Konparsakide Eguna aurkeztu dabe 'Bilboko Konparsak' alkartekoek
2018-07-18 13:44 KultureaHistorikoa izatea espero dan 40. Aste Nagusiaren atarian, Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak be aurkeztu ditue.
Aste Nagusiaren aurrekari, tokiko produktuak probau ahal izango dira datorren zapatuan, 21ean, Bilboko Arenalean, Bilboko Konparsak taldeak Aste Nagusira begira motorrak berotzen hasteko. Historikoa izatea espero dan 40. Aste Nagusiaren atarian, eta horren erakusgarri izango dira gaur aurkeztutako Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak.
Aste Nagusia hurreratzen dagoala igarten da urtero, Bilboko Konparsek garagarrilaren erdialdean ospatzen daben Konparsakide Egunagaz batera. Hileak daroez 28 konparsek eta Bilboko Konparsen Federazinoak euren 40. urteurrena zehaztuko dauen abuztuko jai handiaren prestaketa-lanetan, baina begirada belaunaldi-erreleboan jarrita, umeei arreta berezia eskainiko deutsee aurten Aste Nagusian, horregaitik barritasun bat aurreratzeko erabili dabe konparsek gaurko agerraldia: umeentzako programazino berezia gidatuko daben Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak.
Zapatuan, konparsen arteko herri-bazkaria, pintxo-lehiaketea, erromeria eta umeentzako ekitaldiak batuko dituan egitaraua osotu dabe konparsek, eta tokiko produktuek aparteko garrantzia izango dabe Arenalean, izan be, konparsakideon jai handiagaz bat egin nahi dauenarentzako Bizkaiko Txakolina eta Eusko Labelek ekarritako tomatea eta piper berdea probetan emongo dabe. Konparsek eskertu nahi izan dabe aitatu alkarteon ekarpena eta, Bilboko Konparsetako lehiaketa Gastronomikoaren lehendakari Pedro Prieto Gagok esan dauenez, jai herrikoietan tokiko produktoreak, txikiak, zero kilometrokoak, bertoko baserritarrak egon daitezan apustua egiten dogu.
Baina zapatuko ekitaldiak aurkezteaz gan, gaurko agerraldia Aste Nagusiko pertsonaia barri bi aurkezteko erabili dabe konparsek, izan bere, aurten, 40 urte bete arren, inoiz baino gazteago etorriko da Aste Nagusia, umeentzako sekulako programazinoagaz; Urtero sortzen eta birsortzen dan jai herrikoi eta parte-hartzailea izanik, egungo umeei jagoke ume moduan gozau eta bihar-eurekaz batera protagonismoa izango daben umeen lagun bi aurkeztu ditue: Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak. Konparsakide egunean bertan estreinauko dira, eta Aste Nagusian egunero umeen ekintzak girotzen izango doguz. Gure txikiak Aste Nagusian makinatxu bat jarduera izango ditue, besteak beste, goitibehera tailerra, Gastro Txikia, piroteknia tailerra, Sortu zure txosnea umeen kalejirea.
Konparsakide-egunean ez eze, urte osoan eta jai-esparru guztietan oro har emakumeok jaiak libre bizi behar doguzala gogorarazo dabe, bada garaia behingoz emakumeok jaiak libre bizi izateko, bestela ez baitira jai herrikoiak izango, bestela ez baitira jaiak izango!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!