Bidaiotako argazkiak (I)
Argazki onak egiteko truko eta gomendioak
Bakioko hondartzan, Andeetan edo Kanbodiako oihandian argazkiak egitea ez da bardin. Bidaiari ekin aurretik gauza asko egin behar izaten dira eta, duda barik, argazkiak atarateko ze ekipo beharko dogun zehazteko denpora apur bat 'galtzea' nahitaezkoa dala pentsetan dot, batez be, argazki onak atara gura badoguz. Ezer baino lehen, joango zarien lekuko klimea eta argiaren intensidadea kontuan hartu beharko dozuez. Leku argi eta eguzkitsuetan sensibilidade gitxiagoko pelikulea beharko dozue, berbarako 100 ASA pelikulea; argi gitxiagoko lekuetan argazkiak atarateko 400 ASA pelikulea da egokiena. Argitasuna ez eze, mobimentua be kontuan hartzekoa da, izan be, kotxeak, morroiak edo mobiduten diran bestelako objektu batzuk atarateko 400 ASA erabiltea izango da onena, argi faltarik egon ez arren. Azkenik, naturearen edo paisajeen argazkiak atara gura izan ezkero, abiada eta sensibilidade handiagoko pelikulak aukeratu.
Oharra: hurrengo zenbakian argazki estilo bakotxerako teknikak aztertuko doguz.
Testua eta argazkiak: Zigor Aldama.
Bidaietan bizitakoak buruan bakarrik gorde ezkero, arrisku handia dago momentu eder asko betirako galtzeko; holakorik ez pasetako bidaiotan argazkiak egitea gauza ona izaten da. Argazkiak edozeinek egin leikez baina erraz-erraza be ez da norberak lekuan bertan ikusi edo bizitakoak ondo jaso eta transmitiduko dituen argazkiak egitea. Ahalik eta argazkirik onenak egiteko nahitaezkoa izango da oinarrizko teknika batzuk eta argazki-makina desbardinen aukerak ezagutzea. Bidaide atalean, aukera guztiak eta bidaiaren ezaugarriak kontuan hartuta, abantaila eta desabantailak aztertu eta kasu bakotxean erabili beharreko teknikak azalduko deutsueguz.
Argazki-makinea
Argazki-makinea aukeratzeko orduan digitalaren edo tradizonalaren alde egin beharko dozue. Mundu zabalean eta bai gure inguruan be, gero eta argazki-makina digital gehiago ikusten da; asko merketu dira eta teknikearen aldetik gaur egungoek ez daukie zerikusirik orain pare bat urtekoekaz konparauta. Makina digitaletan argazki-pelikularik ez da behar eta argazkiak atara eta berehala ikusi geinkez ordenagailuan edo e-mailez bialdu. Dana dala, aitatutako makina horreen CCDko pixel kantidadea gehitu eta argazkien kalidadea oso ona izan arren, nik neuk diapositiben alde egin behar dot argazkien errebelatuan dirutxua gastau beharko badogu be. Esandakoak esanda, neurri handiko argazkiak atarateko argazki-makina tradizionala hobea izan daiteke baina argazkiak e-mailez munduko edozein bazterretara bialdu behar badoguz, digitalak asko erreztuko deusku beharra, izan be, tradizionalagaz errebelatua egin ostean, argazkia eskaneau egin beharko geunkelako e-mailez bialtzeko.
Argazki-makina tradizionalen artean, hau da, 35 mm., APS edo neurri handiagoko argazki-pelikulak behar dituen makinen artean, konpaktoak eta reflexak topauko dozuez. Argazkien kalidadeari begiratuta, argazkilari profesionalek reflex makinak erabilten ditue gehien, azken boladan digitalak be gero eta gehiago erabili arren.
Komenidu ez jakun saltsan ez galtzeko, bidaietako argazkiak egiteko 35 mm-tik gorako pelikulak behar dituen makinak baztertu egingo neukez. Argazkiak arin, argi eta nahaste larregi barik egin gura badozuez, onena makina konpaktoa izango da. Halan da be, kalidade handiko argazkiak egiteko eta zoom edo objektibo desbardinak erabili gura izan ezkero, reflex makinea beharko dozue. Zorionez, prezioak asko merketu dira eta, sarritan, makina konpakto batzuk baino merkeago topauko dozuez reflex batzuk. Gaur egun, ondo horniduta dagoz makinak eta, berbarako, automatikoan botoia sakatzeagaz nahikoa izango da. Hori bai, argia, efektuak, distantzia eta bestelako elementuak norberak bere gustora jarrita argazki ederragoak egingo dozuez.
Argazki-pelikula muetak
Argazki-makina digitalak baztertu egingo doguz pelikularik ez dabelako behar. Argazki-pelikula egokia aukeratzea oso garrantzitsua da argazki onak gura badozuez behintzat. Merkatuan aukera ugari dago. Pelikula negatiboak (papelezko kopiak egiteko) eta positiboak (diapositibak) topauko dozuez dendatan. Negatiboaren aldean, diapositibak askosaz kalidade hobea emoten dau baina badauka bere alde txarra, izan be, askosaz delikatuagoak dira eta esposizio ia perfektua beharko dozue. Diapositiben artean, karuak izan arren, onenak Fuji etxeko gama altukoak (Velvia eta Provia) dira, koloreen eta definizinoaren aldetik ez dozue hoberik topauko. Horrezaz ganera, Agfa, Kodak eta Fuji dozuez aukeran. Negatiboetarako, barriz, Fujiren (Reala) gama edo Kodaken (Portra) gomendatzen deutsuedaz. Ganerakoan, Fujiren (Superia) be kontuan hartzekoa da.
Azken buruan, argazki-pelikula ezezagunik ez aukeratu eta iraungipen datea kontuan hartu.