Bizi Igorreko ordezkariak heldu dira Torontora
2018-08-08 08:34 KultureaEdadearen ganeko Mundu Mailako Biltzar Nagusia abuztuaren 7an hasi da.
Berbaldiaren bezperan, abuztuaren 7an, Itsaso Bengoetxea, Felipe Bernaola eta Jabi Zuluaga, Bizi Igorreko ordezkariak, Toronton batu ziran alkarregaz afaldu eta hurrengo eguneko berbaldiaren ingurukoak komentetako. Erantzukizuna handia izan arren, ilusinoa zan nagusi.
Bizi Igorre proiektuaren barri goizeko 08:00retan emongo dabe Ryarson unibersidadean. Pozik gagoz egun dogunagaz eta lan horretan segiduteko gogo handiagaz, dino Bernaolak.
IFAk antolatutako Edadearen ganeko Mundu Mailako Biltzar Nagusia abuztuaren 7an hasi da. Antolatzaileak goizeko 07:00retan hasi ziran atzenengo izenak hartzen eta akreditazinoak bananduten; hitzaldi eta tailerrak, 10:00etan. Han, bildutakoak, taldeka eta mahai baten inguruan, euren esperientziak eta jakintzak konpartidu zituen beste herrialdeetatik etorritakoakaz.
Europan edadismoak prebalentzia handia
Alana Officer-ek, OMEren Zahartzerako koordinatzaileak, gidatu eban edadismoaren ganeko berbaldi-tailerra. OMEren definizinoaren arabera, edadismoa edadeagaitik estereotipatzea, aurreretxia izatea eta baztertzea da. Officer-en esanetan, edadismoa maila bitan jazoten da: banakako/personen artekoan, eta erakunde/kultura mailan. Muturreko kasuetan, indarkeria erabiltzeraino heldu daiteke. Adituaren arabera, gizonak andrazkoak baino edadistagoak dira, eta Europan, edadismoak, sexismoak edo arrazismoak baino prebalentzia handiagoa dauka, baina gizartea itsu dago arazoaren aurrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!