Sriram V. Ayer: 'Indian, zinea da siniskeria guztiak batzen dituan erlijino bakarra'
2009-04-20 10:44 BidaideNalandawayren sortzailea eta zuzendaria
Bidaia Bollywood barrira (II)
2009-04-15 12:35 BidaideIndian, honako ideia honegaz danak datoz bat: indiar batek sekula ez leuke 'Slumdog Millionaire' lako film bat egingo. Batzuk lotsatuta, beste batzuk sutsu, baina danek kritiketan dabe filma. Baita, Hollywood produktu barriak topetan dabilen sasoi honetan, filma indiar zinemagintzea mundu mailara zabaltzeko tresna moduan ikusten dabenek be.
Bidaia Bollywood barrira (I)
2009-03-27 11:32 Bidaide‘Slumdog Millionaire’ filmak hindi ukutua emon deutso zinemeari, baina indiar batek ez leuke sekula holako lanik grabauko. Bizkaie!-k indiar zinemagintzearen iraultzearen jatorria bilatu dau Gandhiren herrialdean, zinema librea eta 'underground' estiloa loratzen hasi diran garaiotan.
Txaboletatik bost izarreko hoteletara
2009-03-13 14:34 BidaideIndia lako herrialdeetan sano gatxa da buruko osasunari eustea eta gatxagoa kazetaria bazara eta jorratu behar dozuzan gaiak era guztietakoak diranean. Nire kasuan, txabola auzoetan, 50 rupiaren trukean (euro bat baino gitxiago) beharrean dabilzan prostitutakaz nabil gaur eta bihar, barriz, Bollywoodeko gehiegikeriatan, Informazinoaren Teknologia arloko enpresa munduan mobiduko naz.
Barriro Indian
2009-02-23 14:37 BidaideUrte bi pasau dira Indian azkenengoz egon nintzanetik. Badakit sarriago etorri behar neukela, baina herrialde honegaz ez nazala bape ondo konpontzen autortu behar dot. Ez jat kaosa gustetan, ezta zikinkeria, zaratea, pikantea edota denpora guztian ni lapurtu guran dabizala konturatu. Baina, oraingoan, disfrutau egin gura dot.
Hamarkada bat Asiagaz burrukan
2009-02-04 11:33 BidaideUrte hau berezia da niretzat. Mundu mailako krisi ekonomikoagaitik be bai, baina batez be, orain dala hamar urte lehenengoz Asia zapaldu nebalako. Ordutik, nire bizitza erabat aldatu da eta 1998an inok aurreikusiko ez leuken bidea hartu dau.
Idiek tiraka joango dan urtea
2009-01-19 14:12 BidaideHoroskopo txinatarrean, idia arratoiaren ondoren dator, eta urtarrilaren 26aren ostean, erabateko protagonista bihurtuko da. Munduko hiru biztanletik batek egingo deutso ondo-etorria idiaren urteari. Txinatar aroaren 4707 urtea da eta, oraingoan be, Bizkaie! Shanghain urte barri txinatarrari harrerea egiteko antolatutako ekimenetan egon da.
Ondare olinpikoa
2009-01-12 13:34 BidaideJoko Olinpikoak ez dira alperrik joan. Txina anfitrioia betirako aldatu dabe. Honezkero, Pekin ez da Mao Tse Tung-ek sortutako industria uriburu grisa. Asiar erraldoiaren bihotz politiko eta kulturalean oraindino tximini batzuk geratzen dira, urrunean, baina Beijing barriak kutsadureari agur esan deutso eta, orain, zeru urdina ikusten da egunez eta, gauez, izarrez beterik agiri da.
Diego Errandonea eta Arturo Martínez: 'karuagoa da Euskal Herrian bizitea gure moduan bidaiatzea baino'
2009-01-05 13:22 BidaideEuskal zikloturistak Pekinen
Orain Shanghai 2010 (II)
2008-12-24 13:49 BidaideAbangoardia etxe orratzen urian, pabiloiak bisitariak ahoa zabalik eta adurra dariela ixteko modukoak izango dira. Erakustazokan, zientziaren azken aurrerapenak erabiliko dira energia aurrezteko. Komunikazino eta garraio arloetako ‘gadget’ teknologiko puntakoenak be ez dira faltako, baina Expo Shanghai 2010ek izango dauen erronkarik handiena aurrerapausu horreek erakustazokako mugetatik kanpo zabaltzea da.
Orain, Shanghai 2010 (I)
2008-12-12 14:13 BidaideGuzurra dala pentsau arren, urte bi barru 'Uri Ona, Bizitza Hobea' lelopean, urte birik behin antolatzen dan Erakusketa Unibersala Shanghain izango da. Hori dino autobus geralekuetako markesinetan agiri dan 'haibao' izeneko maskota urdinak. Baina Shanghai 2010eko maskotearen irribarrea ez dator bat autobusa itxaroten dagozanen jente piloaren arpegi serioakaz.
Jaioterritik urrun
2008-11-28 13:52 BidaideIndustriak Ekialdera eskapau dau. Baina industriak baino ez dauela eskapau pentsetan dauena oker dabil. Gure planetearen grabedade-zentroa Asiara begira dago, eta ekonomia zein gizarte arloetako sektore guztiek pastel gozo hori probau gura dabe. Artea ez da salbuespena.
Arnaud Frey (eta II): 'orain, ez da beharrezkoa 'freaky' izatea bideo-jokoen zaletua izateko'
2008-11-12 10:28 BidaideBideo-jokoen produktore Arnaud Frey-ri egindako alkarrizketearen bigarren atalean, frantsesak industria hori ezagutzeko gako batzuk emongo ditu.
Arnaud Frey (I): 'gurasoek seme-alaben jokoak ezagutu beharko leukiez'
2008-10-28 14:17 BidaideBideo-jokoen produktorea
Zergaitik dago Japonia gu baino askozaz aurrerago?
2008-10-10 12:50 BidaideShigeru Aida japoniar lankideak argi dauka artikulu honen izenburuaren erantzuna: 'etorkizunean bizi garalako', dino. Arrazoi osoz, ganera. Zehatz esateko, aldea zazpi ordukoa da udan eta zortzikoa neguan. Baina Tokioko kaleetan zehar ibilita, hainbat kontutan Japonia aurreratuago dagoala pentsetea ezinbestekoa da.
'Meido cafe’ bereziak
2008-09-26 12:44 BidaideJaponian, milaka gauza harrigarri topau daitekez eta horreetako asko gure balore-sistematik kanpo dagoz. Tokion, barruan emon dodan ordubete baino gehiagoan tentel arpegia kendu ezinik itxi nauen leku bat topau dot.
Zeruan
2008-09-10 12:14 BidaideSegundoan bederatzi metro igoteak belarriko mina sortarazoten dau baina, bestela, munduko behatokirik altuenera eroaten zaituen makinek zaratarik txikiena be ez dabe egiten eta mobidukeran ez da dardararik igarten.
Zhao Bandi: ‘Jokoek topikoak indartzeko baino ez dabe balio’
2008-08-26 12:54 BidaideModa diseinatzaile txinatarra
Guzurraren Olinpiadea
2008-08-25 13:04 BidaideZoritxarrez, gimnasia artistikoaren eskandalua icebergaren muturra baino ez da. Pekin 2008 guzurraren eta egia ez osoen Olinpiadea izan da, batez be, bete bako aginduen Olinpiadea.
Azkeneko txanpea
2008-08-21 16:16 BidaideAurten, Aste Nagusiak aurkari gogorra dauka. Pekineko Joko Olinpikoak bizkaiko uriburuko jaien egun berean amaituko dira eta, aurreikuspenen arabera, Txinako azken trakea Bilbokoa baino ikusgarriagoa izango da, domekan su artifizialez arduratuko dan enpreseari ez gustau arren.
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu