'Indiak Nepal kontrolau gura dau eta, horregaitik ez jako interesetan herrialdearen aurrerabidea'
2003-08-01 00:00 Bidaide
Nazinoartearen interesak
Nepalen zehar ibili ondoren, oso deigarria iruditu jaku indar armatu ofizialen behin-behinekotasuna edo prekariedadea:
'Gerrillearei behar bezela aurre egitea ezinezkoa da. Euren rifle eta granadei erantzuteko ez dogu arma barririk eta, beraz, kanpamentu militar bat erasoten daben bakotxean, soldaduak hil eta sekulako sarraskiak egiteaz ganera, arma guztiak eroaten ditue. Gu gara gerrilearen helburua baina ez dira konturatzen soldaduak eta poliziak herritar arruntak garala, ezelako interes eta alderdikeriarik barik, azken batean, hemen sartuta egotearen arrazoia gosez ez hiltea da ...
Nepal (II): alperreko heriotza baten kronikea
2003-07-15 00:00 Bidaide
Beste kasu bat
Azken sugarra amatau arte zain egongo da aita gero semearen errautsak errekara bota eta berraragipen prozesuari hasierea emoteko; guk geuk egur-meta sugarretan itxi eta herrirako bidea hartu dogu. Erretako okelearen hatsa desagertzen doa bidean gora goazen bitartean eta zur eta lur geratzen gara geugaz datozen hildakoaren senitartekoek garbitzeko edo purifiketako asmoz arpegia garbitzeko esaten deuskuenean.
Hauxe da Nepalgo deklarau bako gerra zibilean bizia galdu daben 7300 lagun baino gehiagoren amaierearen historia. Bidebako sistema politiko baten burubakokeriak eta ...
Nepal: mehatxupean dagoan paradisua (I)
2003-07-01 00:00 Bidaide
Maoista gerrillea
Adituen esanetan, egoera horren eraginez sortu da maoista jatorriko mobimentu komunistea. Orain zazpi urte sortu zan Nepalgo mendebaldean, inguru pobre eta azpigaratuan. Hasieran, legezko mobimentu politikoa zan, herriaren babes handiagaz. Dana dala, laster muturreko ideiak eta jarrera erradikala nagusitzen joan ziran eta gobernuak alderdia legez kanpo itxi eta haren kontrolpeko argitalpen guztiak debekatu zituan; geroago, 2001eko zemendian emerjentzia egoerea eta oraindino leku askotan indarrean dagoan etxeratze-agindua ezarri zituan dekretuz. Mobimentu maoistearen ideologia eta ekintzek hirurogeita hamargarren hamarkadan, Kanbodian ...
Birusa edozein momentutan biztu daiteke (II)
2003-06-15 00:00 Bidaide
CHEN XIAOYA and.a, Shenzhen-eko bufete bateko behargina da, nazinoarteko abokatua hain zuzen be; Txinako uri hori trenez Hong Kong-etik ordubetera dago eta esan beharrik be ez dago Hong Kong, Asiako erraldoietako bat dala eta birusak bazterrak astindu dituala bertan; gogoratu, izurritearen jatorria Guangdong probintzian kokatzen dabela adituek eta Shenzhen hortxe dagoala.
SRAS birusaren erasoaldi gogorrenetan, azken hilebeteotan sarri joan zara Hong Kong-era lan kontuengaitik. Zelan bizi izan dozu krisi bolada hau?
Bildurgarria izan da. Bildurragaitik bilera asko bertan behera ...
Bildur-ikarearen birusa (I)
2003-06-01 00:00 Bidaide
Erraldoi gorria
Izurritea Foshan-en, Guandong probintziako urian sortu zan, Txinako hego-ekialdean. Orain arte dakigunaren arabera, basapizti batek, segurutik zibeta izeneko batek kutsatu eban gizakia jatetxeren baten eta, hortik aurrera, arin zabaldu zan airetik. Gorputzetik kanpo 24 ordutan egon daiteke bizirik birusa eta edozein azaleretan; korotzean, barriz, lau egun egin leikez bizirik eta, horregaitik, oso gatxa da horren kontra egitea. Txinako osasun sistemearen urritasuna begi-bistan geratu da. Ospitaletan ez dago beharrezko teknologia eta beharginik era horretako izurriteari aurre egiteko eta urietako ...
Belfast (II)
2003-05-15 00:00 Bidaide
Zelan joan Ipar Irlandara eta datu interesgarriak
Lehen be esan dogu: Ipar Irlandan karu dago bizimodua, gurean baino karuago. Lo egiteko eta eguneko jatorduak egiteko Euskal Herrian gastauko geunkenaren bikotxa kalkulau behar da. Irlandarako tour bereziak ez dira oso ugariak eta, beraz, egokiena norberaren kontura joatea da. Ostatu eskaintzea ez da oso zabala eta gela bikotxa 25 libra (40 euro) baino merkeagoko prezioan lortzea gatxa izango da.
Bidaia egiteko, kotxez edo autobusez joatea aukera bat da baina Frantzia, Bretainia Handia ...
Belfast (I)
2003-05-01 00:00 Bidaide
Erdi mailako familiak
Normalean familiak ez dira bizi pisuetan pisu biko etxebizitzetan baino. Erdi mailako familia baten batez besteko bizitza mailea Bizkaiko familia batenaren antzekoa da nahiz eta euren errenta ia-ia bikotxa izan; bizimodua oso karu dago Irlandan. Bestalde, familia bizitzako ohiturak desbardinak dira katoliko eta protestanteen artean. Katolikuek gizarte arau zorrotzagoak eta kontserbadoreagoak erabili ditue eta, besteak beste, familiako kideek batera bazkaltzeko ohitureari eusten deutsie. Protestanteek, barriz, britainiar bizimoduaren eragin handia izan dabe urteetan eta, horren eraginez, familiako kiden ...
Aisha Al-said: 'mendebaldeko garapen eredua ezin da aplikau arabiar munduan'
2003-04-15 00:00 Bidaide
2001eko irailaren 11tik emoten dau islamismoaren kontrako gurutzadea bizi dogula eta Iraken kontrako gerreagaz egoereak okerrera egin dauela. Aurrerantzean, uste dozu mundu islamikoaren eta mendebaldekoaren arteko aldeak handitu egin daitekezala?
Ez. Dana dala, Hantington, AEBetako politologo ezagun batek kontrakoa pentsetan dau. Danok gara desbardinak baina danok dogu biziraupenerako sentimentua. Aurrez aurreko jarrera hori sakontzea ikaragarria izango litzateke. Ez dogu ahaztu behar Ekialdean interes handiak dagozala: berbarako, Irak erasotzeko 'arrazoi' asko dagoz: petroleoa, ura eta diktadore bat agintean. Hasieran esan dodan ...
Maroko (III)
2003-04-01 00:00 Bidaide
Narruen negozioa
Tanerietatik bizi diran guztiak ez dira txarto bizi. Narruaren salmenteak produkzino prozesuko kostuaren gaineko % 2000ko irabaziak dakarz. Onura horreek jabearentzat gehienbat baina garraiolariarentzat eta, azpigaratutako herri batzuetan, saltzailearentzat be izaten dira. Bien bitartean, tintatzaile-artisauek ia-ia esklabutza giroan behar egiten dabe eta protestarako eskubide barik, izan be, aukerarik edo atxakiarik txikiena ikusten dabenean, jabeek beharginak kanporatzea ohiko kontua da eta, kasurik gehinetan, beharginen etxeak be taneriaren jabeenak izaten dira. Marokon lan baldintza negargarriak eta soldata txikiak egon arren, berbarako ...
Maroko (II)
2003-03-15 00:00 Bidaide
Meknes eta Rabat
Meknes, uri inperial txikiena da eta interes historikoko ezaugarri eta monumentu gitxiagokoa izan arren, uri lasaiena eta abegikorrena da eta normalean turista larregi be ez da egoten. Uriak mila urte baino gehiagoko historia dauka eta antxinatasun hori edonon igarriko dogu. Segurutik hasieran pentsautakoa baino denpora gehiago egingo dogu Meknesen.
Beste alde batetik, Rabat, Erresumako egungo uriburua da eta beharbada uri inperial ezezagunena. Dana dala, horrek ez dau esan gura merezidu ez dauenik. Akaso, mendebaldeko ukutu handieneko uria ...
Maroko (I)
2003-03-01 00:00 Bidaide
Testua eta argazkiak,
Zigor Aldama
OHARRA / BIZKAIE!:
Zigor Aldamaren 'Asiako Hego-ekialdea' izeneko erakusketea ikusgai dozue Leioako Campuseko Erakusketa Aretoan, zezeilaren 18tik martiaren 12ra. Danetara, 70 argazki eta handik ekarritako gauzak dagoz ikusgai.
Urtebarri zoriontsua... Txinan
2003-02-15 00:00 Bidaide
Ospakizuna
Shenzhenen, Txina hegoaldeko uri gazte eta aberatsean pasau dot urtebarri eguna bertako familia batek konbidauta. Ospakizuna uri horretan egiten dabe nahiz eta familiako kide gehienak Chongquingekoak izan (1500 kilometrora dagoan uria); kontua da ze arreba nagusia Shenzhenen bizi dala aspalditik eta bertan aberastu dala; horregaitik, ospakizuneko gastuak eta familiako kide guztien hegazkin txartelak eta ganerako gastuak berak pagetan ditu. Haren nebeak, lehengusu-lehengusinak eta ilobak geldiro-geldiro joan dira etxera heltzen. Hori bai, kalera joatea be asko gustetan jake eta arin ...
Abentura erraldoiak preparetan
2003-02-01 00:00 Bidaide
Dirua, denporea… eta gogoa
Era honetako bidaien aurrean jentea kikiltzeko arrazoi nagusia ez da kostua izaten denporea baino eta, sarritan gogorik eza. Bidaia preparetako bidai-agentziara joan ezkero, denpora asko aurreztuko dogu eta bidaia laburren kasuan dirua be bai. Hala eta guztiz be, goitik behera antolautako bidaiak aukera asko kentzen deutsoz bidaiariari. Nire bidaietan, artaldeen antzean, turista asko ikusten dodaz gidarien aginduak jarraitzen eta urietako leku eta kontu 'erakargarrienak' bisitau eta entzuten baina, era horretara, normalean ez doguz herrialdearen kulturea eta ...
Italia: Europako kutuna
2003-01-15 00:00 Bidaide
Bederatzi hilebete egin dozuz Italian. Nahikoa denpora da herrialdea behar bezela ezagutzeko?
Edozein herrialde sakon ezagutu gura izan ezkero denpora gehiago behar dala pentsetan dot. Dana dala, tarte horretan nik neuk behintzat nahikoa ondo ezagutu dot Italia. Ikasleok alper famea dogu eta, jakina, ikastorduetatik kanpo trankil-trankil mobidu barik geratzen diranak asko dagoz. Nik ondo baino hobeto aprobetxau nituan hutsarteak, ordu eta egun libreak herrialdean zehar osterak egiteko eta herritarren bizimodua eta izaerea ezagutzeko. Aparteko gogoagaz joan nintzalako, bertako gizartean nahikoa ...
Erasmus programearen ganean
2003-01-01 00:00 Bidaide
Zein herrialdetara joan daiteke programa honegaz eta zelan baloretan dabe ikasleek kanpoan ikasteko esperientzia hori?
Erasmus programeari esker atzerrian denporalditxua egin dabenen artean ez dot eretxi txarrik entzun. Niretzako amesa izan da, nire bizitzan gauza asko aldatu dira, jente eta kultura asko ezagutu dodaz eta, orokorrean, esperientzia itzela izan dala esango neuke. Ni neu Italian egon naz baina Europako edozein herrialdetara joateko aukerea dago Portugaletik Poloniara arteko guztietara.
Ze mezu bialduko zeunzkio duda-mudatan dabilen ikasle bati?
Gaiari buelta larregi ez ...
