta lan arlora egokitzeko laguntzinoa...). 2007tik Fundazinoak 140 kirolari baino gehiago bekau ditu, 41 kirol diziplinatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu