Marijaiak be badino: 'Ez beti da ez'

Bizkaie! 2018-08-06 09:05   Kulturea

Bilboko Aste Nagusian eraso sexistei aurre egiteko kanpainea aurkeztu dabe.

Azkenaldion, eraso sexisten kontrako mezua erdigunera ekarri dabe Bilboko Aste Nagusian zein bestelako jai eta ospakizunetan. 2018ko kanpainan, Marijaia izango da protagonista eta mezu garbia helarazoko deutse Bilboko jaietara doazan guztiei: Ez beti da ez. Beste mezu hau be zabaldu nahi dauela adierazo dau Bilboko Udalak: BAI ez dana, edo beren-beregi azaldutako desira argia ez dana, EZ da.

Kanpaineari indarra emoteko, kartel elebiduna diseinau dabe, lelo nagusia euskeraz eta gaztelaniaz erakusten dauena. Marijaia eskua luzatuta agiri da eta, letra handietan, Ez beti da ez esaldia. Inguruan, esku txiki ugari be badagoz. Udalaren arabera, herritarrek erasoen kontra daben inplikazinoa adierazoten dabe horreek, baita Bilboko aniztasuna eta bardintasuna be.

Ez beti da ez mezuaren atzean gizarte guztiaren inplikazinoa eta erasoen kontrako ahalegin kolektiboa dagozala azaldu dau Udalak. Mezu sinple eta sendoa dala eta herritarrek dagoeneko eurenganatu dabela ziurtatu dau. Dana dala, jai parekideago eta seguruagoen alde, oraindino era honetako kanpainak behar-beharrezkoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu