Izar txinatarrak sortzen dituan argazkilaria (eta II)

Zigor Aldama 2019-07-16 10:06   Bidaide

Ez dot erretratu-kazetaritzea egiten, nirea artea da.



Zeregin bikotx horrek ez deutso mesede handirik egiten, izan be, entzute handiko lagunen argazkilari izateaz gan, bera be izar handia da eta Txinako beste erretratugile batzuen kritika gogorrak jaso ditu; ez jakez gustetan Chenek darabilzan teknikak eta horreen buztarketak eta produkzinoaren osteko gehiegizko lanketak. Edertasunaren bila nabil beti, baita neure buruan edertasunaren bila be. Erretratu perfektuak gura ditut eta bizimodu ahalik eta perfektuenaren bila nabil. Artea eta teknologiaren buztarketan sinisten dot eta Photoshop esistidu aurretik be ukitu asko egiten ditut. Ez dot erretratu-kazetaritzea egiten, nirea artea da erantzun dau. Chen arlo teknologikoan be sartu da erretratuak eraldatzeko aplikazinoa, Dapian, merkaturatu dauenetik; aplikazino horrek miloe bat erabiltzaile baino gehiago ditu.

Gizonezkoen munduan aurrera egiteko traben inguruan galdetu eta Chenek ez dau motiborik ikusten hasarratzeko. Emakume izatea ez da niretzat arazoa izan ezertan. Mesedegarria izan da modeloak erosoago sentiduten diralako, baita biluzik be. Gatxena da lana eta gizarte-bizitzea buztartzea. Gaur aroko txinatar emakumeak eredu bi ditu, bata tradizionala, gizonezko batek jagoten dituena eta, bestea, mendebaldetik datorrena, liberalagoa, hau da, emakumearen independentzia sustatzen dauena. Ni tradizionala naz baina lan egin gura dot, nire ibilbide profesionala sustatu azaldu dau.

Chenek onartu dau ederra izateak mesede egin deutsola aitatu helburuak lortzeko eta, esangura horretan, erretratuek gizartean nagusi dan edertasun eredua islatzen dabe; mendebaldean, barriz, #MeToo eta mobimentu feministak oso arduratuta dagoz estetikeagaz, etxureagaz edo irudiagaz eta gogorrago jokatzen dabe akastunagaz. Baina hori ez da nire errua dino barreka. Nik ez dot esaten zer dan ederra eta zer ez, hori merkaduak erabagiten dau; ni zirujau plastikoan antzean nabil, hau da, argia, makillaje eta ukituak erabiliz bezeroen eskabideei erantzunez azaldu dau.

Halan da gutiz be, Chenek ez dau gura personak sailkatzea eta edade eta maila guztietako lagunak erretratau dituala nabarmendu dau: Hamabost urteko nerabeak zein laurogeitik gorakoak. Ukitu askogaz edo ukiturik barik. Mendebaldean gero eta gehiago baloretan da benetakoa eta Txinan, ostera, azal zuria, akats eta orbanik bakoa gurago dabe. Ikuspegi bi dira, ederrra zer dan zehazteko, eten barik aldatzen doazen tradizinoak eta kulturea kontuan hartuta zehaztu dau argazkilariak.

Chen kapaz da era guztietako lanak egiteko eta horren erakusgarri haren lan batzuk Londreseko Victoria and Albert museoan zein San Franciscoko Asiako Artea museoan dagoz ikusgai, baina badaki urratzen gatxa dan industriaren parte dala: Badakit nire zeregina zein dan eta zer espero daben nitaz. Txinatarra naz eta kontratetan nabenek erretratuetan hori adierazo eta igarri daitela gura dabe, ekialdeko osogaiak agertu daitezala, tradizinoa eta gaur aroa buztartuz. Badakit Txinako modearen abangoardian ikur nazela eta gustora nabil erantzukizun horri eutsiz, harro nago azaldu dau, eskuko telefonoko ispiluan erretratua egin deiotsen ondo dagoan ala ez egiaztatzen dauen bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu