Eta zuk, ze txanpon gura dozu erabili?
2007-04-23 02:00 BidaideOraindino euroagaz ohituta ez dagozanek jai daukie Laos edota Kanbodia lako herrialdeetan. Hainbat dibisa dagoz, danak batera. Aldian aldiro billeteak aldatzen ohituta gagozanentzako be, oso gatxa da operazinoari ahalik eta etekin gehien atarateko ze txanpon erabili pagetako erabagi behar izatea.
Oraindino euroagaz ohituta ez dagozanek jai daukie Laos edota Kanbodia lako herrialdeetan. Hainbat dibisa dagoz, danak batera. Aldian aldiro billeteak aldatzen ohituta gagozanentzako be, oso gatxa da operazinoari ahalik eta etekin gehien atarateko ze txanpon erabili pagetako erabagi behar izatea. Adibideakaz hobeto azalduko dot.
Vientiane, Laoseko uriburua. ‘Starbucks’ antzeko kafetegi ekologiko batera joan naz kafea hartzera, Joma izenekoa. ‘Kafesne bat eta horreetariko bollo bat, mesedez’. Eskatutakoa zerbitzari atsegin batek ekarri deust mahaira, kontuagaz batera. Eta, oh, ezustea, papeltxuan honako hau irakur daiteke: ‘Danetara: 22.000 kip / 2,20 dolar / 90 baht / 1,80 euro’. Norberaren txanponaren erreferentzia izan ezkero, ideia ona da, batez be laostarrentzako (kip txanpona), amerikarrentzako (dolarra), tailandiarrentzako (baht) eta guretzako euroa. Baina, egia esan, aldaketea ez da zehatza eta aitaturiko edozein erabil daiteke pagetako.
Logikoena herrialde bakotxean lekuan lekuko dibisea erabiltea da. Baina Laos lako herrialde pobreetan, ‘hard currency’ izenez ezagutzen diran horreek (‘txanpon gogorra’ edo egonkorra) oso erakargarriak dira. Horregaitik, laostarrek gurago ditue euroak, dolarrak edota bath tailandiarrak euren kip pobreak baino, gaur X eta bihar Y balio dabelako.
Txanpon berean pagetako billete nahikorik ez dagoanean izaten dira egoerarik barregarrienak. Hori pasau jatan niri Kanbodian, Tailandiatik ailegau eta lehenengo egunean. Lekua oso normala zan baina arduradunak berehala atara zituan kontuak. Danetara, 9.000 riel ziran, (euro bi inguru) eta nik 4.000 baino ez nituan eta sobrautako baht batzuk. Orduan, esan eustan: ‘Ba emon egidazuz 4.000 horreek eta 60 baht’. Barreka begiratu neutsan, banenkialako operazino horregaz neskeak 10 baht irabazten zituala. Beraz, 4.000 rielak eta 100 baht-eko billete bat emon neutsan baina bueltak emoteko eskatu eta neskeak... dolar amerikar bat emon eustan! Nire karterea ikusita, txanponak aldatzen dodazala emoten dau.
Egoera hori sano kantsagarria da, batez be dolarra dalako nagusi. Zeozer erosi gura izan ezkero, prezioa dolarretan esaten deutsue. Orduan, ‘ni ez naz amerikarra, zenbat balio dau horrek?’ esan behar dozu eta, erantzunean, prezioa lekuan lekuko txanponagaz emongo deutsue baina karuago.
Ganera, errealidadetik kanpo dagozan egoerak be jazoten dira, ondoren modu literalean kontauko dodan hau, berbarako:
Goizeko hamarrak dira eta honezkero Siem Reap herrian, Kanbodian, bero sargoria dago. Atzo ailegau nintzan, negargarri, zulotuta eukitea konpontzea baino gatxagoa dan bide batetik, autobusez, hamalau orduko bidaia egin ostean. Tailandiatik nator eta Kanbodiako dirua behar dodanez, 250 euro (eurentzako, diru piloa) aldatzera joan naz bankura.
Arduradunak, arpegi arraroagaz, billeteei begiratu eta galdetu deust:
-Zer gura dozu?
Ondo da. Ados. Azkenik, kanbodiar billete partidea atara eta aberats sentiduarazo deust. Ia miloe bi riel emon deustaz, 150 dolar. Geratzen dana dolarretan izan behar dala dinost. Leku danetan dolarra onartzen dabe, beraz, ez deutsat ezetzik esan. Emakumezkoa hara eta hona hasi da.
Badoa barriro. Oraingoan, bost minutu inguru emoten ditu kanpoan.
Dolar australiarrak!
Barre ala negar egingo dot?
Azkenik, 50eko billetea eskutik kendu eta rielakaz eta dolarrakaz urten dot bankutik. Gauean, kuriosidadez, jatetxean ‘ze txanponetan ordainduko dozu?’ galdetu deustienean, ‘badago modurik dolar australiarretan pagetako?’ erantzun deutsat. Ezetz dinost, baina harrituta geratu naz ze erantzuna emon baino lehenago arduradunari galdetzera joan da eta luzaroan egon dira erabagia hartu barik.
Bueltan, El Corte Inglesera joango naz, ia han zer dinoen.
-Rieletara aldatu.
-Diru larregi da. Sentiduten dot baina ez daukagu horrenbeste.
-Ondo. Ba esan zenbat emon ahal deustazun.
-250 euro emon ahal deutsudaz.
Isiltasuna.
-Hori da, hain zuzen, aldatu gura dodana.
-Bai, baina zati bat rieletan eta bestea dolarretan emongo deutsut.
-Bada, ez jataz 100 euro dolarretan geratzen.
-Sentiduten dot baina ezin dot billetea erditik zatitu zuri gitxiago emoteko.
-Itxaron apurtxu bat, mesedez.
-Geratzen dana dolar australiarretan emon beharko deutsut.
-Aizu, ni ez naiz australiarra.
-Beno, ba hara zoazenean erabiliko dozuz, trankil.
-Aizu, 200 euro emongo deutsudaz eta kitto. Berrogeta hamarreko billetea neuretzako.
-Itxaron, norvegiar koroaren bat edo beste be badaukat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!