Legez kanpo Tibeten (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-02-26 16:42   Bidaide

Azkenean, gainditu barik neukan irakasgai bat gainditzea erabagi dot: Tibet. Lehenengo, munduko lurralderik altuenak eragiten deustan bildurra eta hara joateko gogo eza ganetik kendu behar izan dodaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Sei hilebete Txinaren jentaurreko aurkezpen ofizialerako (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-02-13 17:02   Bidaide

Erreportajearen bigarren atal honetan alkarren artean oso desbardinak diran gai bi landuko ditugu. Batetik, obra faraonikoak amaitzen doazela eta, bestetik, 29. Olinpiadeak politikearen eta ekologiaren artean sortutako trabek eztanda egin dabela.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Sei hilebete Txinaren jentaurreko aurkezpen ofizialerako (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-01-29 17:10   Bidaide

2008ko 8aren 8an, goizeko zortziretan, herrialdearen historian izan dan espektakulurik handiena hasiko da. Txina eszenatoki erraldoi bihurtuko da eta bertan jazotakoa mundu guztiak ikusiko dau. Horregaitik, Gobernuak oraindino zarratu barik dagozan gaiak amaitutzat emon gura ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Taiwanek pausu bat emon dau Txinarantz

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-01-14 11:26   Bidaide

Taiwaneko pasa dan zapatuko legegintza-hauteskundeetan, arlo independentisteari lepoa emon eutsien. Ugartearen historia demokratiko laburrean arlo horri ezezkoa horren argi emoten jakon lehenengo aldia izan da. Boto-emoileek Gobernuan egon dan Alderdi Demokratiko Aurrerakoiaren ustelkeria eta ekimen ekonomiko eza zigortu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gabonak Txinan

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-01-02 14:37   Bidaide

Zorionez, txinatarrek erantzi dabe Aita Noelen txanoa. Gogaituta nengoan edozein dendatan sartu eta irribarrea ahoan, dendariak muturrean bola zuriko gorro gorriagaz ondo etorria emoteaz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Atzera begira

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-12-19 14:27   Bidaide

Ia hamar urte joan dira Asian lehenengoz egon nintzanetik eta bosturteko bat baino gehiago Bizkaie! jaio zanetik, nire objektiboak atrapetan ebana ezagutarazoteko aukerea emon deustan ziberespazioa.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ba al dakizu zure ‘ositoa’ nondik etorri dan?

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-12-05 18:29   Bidaide

Txina jostailuen supermerkatu bihurtu da; jostailu fabrikak edonon dagoz eta milaka behargin dabilz hartzak, untxiak, pinguinoak zein bestelako piztiak felpaz bete, ebagi eta josten beharrean. Kontuak kontu, kazetarion sekretupeko amarruetako bat erabiliz, argazki makina eta guzti fabrika horreetan sartu eta Errege Magoen negozioaren atzean zer dagoan ezagutzen lehenengoetarikoa izan naz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ohe bat zeruan

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama Shanghai 2007-11-29 11:49   Bidaide

Shanghaiko Hyatt hotela munduko altuena da, baina Txinako dinamismoak etsai bi topau deutsoz. Modan dago zeruan lo egitea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

MCCk bide barriari ekin deutso Txinan

Zigor Aldama 2007-11-14 11:40   Bidaide

Gaur, eguaztena, zemendiak 14, MCCk Txinan zabaltzen dauen lehenengo industrialdearen inaugurazino ofiziala egingo dau. Ekinbide aitzindari horretan sartu ahal izan da Bizkaie.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Subanestrujenbajen'

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-11-09 11:07   Bidaide

Preparau. Minutu bat falta da. Plasma pantaileak atzerako kontaketea hasi dau eta giroan tensinoa igarten da. Jentea zutundu eta eta marra horirantz joaten hasten da. Badator.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Paradisua Lurrean

Zigor Aldama Chiang Rai 2007-10-30 13:37   Bidaide

Chiang Rai probintziako baso zarratuaren erdian, izen bereko uriburutik hamar kilometrora, Wat Rong Khun erakarpenik garrantzitsuena bihurtu da. 'Tenpu zuria' da, tradizinozko eta abangoardiako artearen ezaugarriak buztartzen dituezan eraikin erlijiosoen multzoa.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Nuria Perez: 'benetako burrukea papel artean dago'

Zigor Aldama 2007-10-22 15:40   Bidaide

Nazinoarteko borondatezko lankidea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Dubai II

Zigor Aldama 2007-10-05 14:38   Bidaide

Dubaiko Emirerriak ondo daki petrolio gitxi dagoala eta, bizirauteko, ezinbestekoa dala beste planen bat topetea: kasu honetan, nabarmenkeria hiperboleagaz bat egin dabe turismoa erakarteko.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Dubai (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-09-20 11:40   Bidaide

Dubai ameskeria hutsa da. Lujo eta teknologia aurreratueneko oasia planetako erregiorik nahasienetakoan. Urian arabiar idiosinkrasia eta mendebaldeko bizimodua buztartzen dira, Arabiar Penintsulako lagunen gehiengoagaz bape zerikusirik barik. Dubain gehiegikeria eta nabarmenkeria dira nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Zigor Aldama Myanmar herrialdetik kanporatu dabe

Zigor Aldama 2007-09-03 02:00   Bidaide

Bizkaie!-ko 'Bidaide' ataleko arduraduna Myanmar (lehenagoko Birmania) herrialdetik bota dabe Gobernuaren kontrako oposizinoak Yangon uriburuan egindako manifestazino batean argazkiak atarateagaitik. Hona hemen kazetariak berak beren beregi idatzitako kronikatxua:

Badator tsunami olinpikoa (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-08-30 02:00   Bidaide

Txinako uriburura zuzi olinpikoa heltzeko urtebete baino gitxiago falta da eta Beijing-eko eraldatze ikusgarriaren gaineko erreportajearen bigarren zati honetan, giltzarri diran kirol eta garraio azpiegiturak aztertuko doguz. Lehendik egozanak hobetu, zaharbarritu eta barriak eregi ditue, uriburuaren etxurea eta kalidadea goitik behera aldatuz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)