‘Ping-pong show’
2007-03-16 01:00 BidaideEz dakit mahai-tenisa joku olinpikoetako kirola bada ala ez baina burutik pasau be ez jat egiten Pekineko Joko Olinpikoetan emakumeak biluzik agertuko diranik aluagaz ping-pong-eko pelotak botaten.
Ez dakit mahai-tenisa joku olinpikoetako kirola bada ala ez baina argi daukat Bangkokeko leku zehatz batzuetan ikusi dodana, behintzat, ezetz. Kontua ez da errazegia dalako edo olgetan dabenek meriturik ez dabelako. Baina burutik pasau be ez jat egiten Pekineko Joko Olinpikoetan emakumeak biluzik agertuko diranik aluagaz ping-pong-eko pelotak botaten.
Bai, holakoa da Tailandiako uriburuko ikuskizunik ezagunenetarikoaren parte bat. ‘Ping-pong show’ legez ezagutzen dau jenteak eta begibistako sexu erakustaldiak egiten dabez, ia akrobatikoak. Ikuskizunaren arrakastea itzela da eta, honezkero, Bangokera doazen ia danek bisitetan dabez lokal zahar eta ilun horreek. Tartean, eskutik oratuta doazen bikoteak eta familiak be egoten dira.
Gauzak holan dirala, irakurleak berak esango dau kronika honetan irakurritakoa iraingarria dan ala, beste barik, munduko uririk ‘beroenean’ denporea pasetako beste modu bat baino ez bada.
Arratsaldeko zazpiak dira eta Patpong-eko gaueko merkaduko giroa berotzen hasi da. Kaleko saltoki txikiak zabaldu dabez erropea (ia danetan dagoz lujozko marketako erropen kopiak), musikea, pelikulak edo bestelakoak saltzeko, danetarik. Aldi berean, tragoak hartzeko tabernak (eta zeozer gehiagotarako be bai) be zabaltzen hasi dira. Mundu osoan, Bangkok sexuaren uritzat hartzen da eta, neurri batean, behintzat, egia da. Gau ilunagaz batera, neoi argiak dira nagusi. Hemen, iragarkiak ez dira Nokia edo Calvin Klein produktuenak, ‘Pussy Collection’ (berbaz beba, ‘alu bildumea’) edota ‘Hot stuff for Lovers’ (‘bikoteentzako gauza beroak’) izeneko lokalenak baino. Striptease lokal horreetan mundu guztian ezagunak diran ikuskizunez gozetako aukerea dago baina bigarren pisuan izaten dira sorpresarik handienak.
Lokalaren jaubeek izena ez esateko eskatu deuste eta ez dot esango. Ikuskizunaren irudiak be ez dozuez ikusiko baina ahalik eta deskripzinorik zehatzena egiten ahaleginduko naz.
Bigarren pisuan, antzoki txiki eta zikin bat dago. Inguruan, maila bitan, mahaiak dagoz. Hirugarren mailatik bosgarrenera, gradak. Eszenalekuak hamar metro koadro inguru izango ditu eta, oraingoz behintzat, publikoa euren lekuetan jesarten dagoan bitartean, tela zati zikin batek tapetan dau. Kalean ‘Ping-pong show’ dalakoari egindako publizidadeari esker etorri da publikoa honaino. Tartean, danetarik dago, baina bikote asiarrek (batez be japoniarrak eta korearrak) harrituta itxi nabe: eskutik oratuta datoz ikuskizun ‘bikainera’. Turista ingelesak eta alemaniarrak dagoz inguruan baina horreek zeozer gehiago topetan datozala emoten dau. Lokaleko emakumezkoak, hori jakinda, alboan jesarri eta barretxua egiten deutsie. Baina, duda barik, berezienak bikote nordiko bat eta euren seme-alaba gaztetxuak dira.
Hasi da ikuskizuna. Emakumezko bat agertu da eszenatokian. Biluzik dago eta ez da bape ederra. Lehenengo mahaian dagoan japoniar bati laguntzinoa eskatu deutso. Alutik dingilizka daukan sokatxu batetik tira egiteko dinotso. Gizonezkoak, barreka, tira egiten dau. Metroak eta metroak. Jentea txaloka hasi da.
Gizonezko tailandiar bi agertu dira eta zakila tente-tente dabela. Porno film merke batetik ataratako musika kutre baten erritmora masturbetan hasi dira. Bitartean, imajinetan dot sokatxuaren emakumezkoa alua ‘kargetan’ ibiliko dala. Eta antza bai, ze, laster batean, beste emakumezko bategaz batera, ping-pong-eko pelotak botaten hasi da; aluagaz, jakina. Itzelezko indarragaz botaten dabez eta azkenengo mahairaino ailegetan dira. Bikoteek ikuskizun erromantiko batean dagozala pentsauko ete dabe?
Hurrengo ikuskizuna publikoaren memorian geratuko da, betirako. Hasieran urten dauen emakumezkoa da protagonistea, oraingoan bakarrik. Lehenengo mahaiko beste gizon bati (‘kasualidadez’, japoniarra) zigarro bat eskatu deutso. Jarraian, aluko zuloan jarri eta sua emoteko eskatu deutso. Eta ‘erreten’ hasi da. Arpegikera arrarorik barik, zigarroa amaitu dau. Zigarroak holan erreteak birikietako kantzerra eragingo ete dau? Akaso, agintariek erreteko era hau kontuan hartu beharko leukie eta ohar berezitxuak jarri tabako paketeetan...
Ondo ‘armautako’ tailandiar bat agertu da barriro. Oraingoan, zakilagaz hainbat kilo altzetako kapaz dala erakutsi dau. Perurenaren antzera, baina tailandiar eran. Ikusten danez, familia eskandinaviarra oso gustura dago. Alboan, esku biak leku onean dituan britainiar gaztea gusturago dago, antza.
Kasu honetan ez, baina beste lokal batzuetan, ikuskizunari sexu-emonaldi bategaz emoten deutse amaierea. Hau da, gizonezko bat eta emakumezko bat sexuaz gozetan penetrazino bidezko hartu-emon sexualean. Hemen, sinpleagoa da eta aluagaz egindako beste emonalditxu bategaz amaitu da. Deskantsua hartzeko tartetxuaren ostean, ikuskizunari hasieratik ekiten deutse behin eta barriro. Halanda be, gitxik ikusten dabe bigarrenez. Familia erosketak egitera doa eta bikoteak, akaso inspirauta, hotelera. Britainiarra... desagertuta dabil. Antza, lokalak logelak ditu goiko pisuan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!