Izar txinatarrak sortzen dituan argazkilaria (I)

Zigor Aldama 2019-07-03 09:31   Bidaide

Chen Man: edaderik ez dau zabaldu gura izaten eta beti esaten dau 1980 hamarkadan jaiotakoa dala.



Chen Man-ek erakarpen berezia dauka, diva aurea, hain zuzen be. Begirada guztiak erakarteko kapazidadea dauka eta ez bakarrik oso ederra dalako, baita jarrereagaitik be. Hara eta hona erraz mobiduten da eta aginte edo indar bereziaren jaube da; adikortasuna erakusten dau haren begiradeak. Sona handikoa, entzutetsua da eta lujo handiko produktuak zein lurrinak ardatz hartuta publizidade kanpainak sarri egiten ditu: Hublot erloju marka ospetsuaren zein GAP markearen irudia be izan da eta Eve’s Temptation marka txinatarren barruko erropakaz be eroso dabil hedabideen aurrean; horrezaz gan, japoniar baselina eta komun adimendunak be sustatzen ditu. Edaderik ez dau zabaldu gura izaten eta beti esaten dau 1980 hamarkadan jaiotakoa dala.

Halan da be, haren profila ez da ohikoa Txinako jet set mailan, alde batetik, Chen argazkilaria dalako eta argazkilariek ez dabe sekula aktore edo musikarien osperik izaten. Gainera, kamerearen atzean dago aurrean baino erosoago. Bestetik, Chen ez da goi mailako edo eragin handiko familiakoa. Noblezia Gorriagaz jazoten dan moduan, lekutako Mongolia barrualdeko probintzian jaio zan, Kultur Iraultzan hara bialdu zituelako gurasoak.

Chenek urtebete egin ebanean bueltau ziran Pekinera anai-arreba barik, Txinako uriburuko ohiko huton horreetako batean; umezaroan bizikleta bat baino ez dauka akorduan: Inork ez eukan erlojurik be; lehen sketch-a etxean bizi zan arratoi bat oinarri hartuta egin eban. Amak ikusi, ona zala pentsau eta nire sormenari bultzadatxua emotea erabagi eban. Parte-hartzaile gazteena izan arren, umetan marrazkiak egin eta sari batzuk irabazi nituan; hortik aurrera, batxillergo artistikoa ikasi eta azkenean, unibersidadean argazkilaritzea lantzea erabagi neban adierazo dau.

Apal eta umil, Shanghaiko lujo handiko hotel bateko suitean egin deutso harrerea kazetari honi. Uri horretan dago Tom Ford-en erakusketa bateko inaugurazinoan parte hartzeko. Gauean, barriz, diseinatzaile amerikarrak harrera ederra egingo deutso Chenek komunikabideen galderei erantzun ostean. Arratiako zekorra txikerra baina gogorra esaldia erabili daiteke emakume hau definiduteko, argi dago argazkilaritzearen arloa erraz gainditu dauela eta horren arrazoia txinatar entretenimenduan izarrak sortzeko dauen kapazidadea da.

Chenek gaitasun handia dauka aktore, modelo eta abeslarien bidea sustatu eta indartzeko. Haren objektiboaren aurrean egon dira Zhang Ziyi, Shu Qi edoo Fan Bingbing inork ezagutzen ez zituanean eta horreei egindako erretratuak irudi ikonikoak izan dira, Elle, Vogue edo Harper’s Bazaar lako aldizkarietan zein The Times lako egunkarien eguneroko gehigarri edo eranskinetan. Annie Leibovitz txinatarra ei da batzuentzako eta mundu mailako Rihanna, Nicole Kidman edo Keanu Reeves lako izar handiek eskatu izan dabe Chenek erretratua ateratzea: Ederra da zahartu ahala, euren eboluzinoa ikustea erretratuetan esan dau Chenek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu