Bidaide  IV. urtea // 116. zenbakia

Expo sorgindua


Aurrean daukadazan beste makina bi sano arrakastatsuak izan daitekezala pentsetan dot merkaturatzeko erabagia hartuko balebe. Toshiba etxeak sortu ditu eta aurreikuspenen arabera, sei bat urte barru jarriko dabez salgai. Ahalmen handiko robotak dira eta arlo desbardinetako jakingarriakaz programetako modukoak; oraingoz, bigilantzia lanetarako, etxeko lanetan laguntzeko eta jaubeari behar dauen informazino guztia (era guztietako barriak, sortu ahala, eguraldia, e-posta...) emoteko oso aproposak dira; horrezaz ganera, familiako kideen ahotsak ezagutu eta bereizten ditu eta batera berbetan egon arren, danei erantzuteko kapaz da.

Asmakizun harrigarrien pabilioia ez eze, 170 hektareatan sormen teknologikoko makinatxu bat tramankulu ikusi doguz eta nabarmenduko neuke alde batetik bestera ibilteko gidaririk bako autobusak dagozala bisitarientzako. Ohikoan dan lez, gizon-emakumeek arazo handiak eta txikiak konpontzen jarraituko dabe baina, jakina, beste batzuk sortuko dabez eta denporeak esango dau horreetarako konponbiderik dagoan ala ez.

Testua: Demelsa Gonzalez
Argazkiak: Zigor Aldama

Tokiotik 300 bat kilometrora, aurtengo Erakusketa Unibertsalaren egoitzan, ‘Aichi 2005’ distiratsuan arpegi irribarretsuak dira nagusi. Pabilioi bakotxeko anfitrioiak kapaz dira kontratau dabezan herrialdetako hizkuntzan komuniketako; dana dala, Morizo & Kiccoro Erakusketa Zentroko azafatea nabarmentzen da danen artean, izan be, ingelesez, japonieraz, txineraz eta koreeraz egiten dau berba; jokabide zuzen eta atseginekoa eta, horrezaz ganera, ederra da. Aprobetxau bako talentu handiko emakumea emoten dau baina ezelako lotsa barik, haren edertasunak erakarrita, inguruan daukazan lagunakana hurreratu eta berehala jaubetzen zara lan horretarako programauta dagoala eta ezin jakola besterik eskatu. Giza itxurako roboten antzera ezin hobeto egiten dau agindutako lana: bisitariei ondo etorri beroa eta beharrezko informazinoa eskaini. Zoritxarrez, gizonezkorik ez dago zeregin horreetan...

Edozelan be, ‘iruzurti’ gehiago dagoz, giza itxurea baino gehiago makina sofistikatuen antz handia daukienak hain zuzen be: umeak eta edadeko personak jagoteko, ezinduak alde batetik bestera eroateko, zaborra batu eta hutsitu beharreko edukiontziak aldatzeko kapaz diran 63 prototipo.

Edade bateko umeentzako Tyranosaurius Rex baten antzeko robota da izarra baina ha ikusita txikitxuenak negar baten arrapaladan doaz gurasoakana.