2001: odisea Asiako hego-ekialdean (III)
2002-12-15 00:00 Bidaide
Bidaia hau oso esperientzia aberatsa izan da. Gauza asko ikasi dodaz eta munduan zehar gureagaz zerikusirik ez daben kultura asko eta oso desbardinak dagozana konturatu naz (gauza bat da kultura horreen barri izatea eta beste bat, ostera, kultura horreek hur-hurretik ezagutzea). Nire bizitzako esperientziarik onenak eta txarrenak bizi izan dodaz baina bakarra eta ahaztezina izan da eta, duda barik, aukera txikiena izan ezkero, barriro joango nintzateke.
Testua eta argazkiak,
Zigor Aldama
2001: Odisea Asiako hego-ekialdean (II)
2002-12-01 00:00 Bidaide
Laos
Thailandiako esperientzia gazi-gozoagaz asko ikasi dogu, eta arriskuen aurrean zelan jokatu badakigulakoan gagoz. Laosen emon doguzan egunak zoragarriak izan dira. Turista gitxi bazterretan, jentearen abegikortasuna sekulakoa eta paisajeak amesetakoak. Laoseko esperientzia ez dogu, ez, erraz ahaztuteko. Alde txarren bat azpimarratzekotan, azpiegiturarik eza eta garraio publikoen torturea aitatuko neukez. Autobusak ez dira autobusak bertan izen hori emoten deutsen arren; historiaurreko kamioiak dira, jesarlekutzat luzetara ipinitako ohol ustelakaz eta, ganera, jesarlekuen arteko tartea 30 zentimetrokoa da; pentsaizue, bidaiari gizajoa saltoka doa ...
2001: odisea Asiako hego-ekialdean (I)
2002-11-15 00:00 Bidaide
Kuala Lumpur, Malaysiako uriburuagaz, bertako kulturen aniztasunagaz eta Petronas torreen edertasunagaz liluratuta geratu ginan. Gau baten, egun osoa torreetan eta bestelako leku batzuetan argazkiak ataraten egon ondoren, ohean sartzeko gogo handia geunkala, tenplu hindu baten aurrealdean jente pilo handia ikusi genduan, eta neka-neka eginda egon arren, hurreratu egin ginan. Gure harridurea sekulakoa izan zan Fortunearen eta Diruaren Jainkoari dedikautako errituala egiten egozala ikusi genduanean; han egozan gizon, emakume eta umeak dotore-dotore jantzita egozan, eta ikuskizuna ederra zan; ausardia askogaz, oinetakoak ...
Istanbul (II)
2002-11-01 00:00 Bidaide
Amaitzeko, zer moduz Turkiako lireagaz?
Bueno, ohitura kontua baino ez dala esango neuke. Batzuetan, gatx egiten da horrenbeste dirugaz ibiltea kanbioak eskandalua izaten diralako; kontuan izan euro bategaz 1.200.000 Turkiako lira erosi geinkezala; transakzinoetan kontu handiz ibili behar da, normalean diru partida itzelak erabilten ez badoguz behintzat. Dana dala, saltsa horreek ebitetea be erraza da, ze euroak lekurik gehienetan onartzen ditue.
Testua: Zigor Aldama
Argazkiak: German Etxebarria eta Jesus Aldama
Istanbul (I)
2002-10-15 00:00 Bidaide
Gauza jakina da Turkia Europako Batasunera batzeko ahaleginetan dabilena. Halan da be, Turkiaren eta Europako Batasunaren arteko tirabira eta konponezinak nahiko sakonak dira...
Argi dago Turkia Europako Batasunera batzeko aldagai ekonomiko, sozialak eta kultura arlokoak kontuan hartu behar dirana. Dana dala, Europako kide izateko benetako gogoa edo amorrua adierazoten dabe herritarrek. Ibilgailuetako matrikuletan TK siglak daroez azpian kolore urdina dabela, hemengo kotxeen antzera; hori bai, izartxuak falta jakez. Europar izateko gogo horren erakusgarri, zenbait inskripzino agiri dira, berbarako Turkiako Asia ...
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu