Taiwaneko gatazkea (III)
2005-10-28 00:00 Bidaide
Baina era horretara gero eta bakartuago geratzeko arriskua dago...
Ez, denpora kontua baino ez dala esango neuke; azkenean, Txinaren eginahalak ezerezean geratu eta nazinoartearen onarpena nagusituko litzateke; horrezaz ganera, Txinari gero eta presino handiagoa egin beharko litxakio bizitzarako eskubidea lako oinarrizko eskubideak errespetau eizan. Ez dot ulertzen zelan eduki leitekezan hain hartu-emon onak ehundaka disidente politiko hilten dituan herrialdeagaz. Beste alde batetik, Ekialdeko Timorrek pausua emon badau, guk zergaitik ez? Herrialde demokratikoa gara, estadu aurreratu baten baloreakaz eta Pekineko komunistak ...
Taiwaneko gatazkea (II)
2005-10-21 00:00 Bidaide
Ekonomia eta politikea
Hong Kong eta Macau uriek daukien status edo mailea onartzearen kontra dagoz taiwandar gehienak, Pekineko gobernuak horren alde egin arren. ‘Demokrazia ezartzeagaz batera hartutako askatasunak galtzea ekarriko leuke horrek’, dino Estela Hsiao-Chen-ek, Taiwan Thinktank enpresako Estatistika Arduradunak. ‘Denporan atzera egitea lakoa litzateke, Chian Kai-Shek-en diktadura garaira arte. Lortu behar doguna hauxe da: Txina kontinentaleko disidenteek indarra hartzea eta, ondorioz, herrialdea biziten dagoan garapen ekonomikoak arlo politikoan be aldaketak ekartea. Taiwanek ez leuke ezelako arazorik izango Txina herrialde ...
Taiwaneko gatazkea (II)
2005-10-14 00:00 Bidaide

Taiwaneko gatazkea (I)
2005-10-07 00:00 Bidaide
Atzera begiratua
Taiwan eta Txinaren arteko gatazkea 1949an hasi zan, Mao-ren komunistek Txinan boterea lortu eta Kuomintang nazionalistek Taiwanetik bertako altxor eta urre-erreserbakaz alde egin ebenean. Txinak ‘Txina Herri Errepublika’ izena hartu eban baina nazinoarte mailan urteak pasau behar izan ziran hori autortzeko. Orduan Formosa ugartea zanak lehenagoko izena hartu eban, Txinako Errepublikea, oraindino gaur egun erabilten dana. 1950ean, Mao-k ugartea erasoteko eukan ideia behera etorri zan, Estadu Batuek Kuomintang-en gobernuari laguntzinoa eskaini eutselako. Handik lau urtera, alkarkidetzako hitzarmena sinatu ...
Taiwaneko gatazkea (I)
2005-09-30 00:00 Bidaide
Atzera begiratua
Taiwan eta Txinaren arteko gatazkea 1949an hasi zan, Mao-ren komunistek Txinan boterea lortu eta Kuomintang nazionalistek Taiwanetik bertako altxor eta urre-erreserbakaz alde egin ebenean. Txinak ‘Txina Herri Errepublika’ izena hartu eban baina nazinoarte mailan urteak pasau behar izan ziran hori autortzeko. Orduan Formosa ugartea zanak lehenagoko izena hartu eban, Txinako Errepublika, oraindino gaur egun erabilten dana. 1950ean, Mao-k ugartea erasoteko eukan ideia behera etorri zan, Estadu Batuek Kuomintang-en gobernuari laguntzinoa eskaini eutselako. Handik lau urtera, alkarkidetzako hitzarmena sinatu ...
Txina eta gitxiengo etnikoak (II)
2005-09-23 00:00 Bidaide
Uigur eta Tibeteko lider independentistek gero eta indar gitxiago daukie garapen ekonomikoaren eta mendebaldearen erakarpenaren aurrean amore emoten daben herritarren artean. Txinako Gobernuak badaki armen bidez ezarritakoa fikzino hutsa dala eta horregaitik, askosaz eragingarriagoak diran akulturazino kanpainak abiatu ditu.
Testua eta argazkiak: Zigor Aldama
Txina eta gitxiengo etnikoak (II)
2005-09-16 00:00 Bidaide
Uigur eta Tibeteko lider independentistek gero eta indar gitxiago daukie garapen ekonomikoaren eta mendebaldearen erakarpenaren aurrean amore emoten daben herritarren artean. Txinako Gobernuak badaki armen bidez ezarritakoa fikzino hutsa dala eta horregaitik, askosaz eragingarriagoak diran akulturazino kanpainak abiatu ditu.
Testua eta argazkiak,
Zigor Aldama
Txina eta gitxiengo etnikoak (I)
2005-09-09 00:00 Bidaide
Alde on eta txarrak
Yunnan eskualdeko herritxuetatik bueltatxu bat emon ezkero, bertako gitxiengo etnikoek Han gehiengoagaz ez daukiela zerikusirik atoan igarten da. Baina daukiezan pribilegioak be ikusgai dagoz: herritxuetan, asfaltau bako kaleetan giroa sekulakoa da. Baso tropikaletan, banbuz eta bedar sikuz egindako etxetxuetan hainbat umetxu dagoz eta Han-ak baino ez dagozan lekuetan hori ikustea ezinezkoa da. Gitxiengo etnikoetan, ‘seme bakarraren’ politikea existidu be ez da egiten eta, ‘ezaugarri horrek laguntzen deutso etniari ez desagertzen’, dino Varnomelingen-ek.
Gitxiengo etnikoek erraztasunak daukiez ...
Txina eta gitxiengo etnikoak (I)
2005-09-02 00:00 Bidaide

Ebitau beharreko okerrak
2005-08-26 00:00 Bidaide
Ezpan lodiak eta gorputz polita daukazan neska gazte bat tokau jaku. Zigorrek dinost: ‘funtzionarioaren zorroztazunaz ohartu zaitez’. ‘Ez egizu esan hori’, erantzun deutsat, erdi purrustadaka. Gure funtzionarioa polizia da eta, jantzi ofiziala eroateaz gan, ulea goma arrosa batez dauka batuta eta urkila purpura deigarri bat daroa. Erakargarria da eta neska gozoa dala emoten dau. Gure txandea da. Nire ‘nihao’ ahalik eta gozoena praktiketako ordua heldu jat, pasaportea, formularioa eta inork eskatu ez deustazan baina badaezpada ekarri dodazan fotokopia piloa emoten ...
Kapsula-hotela
2005-07-29 00:00 Bidaide
Bezeroak, izena emon ostean, harreragileak azaltzen deutsozan oinarrizko oharrak entzun behar ditu: bakotxaren sexuari jagokon solairuan egon, kapsula barruan ez erre, goizeko hamarrak baino lehenago urten... Ostean, zapatak leihatila baten itxi eta, ortozik, jagokon solairura joan behar da, bigarren leihatila baten bila. Han, beste giltz batek gela handi bat zabaldu (hainbeste giltz dagoz eta zeozelako trankilidadea emoten dau). Han, ‘lo egiteko leihatilatxua’ dago. Bertan itxi daitekez norberaren gauzatxuak edo ekipajea. Baina...! Guk gure gorputzek eroan leikiezan beste motxila daroaguz (ganera ...
'Lost in transportation'
2005-07-22 00:00 Bidaide
18.03: Trena hartu dogu. Ordu erdi geroago, Osakara heldu gara, bidean komeria ugari pasau ostean. Geltokia lur azpiko uria lakoa da eta hainbat metro egin behar doguz oinez gure lineara heltzeko. Osakan, Hui Ling-en hotelera joan gara, maletak jasotera.
18.40: Hotelean, Internet dobanekoa dala ikusi dogu eta, aurreko egunean orduko 12 euro pagau ostean (min emon euskun, bai), putre sarraskijaleen antzera jarri gara ordenadoreen aurrean. Handik bost minutura, Hui Ling harrera-gelara heldu da, Olentzerok baino boltsa gehiagogaz. Pisua ...
Expo sorgindua
2005-07-15 00:00 Bidaide
Aurrean daukadazan beste makina bi sano arrakastatsuak izan daitekezala pentsetan dot merkaturatzeko erabagia hartuko balebe. Toshiba etxeak sortu ditu eta aurreikuspenen arabera, sei bat urte barru jarriko dabez salgai. Ahalmen handiko robotak dira eta arlo desbardinetako jakingarriakaz programetako modukoak; oraingoz, bigilantzia lanetarako, etxeko lanetan laguntzeko eta jaubeari behar dauen informazino guztia (era guztietako barriak, sortu ahala, eguraldia, e-posta...) emoteko oso aproposak dira; horrezaz ganera, familiako kideen ahotsak ezagutu eta bereizten ditu eta batera berbetan egon arren, danei erantzuteko kapaz da ...
Uda negargarria
2005-07-08 00:00 Bidaide
Bidean aurrera egin ahala gorputzean daukazun zapalketa-sentsazinoa itzela da. Aurreratxuago, erasoaren hurrengo egunetan ataratako argazkiak dagoz ikusgai. Gorpu baltzak, txikituta. Zauritutako emakume batek begiradea galduta dauka eta, ahal dauen moduan, umeari bularra emoten deutso. Umea be zaurituta dago. Neskatxu bat lurrean etxunda dagoan lagun bati begira dago, nonor laguntzinoa eskaintzen etorriko ete dan itxaroten. Zauritu batzuei, asko jaiobarriak, pasta zuria emoten deutse erreduren ganean. Erradiazinoaren inguruko azalpenak agertzen diran hormearen alboan, arpegi erdia galdu dauen gizon baten argazkia dago. Milaka ...
Euskaldunen Txina
2005-07-01 00:00 Bidaide
Juan Ignacio Motiloak, barriz, gurago dau garraio-publikoa eta, txinatarren antzera, albokoari bultzadak emoten deutsoz metrora sartu eta handik urteteko. Zutunik, bagoian, atentzinoa deitzen dau haren 1,95ko altuereak. Kalean trankil dabil, seguru. Askotan, musikea entzuten joaten da, mueta guztietako musikea, ‘esku artera heltzen jatan guztia’, dino. Ulea gomineagaz daroa eta kizkurrak daukaz. Dandi bat legez jasten da eta holako jokaerea dauka. Halanda be, Eusko Jaularitzeak Txinan daukan enpresa aholkularitzearen saileko bulegoan (SPRI), beti dago herrialde honetara etorritako herrikideei laguntzeko prest ...
Txirritxirri jana
2005-06-17 00:00 Bidaide
Ordu bi geroago, Jinghong eta inguruak ikusteko goizean kontratau doguzan gidariek gure bazkariari hegoak kentzen deutsiez, wok batean orioa berotzen daben bitartean. Janaurrekoa eroaten ixten deuskuen jatetxe batean jango dogu. Aperitiboa nik neuk eskatu dot... Ondo garbitu ostean zomorro koitaduak bizirik prijiduten diran bitartean, atzerrian atzeraka egin leikien eta nik normaltasun osoz jaten dodazan janari horreek gogora ekarten saiatzen naz: neure burua imajinetan dot otarrainxken buruak amorru handiz txupetan edo txangurru baten hankak tenaza bategaz apurtzen. Baina gidariak txirritxirrien platera ...
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu