Roge Blasco: ‘egungo bizimodua dala eta, bidaiak gero eta arinago egiten doguz’
2007-08-23 02:00 Bidaide
Domekaro, munduari hainbat buelta emoten deutsoz. Planetako txokorik ostenduenetan ibilten da eta, askotan, abentura bildurgarriak be bizi izaten ditu. Bere mikrofonoen aurrean, ordu bitan, bidaiariek, esploratzaileek, turistek eta profesionalek bizitako istorioak izaten dira protagonista. Bidaiak buruz egiten ditu, konbidauek kontetan dabena hur-hurretik bizi dau eta, zelan ez, berari be gustetan jako mundua ezagutzea, modu fisikoan. Alkarrizketa hau egin eta hurrengo egunean Jerusalemera joian; tartean, Ekuatore Ginea, Uganda, Sri Lanka edota Kuba lako leku urrunetan egin izan ditu erreportari lanak. Orain dala 23 urte hasi zan ‘Levando Anclas’ programeagaz. Radio Euskadiko programa arrakastatsuenetarikoa da hori baina, tartean, gehiagorako astia be izan dau. Telebistan, ‘Tierra a la Vista’ (TVE-2) eta ‘Doctor Livingstone, supongo’ (ETB) programak zuzendu eta prentsa idatzirako hainbat artikulu idatzi ditu.
Roge Blascok (Bilbao, 1956) bere bizitzako pasino biak, kazetaritzea eta bidaiak, buztartzea lortu dau; horren ganean bizimodua eregi ostean, programearen arrakastea jentearen jakinminean dagoala dino. ‘Entzuleei konbidauek kontetan deuskuezan istorioak gustetan jakez; ez dago ezagutzen ez dogun leku baten deskribapena abentura personalagaz buztartzen dauen istorioa entzutea lakorik. Oso interesgarria da. Askok ez dabe inoiz etxe bueltatik urten eta horretarako asmorik be ez daukie, baina programeari esker, imajinazinoa oso urrun joaten jake; telebistek be ez dau eskaintzen aukera hori’.
Duda barik. Akaso, ezinezkoa da orain dala mende batzutako esploratzaileek egindako aurkikuntzak egitea eta ezagutzen ez diran kulturak topetea. Munduan ez dago lekurik gizakiak ezagutzen ez dauenik, baina bai lekuak topetako modu barriak. Bidaia bakotxa abentura bat da eta gizaki bakotxak bere erara ikusten dau ingurua. Halanda be, egia da 23 urte honeetan bidaiak egiteko modua asko aldatu dala. Hasieran, konbidauak topetea oso gatxa izaten zan. Ganera, lehen programearen ordu bat beteteko beste ziran istorio bitxiak orain ia egunero entzuten dira. Orduan, berbarako Dominikar Errepublikara joatea oso exotikoa zan. Orain, Caceresera joatea lakoa da. Egungo bizimodua dala eta, bidaiak gero eta arinago egiten doguz baina denpora gitxiagoan. Ganera, dana da komertziala. Zorionez, hegazkin-txartelak merkeagoak dira eta ikasle askok, oraindino, motxilea lepoan hartu eta Lonely Planet espiritu biziagaz bidaiatu ahal dabe. Hori, orain dala uste batzuk, pentsauezina zan. Ikasle horreez gan, hirugarren edadeko persona asko be hasi dira bidaiak egiten, urte batzuk atzerago eurentzat ia ezinezkoak ziran bidaiak.
Uste dot baietz. Lehen baino informazino gehiago dago orain eta, askotan, bisitetan diran lekuetako ezaugarriei jaramonik egin ez arren, kultura horretako zeozer beti geratzen jaku. Ez nago bidaia-agentziek antolatzen dituezan ‘tour’ horreen kontra baina argazki-makinearen bisoretik arineketan paisajea ikustea edota egun guztia munduko beste puntako hondartza batean tripaz gora egotea ez da bidaia bat egitea. Kasu horreetan, etxean munduko herrialdeetako kulturen ganeko liburuak irakurten dagoanak gehiago bidaiatzen dau.
Gero eta gehiago. Entzun doten istoriorik txotxoloena hauxe da: Mediterraneoa, Bartzelonatik Marsellara, paella-ontzi batean egin gura eban gizonezkoa. Zelan ez, hondoratu egin zan. Baina gero, berak berenberegi egindako xanpain botila erraldoi batean sartuta munduari birea emotea otu jakon. Ez dakit lortu dauen, imajinetan dot ezetz. Baina mutur horretara ailegau barik, askok emon gura deutse munduari birea helburu orijinal bategaz.
Bai. Agintaritzeagaz arazo bat baino gehiago izan dot. Momenturik txarrena Javier Angulo nire kamara-lagunagaz bizi neban Ginea Ekuatorean. Droga-trafikoa leporatu euskuen. Cogo herri txikian gengozan. Gauero marihuanea erreten eban komisarioak atxilotu egin ginduzan eta Bioco ugartera erbesteratuko euskula esan euskun. Ideia hori ez zan bape erakargarria. Zorionez, komisarioak honako hau esan euskun: ‘hamar minutuko askatasuna zerbezak erostera joateko’. Orduan, ha guztia baragarria zala konturatu nintzan. Alkateagaz berba egiteko aprobetxau nituan hamar minutu hareek, tabernan egoan-eta. Gure laguna zan eta zer pasetan jakun kontau neutsan. Arazoa konpontzeko konpromisoa hartu eban eta nik zerbeza onenak eta handienak erosi nituan. Komisarioa mozkor-mozkor egin eta boltsiloak diruz hutsitu ostean, libre itxi ginduzan.
Nire aitita kubatarra da eta horregaitik daukat loturea herrialdeagaz eta bertako historiagaz. Han, ez naz atzerritar sentiduten. Lehenengoz, 1984 izan nintzan Kuban. Gizarte bizia eta alaia topau neban, zorionez betea eta kultura maila oso altuagaz, Espainiakoa baino altuagoa. 1991n joan nintzan barriro, URSS jausi ostean, eta negar egiteko gogoa izan neban. Herritarrak oso triste egozan eta garapen ekonomikoan euken esperantzea galduta egoan. Sistemea behera etorren eta gizartearen baloreak galtzen joiazan. Ostean egindako bidaietan, Kuban ikusitako aldaketek harrituta itxi nabe. Leku barriak bisitetea zoragarria da, baina baita aurrerago egondako lekuetara barriro joatea be.
1.- Bizi dogun globalizazino egoeran, abentureak badauka lekurik?
2.- Mundua hobeto ezagutzen dogu orain?
3.- Bidaiatzea ia edonoren esku dago. Hori dala eta, askok txotxolokeriak egiten ditue: munduari birea patinetan, Mongolia batetik bestera pasau golf pelota bati golpeka, ozeanoan batel txiki bategaz nabigau... Horrelako istorio asko topau dozuz?
4.- Roge Blascok, jentearen istorioak ezagutarazoteaz gan, istorio personalak be bizi izan ditu, bidaiari amorratua be badalako. Kazetaritzeak munduan zehar eroan dau eta hainbat polizia-etxe be bisitau ditu.
5.- Kubagaz lotura berezia daukazu. Bost biderrez egon zara han, URSS jausi baino lehenago eta gero be bai. Ze aldaketa igarri dozu azken hamarkada bi honeetan?
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!