Nire sofan egin zeinke lo (eta II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-12-22 14:26   Bidaide

'Couchsurfing'-aren ganeko erreportajearen bigarren zati honetan, bidaiatzeko modu barri honek ekar leikezan onurak eta trabak aztertuko doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nire sofan egin zeinke lo (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-12-10 14:35   Bidaide

Hui Ling Law Singapurren jaio eta bizi dan 28 urteko neskatoa da. Munduko hainbat herrialde bisitau ostean, orain Europara joan gura dau, libretik. Berarentzat, idealena, bisitetan dituan lekuak eta, batez be, 'bertan bizi diran biztanleak' sakon ezagutzea da. Zelan lortu hori aurrekontu eskasagaz? Erantzuna ‘couchsurfing’ da, hau da, 'sofatik nabigau'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Neoi izpien argi-ilunak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-11-20 10:40   Bidaide

Yakartako kontrasteak ikusteko ez da lar topau behar. Herrialdeko aireportu nagusian terminalen arteko konexinoan bertan igarten da alde nabarmenak dagozala. eztandagarriari desbardin eragiten deutso lekuaren arabera. Aireportuan igarritako gorabehera horreek Yakarta erdigunera arte egindako ibilbidean be ikusten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ilargipeko gehiegikeriak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-11-09 14:26   Bidaide

Ko Phangan ugartean ez dabiz, ez, txikikeria kontuetan. Ez 'katxiak' ezta 'litroak'. Tailandiako golkoko ugarte txikian konbinaduak baldeetatik edaten dira eta garagardoa hiru edo bost litroko tankeetatik. Egunero dagoz jai-giroan, baina ilargi beteko gauetan mugarik bako katarsia bizi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bizitza osoa behearen gainean

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-10-21 18:38   Bidaide

Bizitza-istorioak

Banbuzko eta egurrezko etxolatxo txiki bat -eurite sasoian, ura nonahi sartzen da-. Horixe da Nai Sokhey gazteak bere bizitzako azken hamabi urteetan ikusi dauen gauza bakarra. Urtebetegaz, poliomielitis gaixoa hartu eban eta, ezelako osasun azpiegiturarik bako sistemearen ondorioz, tetraplegiko geratu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Turistak alertan

Testua Zigor Aldama 2009-10-09 14:36   Bidaide

Pederastiari aurre egiteko, ezinbestekoa da begiak zabalik eta telefonoa eskura izatea. Hori bai, adi ibili behar da eta ikusten doguna ondo aztertu; sarritan, ikusten doguna ez dator bat benetan jazoten dagoanagaz. 'Bidaiariek gero eta lan garrantzitsuagoa egiten dabe Kanbodian umeen kontrako neurribakokeriatan eta, horregaitik, oso garrantzitsua da umeak arriskuan noiz dagozan jakitea, ustez eszena maitagarriak diranen atzean interes gaiztoak egon daitekezalako'.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zoro moro nire betaurrekoakaz

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-09-24 12:50   Bidaide

Gure gidaria kantsagarri hutsa da. Balin, Uluwatu-ra bidean, ordubetean hamabost bat biderrez esan deusku kontuz ibilteko inguruetan dabizan tximinoakaz. Lantzean behin, atzerako espilutik begiratu eta abisuren bat edo beste ganeratzen dau. 'Belarritakoak eta lepokoa kendu beharko zeunkez, miss'. 'Ez da ideia ona zu betaurrekoakaz joatea, mister'. Sekula tximinorik ikusi izan ez bagendu legez!

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Borneoren agurra (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-09-10 11:26   Bidaide

Borneon, deforestazinoari aurre egin eta suntsitutako oihanak berreskuratzeko ahaleginetan dabizan enpresak egon, behintzat, badagoz. Hori bai, etekina ataratea da euren helburua, mundu garatuaren 'urre likidoa' izan daitekena sortuz: bigarren belaunaldiko bioerregaiak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Borneoren agurra (I)

Zigor Aldama 2009-08-27 14:15   Bidaide

Espaziotik begiratuta, orban berde erraldoia da Borneo baina hurreratu ezkero, agirian geratzen dira gizakiaren etenik bako diru-goseak eragindako zauriak, egur industria basatiak hustutako zelaiak, ikatz meatzaritzeak eragindako zulo bildurgarriak eta irlaren esentzia ataraten daben petroleo enpresa handien kea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Kazetari (edo haren bikote) izatearen alde txarra

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-08-13 12:46   Bidaide

Egia esateko, bihotzik bako kabroia nazala sentiduten dot. Javako sumendien ganeko erreportaje bat egiteko bizitakoak sentiduarazo deust holan. Ijen sumendiaren kraterrean ezelako babesik barik azufrea ataraten dabizan beharginek hainbat kilometro egin behar ditue egunero mendian gora eta behera. Neu be eurekaz ibili naz, baina ez nintzateke holan sentiduko bakarrik joan izan banintz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bizitza guztirako esklabo

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-07-30 11:20   Bidaide

Bizitza-istorioak

Bidaiak paisajeak eta monumentuak baino zeozer gehiago dira. Egia esateko, bidaiariagan eragin gehien lekuko biztanleek izaten dabe, onerako zein txarrerako. Horregaitik, Bidaiden, pertsonak protagonista izango diran atal berezi bat zabalduko dogu. Hasteko, ukabilkada bat Nepaletik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Odolak ez dau loituko txinatar mirakulua

Zigor Aldama 2009-07-21 11:59   Bidaide

Aurrekoetan argi gelditu ez bazan, orain uigur etniakoek gogorarazo deuskue txinatar guztiak ez dirala maila berekoak. Zergaitiak eta egoerea nahikoa ilunak diran arren, Txinak gogor jo dau ipar-ekialdeko Xinjiang probintziako gitxiengo etniko musulman horren kontra.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Asiako hamar uririk txarrenak

Testua Zigor Aldama 2009-06-30 15:34   Bidaide

Asiako hamar uririk onenak aztertu ondoren, orain kontrako ezaugarriak dituenak komentauko doguz. Munduko kontinenterik jentetsuenean ez da horrelakorik falta ze, lurralde honetan, megauri erraldoiak edonon dagoz. Orain arte egin dodan balorazinoaren ondorioak aztertuta, lurralderik desatseginena, alde handiagaz ganera, India da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Asiako hamar uririk onenak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-06-17 11:29   Bidaide

Artikulu hau idazteko ideia abrozimentuari aurre egiteko metodo moduan sortu zan, baina emoitzak benetan interesgarriak dira. Lagun bat etxera bazkaltzera etorri zanean hasi zan dana. Bidaia-giden editorialetan parte hartzeko eskatu eustan, modu sinbolikoan baino ez bazan be: 'zure lagunei zuzendutako Asiako hamar uririk onenen zerrendea osotu behar zeunke'.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Surrealismo txinatarra (eta II)

Zigor Aldama 2009-06-02 15:23   Bidaide

Zorionez, ez da ezer larririk jazo eta berba honeek etxetik idazten nago, lasai, Txinarako hegaldian pentsetan. Bai, antza danez, istorioak amaiera zoriontsua izan dau; baina 'antza danez' dinot, Shanghaiko aireportuko inmigrazino-guneko beharginak nire pasaportean zigilua jarri arte ez nazalako guztiz seguru eta trankil egongo.

Surrealismo txinatarra I

Zigor Aldama 2009-05-13 14:36   Bidaide

Ez jat gustetan kontetan dodazan istorioen protagonistea izatea, baina oraingoan ez dago beste aukerarik. Gura barik, polizia film baten gidoia izan daiteken abentura bat biziten nago, beti be txinatar bertsinoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Helburua: Ganges berbiztu

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-04-29 11:07   Bidaide

Urrunetik begiratu ezkero, begien aurrean daukaguna zeozer mistikoa eta kolorez betea dala pentsau geinke. Oraindino be, milaka hinduk Varanasi inguruko 'ghat' izeneko eremuetan hartzen dabe bainua, 'Ama Ganges' ibai sagraduaren ertzetan. Adi-adi begiratu ezkero, ur ganean milaka objektu dagozala konturatuko gara: plastikozko boltsak, egurrak eta hildakoak sutan erre ostean geratzen diran giza-hondakinak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)