2003: Hego-ekialdeko ugarteak (I)
2004-04-16 00:00 Bidaide
Jakarta
Ospitaletik alde egin ostean, astebete behar izan neban behar dan moduan osatzeko eta aldatz gora hasitako abentureari sasoi betean ekiteko. Ondorengo egunotako eguraldi gris eta euritsuak ez eban larregi lagundu eta animo aldetik nahiko baju ibili ginan.
Kontuak kontu, gaixotasunaren ondoren, indarbarrituta eta behar egiteko gogo handiagaz ibili nintzan. Bukittinggi, Sumatrako beste herri bat ez dot inoiz ahaztuko, izan be, bertan Rafflessia, munduko lore handiena eta Minangkabau kulturea, hierarkia matriarkalari eusten deutson bakarrenetakoa ezagutu genduzan.
Urriaren hasieran Jakartara heldu ...
Iparameriketako barrualdea (II)
2004-04-09 00:00 Bidaide
Metropoli handia
Duda barik, Illinoiseko uri garrantzitsuena eta handiena Chicago da. Bertan eregi ebezan lehenengoz etxe orratzak, eta horregaitik dauka izen hori. Chicago arkitekturearen harribitxia dala esan geinke. Hori dala ta, uriburuko eraikin garrantzitsuenak ikusteko ibilaldi bereziak antolatzen dabez, asko dira eta. ‘Chicagotarrak bilbotarrak modukoak dira: egiten daben guztia onena izatea gura dabe’, dino Virtok umorez. Egia esan, uri handi eta ezagun honetan ‘Sears’ torrea topau geinke, munduko hirugarren eraikin garaiena (Taipei-ko 101 torre barriaren eta Kuala Lumpur-go Petrona torreen ...
Iparameriketako barrualdea (II)
2004-04-02 00:00 BidaideMetropoli handia
Duda barik, Illinoiseko uri garrantzitsuena eta handiena Chicago da. Bertan eregi ebezan lehenengoz etxe orratzak, eta horregaitik dauka izen hori. Chicago arkitekturearen harribitxia dala esan geinke. Hori dala ta, uriburuko eraikin garrantzitsuenak ikusteko ibilaldi bereziak antolatzen dabez, asko dira eta. ‘Chicagotarrak bilbotarrak modukoak dira: egiten daben guztia onena izatea gura dabe’, dino Virtok umorez. Egia esan, uri handi eta ezagun honetan ‘Sears’ torrea topau geinke, munduko hirugarren eraikin garaiena (Taipei-ko 101 torre barriaren eta Kuala Lumpur-go Petrona torreen ...
Amerikar amesa (I)
2004-03-26 00:00 Bidaide
Mentalidadea
Askotan kritiketan dogu amerikarren mentalidade zarratua eta atzerakoia baina, kasu honetan be kontu handia euki behar da generalizazinoakaz. "Egia da herrialdearen barrualdeko behargin arruntak oso konserbadoreak dirala eta gehienak Bushen alde dagozala; dana dala, badagoz liberalak be eta herrialdearen kanpo politikea aldatzearen alde dagozanak. Hori bai, 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoen ostean, abertzaletasunak nabarmen egin dau gora eta neurriz kanpoko mugetaraino. Gauzak holan, egun seinalatuetan, irailaren 11n edota independentziaren egunean, amerikarrek goitik behera apaintzen dabez euren etxeak ...
Amerikar amesa (I)
2004-03-19 00:00 Bidaide
Mentalidadea
Askotan kritiketan dogu amerikarren mentalidade zarratua eta atzerakoia baina, kasu honetan be kontu handia euki behar da generalizazinoakaz. "Egia da herrialdearen barrualdeko behargin arruntak oso konserbadoreak dirala eta gehienak Bushen alde dagozala; dana dala, badagoz liberalak be eta herrialdearen kanpo politikea aldatzearen alde dagozanak. Hori bai, 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoen ostean, abertzaletasunak nabarmen egin dau gora eta neurriz kanpoko mugetaraino. Gauzak holan, egun seinalatuetan, irailaren 11n edota independentziaren egunean, amerikarrek goitik behera apaintzen dabez euren etxeak ...
Beijing (Pekin) III
2004-03-12 00:00 Bidaide
Arazoak
China Telecom da bertan dagoan telekomunikazino enpresa bakarra, eta ondorioz, Txinan dagoan kaosaren erantzulea eta erruduna. Berak dauka sektorearen monopolioa eta gura dauana egiten dau, nahiz eta eraginkorra ez izan. Berbarako, biztanleek kalidade txarreko telefono dei baten trukean dirutza itzela pagau behar izaten dabe (Beijing-Europa deiak 2,5 euro) eta ganera horretarako egun osoa galdu. Halan da be, emoten dau uriburuan egoerea aldatzen hasi dala; baina urietan eta horreetatik kanpora be kaosak urteetan segiduko dauala esan geinke.
Air China ...
Beijing (Pekin) III
2004-02-28 00:00 Bidaide
Arazoak
China Telecom da bertan dagoan telekomunikazino enpresa bakarra, eta ondorioz, Txinan dagoan kaosaren erantzulea eta erruduna. Berak dauka sektorearen monopolioa eta gura dauana egiten dau, nahiz eta eraginkorra ez izan. Berbarako, biztanleek kalidade txarreko telefono dei baten trukean dirutza itzela pagau behar izaten dabe (Beijing-Europa deiak 2,5 euro) eta ganera horretarako egun osoa galdu. Halan da be, emoten dau uriburuan egoerea aldatzen hasi dala; baina urietan eta horreetatik kanpora be kaosak urteetan segiduko dauala esan geinke.
Air China ...
Beijing, Pekin (II)
2004-02-16 00:00 BidaideGalazotako Uria
Galazotako Uria da, duda barik, munduan topau geinken arte ederrik garrantzitsuena. Sarrerako ateak pasau eta ia derrigorrezkoa da ahozabalik geratzea teilatu borobilei, brontzezko lehoiei eta edonon dagozan eskulturei begira. Giroan lasaitasuna da nagusi. Eta horretan zeresan handia daukie sasoiko enperadoreenak izan ziran lorategiek. Halan da be, turisten kamara hotsek isiltasuna apurtzen dabe.
XX. mendera arte enperadorearen eta bere kortearen eskuetan egon zan Galazotako Uriaren sarrereak mendebaldeko munduan sarritan imitau dan jatetxe txinoen estilo bera dauka. Bestalde, teilatuak begiratu ...
Beijing, Pekin (II)
2004-02-01 00:00 Bidaide
Galarazotako Uria
Galazotako Uria da, duda barik, munduan topau geinken arte ederrik garrantzitsuena. Sarrerako ateak pasau eta ia derrigorrezkoa da ahozabalik geratzea teilatu biribilei, brontzezko lehoiei eta edonon dagozan eskulturei begira. Giroan lasaitasuna da nagusi. Eta horretan zeresan handikoak dira sasoiko enperadoreenak izan ziran lorategiak. Halan da be, turisten kamara hotsek isiltasuna apurtzen dabe.
XX. mendera arte enperadorearen eta bere kortearen eskuetan egon zan Galarazotako Uriaren sarrereak mendebaldeko munduan sarritan imitau dan jatetxe txinoen estilo bera dauka. Bestalde, teilatuak begiratu ...
Beijing, Pekin (I)
2004-01-15 00:00 BidaideTibet eta Falung Gong
Barruko politika kontuetan, gobernuari gehien ardura deutson arazoa Tibet, Xinjiang edo barruko Mongolia moduko erregino independentisten kasua da. Ejerzitoaren kontra-erasoa euki daben arren, mobimentu independentistak aurrera eroateko kapaz izan dira gorago aitatutako lurraldeak. Altxamendu horreetako batzuetatik erakunde terroristak sortu dira; halan da be, handik gitxira bertan behera geratu dira laguntzinorik ez dabelako jaso. Edozelan be, mobimentu independentistea hor dago, eta edozein momentutan eztanda egin leike, 1950. urtean Mao-ren komunistek Tibet inbadidu ebenean legez. Erreboluzinoa gero eta ...
Bidaiotako argazkiak (II)
2003-12-31 00:00 Bidaide
Kontuak kontu, argazkigintzan garrantzitsuena zer 'adierazo' gura dogun argi izatea da ze berbarako erreportajeetan horixe izaten da helburua: testuagaz ala testu barik errealidade bat kontetea; Bizkaie! Aldizkarian be horixe egiten ahalegintzen gara arrakasta handiagoagaz edo txikiagoagaz.
Azkenik, gure makinan 'atrapau' gura dogun leku edo gauza zehatzaren argazki bat baino gehiago egitea komenidu izaten da, abiada eta difraga desbardinak erabilita, holan, errazagoa izango dalako geuk gura doguna ataratea. Argazki bakarra egin ezkero, oinarrian ideia onekoa bai baina beharbada errealizazino tekniko eskaseko ...
Bidaiotako argazkiak (I)
2003-12-15 00:00 Bidaide
Bakioko hondartzan, Andeetan edo Kanbodiako oihandian argazkiak egitea ez da bardin. Bidaiari ekin aurretik gauza asko egin behar izaten dira eta, duda barik, argazkiak atarateko ze ekipo beharko dogun zehazteko denpora apur bat 'galtzea' nahitaezkoa dala pentsetan dot, batez be, argazki onak atara gura badoguz. Ezer baino lehen, joango zarien lekuko klimea eta argiaren intensidadea kontuan hartu beharko dozuez. Leku argi eta eguzkitsuetan sensibilidade gitxiagoko pelikulea beharko dozue, berbarako 100 ASA pelikulea; argi gitxiagoko lekuetan argazkiak atarateko 400 ASA pelikulea ...
Miarritze eta Baiona
2003-12-01 00:00 Bidaide
Leku ederrak
Erosketak egiteko be leku ona da Iparraldea eta, gaur egun, orain urte batzuetako mauka edo parebako aukerak topauko ez badoguz be, antojuren bat edo beste topetea leitekeana da. Berbarako, Lapurdiko Uriburuan historia eta erakarpen bereziko txokoak dagoz eta leku askotan Europako txokolaterik onena probau eta erosi zeinkie.
Jaietatik kanpo, Miarritzen zein Baionan barriketarako zein deskantsurako zenbat-gura terraza dagoz, Miarritzen itsasoa begibistan daukazuela ganera eta Baionan katedraleko torreen gerizpean.
Turismo kulturala gustau ezkero, Baionan hiru museo interesgarri dagoz: euskal ...
Israel eta Palestina (II): indarkeria baino zeozer gehiago
2003-11-15 00:00 BidaideZeintzuk dira bidaiarientzako leku gomendagarriak?
Topikoa emoten badau be, lehenengo eta behin Itsaso Hila aitatuko dot eta ez bakarrik hondoratu barik egunkaria irakurriz bainua hartzeko ze ingurualdea benetan ikusgarria da. Inguruan dagoan desertua oso aberatsa da mineraletan baina tontakeria izan arren, leku berezia da, besteak beste, munduko punturik bajuena dalako, itsas mailatik 400 metrora dago, amesetako lekua da. Golango Mendiak, ur gezatako lakua dan Galileako Itsasoa, Belen eta bertan topauko dozuen Natividad Basilikea zein Masada herri zaharra be bisitetako modukoak ...
Israel eta Palestina (I): amaiera jakinik bako burrukea
2003-11-01 00:00 BidaideKultura ezbardinak
Palestinarrak egoera lotsagarrian bizi dira. Kolonizatzaileek sufritzen ez daben eskasia ekonomikoari zelan edo halan aurre egin behar deutsie. Han egondako guztiek baieztatu dabe datu hori eta palestinarren aldarrikapenakaz identifiketan bagara be, generalizetea ez da bape ona. Judutar ortodoxoak eta israeldar moderatuak ezbardindu behar dira. Horretan, bat datoz Virto eta Gastaminza. Kontuan hartu behar da, itxuraz behintzat Israel estadu demokratikoa dala, eta Palestina, ostera, ez. Okupazinoa inondik inora onartu ez arren, Israelek lur emonkor bihurtu dau basamortua eta hori ...
2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (IV)
2003-10-15 00:00 BidaideTaj Mahal eta bestelako jauregi batzuk...
Duda barik, Varanasi izan zan guretzako Indiako lekurik ederrena. Hori bai, Agrako Taj Mahal jauregia be zoragarria da. Sartzeko 750 rupia (15 euro) pagau behar ziran eta egun oso bateko aurrekontua izan arren, geroago ez ginan damutu. Taj Mahal eraikinaren argazki asko geunkazan ikusita baina hain ederra eta neurriz jauregitzarra dan eraikina zuzenean ikusteak estasi edo lilura berezia sortarazoten dau. Dana dala, eraikin hori kenduta Agra urian ez dago denporea galtzeko moduko eraikin askorik ...
2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (III)
2003-10-01 00:00 BidaideUmeen esplotazinoa
Adreilu fabrika batean, ume piloa ikusi genduan eguzkipean gogor beharrean, ortozik eta erdi biluzik, eta nagusienak ez ebazan zazpi urte be eukiko. Tenperaturea 40 bat gradukoa zan. Argazki-makina eta bideo-kamera eta guzti ginoiazan arren, inork be ez eban ume horreek ezkutetako ahaleginik egin. Horrezaz ganera, arduradunak agirika egiten eutsen umeei, gure bisiteagaz nahastauta, beharrari (sikatze prozesurako adreiluak pilatzea) ixten eutsielako hain zuzen. Bien bitartean, 40 bat urteko arduraduna txor-txorrean ebilen lankideakaz. 'Bisita turistikoagaz' jarraitzeko gerripeko txiki-txiki bat baino ...
2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (II)
2003-09-15 00:00 BidaideAlfonbrea
Autortu behar dot Asiara bidaiari ekin aurretik enkargu bat egin euskuela, hau da, Nepalen alfonbra bat erostea. Dakizuenez, oso preziatuak dira bertako alfonbrak, munduko onenak ei dira, lodi-lodiak eta bigun-bigunak, ortozik ibilteko aproposak. Enkargua zehatza zan, bederatzi metro karratuko kolore bakarreko alfonbrea ahalik eta prezio merkeenean erostea. Uriburua jentez gainezka egoten dala kontuan hartuta, zentzuzkoena zuzenean inguruetako fabriketara joatea izango zala pentsau neban eta Bilboko dendaren bateko ordezkaria banintz lez tratua egitea. Gure harridurarako Euskal Herriko Unibersidadeko kamisetea jantzita ...
2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (I)
2003-09-01 00:00 Bidaide
Ahuntz eta arroz afaria
Mahendranagarren egon ginan lau egunetan, giro orokorraz jaubetu ginan: pobrezia gorria eta sekulako beharrizanak bizi dituan herria da eta maoista gerrilleak arazoak larriagotu baino ez ditu egiten. Umezurtz-etxeko umeakaz eta ingurukoekaz lagun handiak egin ginan eta herritik alde egin aurreko egunean afari berezia preparetea pentsau genduan. Zer afaldu gura eben itaunduta zur eta lur geratu ginan erantzunagaz: ahuntza eta arroza. Gauzak holan dirala, umeakaz merkatura joan eta 30 bat kiloko ahuntza eta beste horrenbeste kilo arroz ...
Hegoafrika: kontinente oso baten esentzia
2003-08-15 00:00 Bidaide
Erraztasun horreek mesede ala kalte egiten dabe gehiago?
Bidaiari bakotxak bere gusto eta xelebrekeriak ditu eta hor sartzerik ez dago; nire aukerea nekosoa izan daiteke beste turista batentzat eta alderantziz. Hori bai, Afrika basatiaren bila dabilenak beste parke edo herrialde batzuk aukeratu beharko ditu. Gogoan izan, Hegoafrika sano mendebaldurik dagoala eta horrek alde onak eta txarrak dituala. Gura izan ezkero, hor dagoz Kongo edo Botswana baina komenidu da jakitea leku horreetako gerrilleagaz 'arazoak' izan geinkezala eta nik neuk behintzat holakorik ...
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu