Liu Fei: ‘arte txinatarrean, autozentsurea da nagusi’
2007-08-17 02:00 BidaideMargolari txinatarra, (Nanjing, 1964)
Badator tsunami olinpikoa (I)
2007-08-09 02:00 BidaideUrtebete baino gitxiago falta da. 2008ko abuztuaren 8an, Txinak ibilbide olimpikoari ekingo deutso eta hurreko historiako hilebeterik garrantzitsuena biziko dau.
Phnom Penheko kaleetan
2007-07-27 02:00 BidaideKalea ez da leku ederra biziteko. Baina kasu guztietan legez, lehen mailakoak, bigarrenekoak eta hirugarren mailako kaleak dagoz. Kanbodiako uriburuko kaleak, barriz, 3. mailakoak baino eskasagoak diran arren, ganezka dagoz, 75.000 lagunetik gora bizi dira kalean eta horreetatik 20.000 inguru 12 urtetik beherakoak dira.
Natxo Artamendi: ‘Espainiako enpresei Txina handi geratzen jake’
2007-07-13 02:00 BidaideHispaniar-Txinatar Institutoko zuzendaria
Lotsatuta nago
2007-07-13 02:00 BidaideZorioneko ‘Espainiaren Urtea Txinan’ horretan kokatutako bisitaldi ofizialaren ondoren, errealidadera bueltetako sasoia da. Eta errealidadea da, oraindino be Asiako kontinenteari ez jakola jaramon handiegirik egiten.
Natxo Artamendi: ‘Espainiako enpresei Txina handi geratzen jake’
2007-07-13 02:00 BidaideHispaniar-Txinatar Institutoko zuzendaria
Txinatarren moduan bizi naz
2007-06-29 02:00 BidaideAzken bidaian lau hilebete baino gehiago egin nituan etxetik urrun eta orain arteko bidaiarik aberasgarriena izan zan, batez be azkenengo txanpan. Ordura arte Asian egiten nebana albo batera itxi eta, hausnarketea egin ostean, bizimodua trankil disfrutetea erabagi neban. Begiratu eta bildurra emoten eban apartamentu-bloke horreetariko batera joan nintzan bizitera.
Etsipenaren eskolea
2007-06-13 02:00 Bidaide‘Urrearen Triangelua’ dalako eskualdean dagoz batuta Asiako hego-ekialdeko arazo sozial, politiko eta ekonomikoak. Gitxiengo etnikoak bizi dira han, lurraldearen konposizino soziala kontuan hartu barik egindako mugen barruan. ‘Urrearen Triangelua’ Myanmar izeneko erregimen zapaltzailearen gerrillari birmaniarren leku bihurtu da.
Hegaldi ‘merke’ faltsuak
2007-06-01 02:00 BidaideZelan da posible hegazkin-txartel bat etxetik aireportura taxiak kobretan deutsuna baino merkeagoa izatea? Galdera hori egiten deutsat askotan neure buruari eta seguru nago zuetariko askok be bai.
Bildurra eragiteko moduko museoa (II)
2007-05-16 02:00 BidaideTuol Sleng, edo S-21 kartzelea, sarraski handien ostean (Hitlerrek judutarren kontra egindakoa baino handiagoa) geratzen dan leku baltz horreetariko bat da. Phnom Penh uriburuan dago eraikina eta, odolik ikusi barik be, bildurra sartzen jatzu gorputzean.
Bildurra eragiteko moduko museoa (I)
2007-05-04 02:00 BidaideBangkok-eko (Tailandiako uriburua) ospitale garrantzitsuenean burutik sano dagoan edonork imajinau ezineko museo makabro bat dago. Siriraj-eko Auzitegiko Mediku Museoa da.
Eta zuk, ze txanpon gura dozu erabili?
2007-04-23 02:00 BidaideOraindino euroagaz ohituta ez dagozanek jai daukie Laos edota Kanbodia lako herrialdeetan. Hainbat dibisa dagoz, danak batera. Aldian aldiro billeteak aldatzen ohituta gagozanentzako be, oso gatxa da operazinoari ahalik eta etekin gehien atarateko ze txanpon erabili pagetako erabagi behar izatea.
Gozagarririk bako errealidadea
2007-04-16 02:00 BidaideGobernu tailandiarrak oraintsu jarritako kontrolen arrakasteak turismo estilo barri baten loraldia ekarri dau, ohiko zirkuituetatik urrun, kulturea eta abenturea buztartzen laguntzen dauena: ‘true home stay’ dalakoa da, aldi baterako bertako etxeetan bizitea.
Oilar bat daroat bidaide
2007-04-04 02:00 BidaideSekula ez neban pentsauko oilar bategaz bidaia egitea hain dibertigarria izango zanik. Kontua da ze nire eskuko telefonoan mezu bat jasoten dodan bakotxean oilar bat hasten dala kantuan, ozen eta kalidade handiagaz. Zorakeria emoten dau baina ezusteko askoren eta egoera komiko gogoangarrien sorburua izan da.
Itota
2007-03-26 02:00 BidaideEgiturea ez da oso handia (40 metroko altuerea eta 400 metroko luzerea) baina Laos inguruko lurralderik pobreeneko 450 metro koadro ingurutan bizi diran 6.200 lagunen bizimodua goitik behera aldatuko dau. 'Nam Theun 2' urtegia da, herrialdearen historian inoiz egin dan proiekturik handiena.
‘Ping-pong show’
2007-03-16 01:00 BidaideEz dakit mahai-tenisa joku olinpikoetako kirola bada ala ez baina burutik pasau be ez jat egiten Pekineko Joko Olinpikoetan emakumeak biluzik agertuko diranik aluagaz ping-pong-eko pelotak botaten.
Mundu globalizatuaren konkistatzaileak (II)
2007-03-08 01:00 BidaideTxina urtean % 10 inguru hazi eta nazinoarteko inbertsino gehien jasoten dituan herrialdea da. Gehienek argi dabe munduko hurrengo potentzia izango dala baina, halanda be, Euskal Herrian gitxik ezagutzen dabe ondo.
Mundu globalizatuaren konkistatzaileak (I)
2007-03-01 01:00 BidaideTxinan, euskal komunidadea gero eta handiagoa da. Euskaldun batzukaz bat egin dogu euren bizimodu barria aztertzeko eta, bide batez, Txinaren ganean daben eretxiaz berba egiteko.
Txarriaren urtea
2007-02-19 01:00 BidaideZezeilaren 18an, jatorri txinatarreko biztanleek ilargiaren araberako urte barria hasi eben, 4704.a. Urte bakotxa zodiakoaren zeinu bat da eta oraingoan txarriarenean sartu dira.
Bandera komunista bat topau dot Txinan!
2007-02-14 01:00 BidaideEta ez da amesetea izan. Ezta drogen menpeko aluzinazinoa be. Egia esan, uriburuko hotzak burua argi eukiten laguntzen deust. Han egoan, neure begiakaz ikusi neban, Mao Tse Tung-en bizirik bako gorpua tapetan.
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu