Amerikar amesa (I)
Mentalidadea
Askotan kritiketan dogu amerikarren mentalidade zarratua eta atzerakoia baina, kasu honetan be kontu handia euki behar da generalizazinoakaz. "Egia da herrialdearen barrualdeko behargin arruntak oso konserbadoreak dirala eta gehienak Bushen alde dagozala; dana dala, badagoz liberalak be eta herrialdearen kanpo politikea aldatzearen alde dagozanak. Hori bai, 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoen ostean, abertzaletasunak nabarmen egin dau gora eta neurriz kanpoko mugetaraino. Gauzak holan, egun seinalatuetan, irailaren 11n edota independentziaren egunean, amerikarrek goitik behera apaintzen dabez euren etxeak bandera eta enparauakaz. Azkenik, aitatu gura neuke kanpotik informazino gitxi jasoten dabela eta hartzen daben apurra, gehienetan manipulauta egoten dala".
Dana ez da txarra izango. Iñigo Virtok dinoanez, harritzekoa bada be, amerikarrakandik badago zer ikasi, berbarako, herritarrakazko errespetua. "Estadu askotan galazota dago leku publikoetan erretzea eta ni neu beharrean ibilitako Californiako Unibersidadean erre gura dauanak campusetik kanpora joan beharra dauka.” Ironia puntu bategaz, Virtok dino etxetik kanpora kolonia usainagaz urtetan dozunean, bueltan usain horrexegaz etortea izango litzatekela normalena eta ez, ostera, Tabakaleraren erreserba guztiak erre osteko hatsagaz.
Arrazismoa eta delinkuentzia
Komunikabideetan eta zinean emon gura daben irudia bestelakoa izan arren, Virtok uste dau AEBetan, oro har Europan baino delinkuentzia eta xenofobia gehiago dagoala. "Hori bai, Ipar Ameriketan baltzak, hispanoak edota asiarrak hobeto integrau dira beste leku batzuetan baino. Jakina, arrazismoa eta delinkuentzia badagoz egon, kontrakoa esatea ez litzateke zuzena, baina Europan be horrenbeste etorkin eta kulturen nahasketea egongo balitz, antzeko egoerak edo, akaso larriagoak biziko geunkez. Munduko ganerako lekuetan legez, uri handiak dira arriskutsuenak baina gauez, bakarrik paseoan ibiltegaitik ez jaku ezer pasauko 'auzo jakin batzuetan' ez bagabiz behintzat. Esan beharrik be ez dago baina Bilbo Zaharrean, goizaldeko hiruretan bakarrik ibiltea be ez da bape segurua.”
Hurrengo atalean, Ipar Ameriketako erdialdea edo barrualdea aztertuko dogu, topikoetatik hurren dagoan aldea hain zuzen be.
OHARRA:
'Asiako Hego-ekialdera begiradatxua' proiekzinoak, Zigor Aldamaren eskutik:
- Singapur eta Malasia: 'Tradizioaren eta modernidadearen artean' (martiaren 10ean).
- Tailandia: ' Paradisu turistikoa eta horren ondorioak' (martiaren 17an).
- Laos: 'Ahaztutako Herrialdea' (martiaren 24an).
- Vietnam: 'Burruken lurraldea' (apirilaren 7an).
Proiekzino guztiak Bilbon, Liburuaren Etxean (Urkijo Zumarkalea, 9) arratsaldeko 19:30etan.
Tetua: Zigor Aldama.
Argazkiak: Iñigo Virto.
Lurreko herrialderik boteretsuenak ezinikusiak eragiten ditu bazter guztietan. Amerikarren kontrako jarrerak eta nazinoartearen protestak gero eta gogorragoak dira Bushek munduan zehar operazino militarrak abiarazoten dituan neurrian; etxuraz munduko herrialderik indartsuenak, ostera, ez deutso inori jaramonik egiten. Iraken kontrako gerrea, segurutik Vietnamgo aurrez aurrekoagaz hasitako sentimentu kritikoaren azken deadarra da, izan be, Munduko Bigarren Gerran sortutako salbatzaile irudia aspaldi desagertu zan. Amerikarren kontra dagozanen arrazoibidea argia izaten da: kultura propiorik bako herrialde interbenzionistea da amerikarrena, hanburgesak jan eta dolarrak egiteko ardura bakarragaz. Halan da be, Europan lar ezagutzen ez dogun herrialdea da europearrontzat kontinenteen arteko norako nagusienetakoa izan arren eta bien arteko hartu-emon historiko eta kulturalak ugari izan arren.
“Amerikarrek Mc Donald´s ospetsuetan baino ez dabez otorduak egiten, koka kolea edaten dabe eta denporapasarako bolo jokua eta beisbola telebistan ikustea dira jarduera nagusiak”. Oro har, indarkeriaren eta diruaren kulturea, sexu-kontuetan etxurazalea". Gure gizartean zabal dabilen amerikarren ganeko eretxia izan daiteke hor aitatutako hori. Dana dala, Iñigo Virtoren esanetan, zazpi bat hilabete baino gehiago bertan egin dituanak badaki, berbarako Manhattanen ez dagoala Mc Donald´s larregi. Kontua da zurrumurruak zeozergaitik sortzen dirala eta topikoetan beti dagoala benetako dan zeozer. Ipar Ameriketako barrualdean, berbarako, egia da herritarrek hanburgesak baino ez dabezala jaten eta "malls" edo merkataritza zentro handietan emoten dabezala eguneko ordurik gehienak; dana dala, ez daigun ahaztu ipar amerikarrek eurek zabor jatekotzat daukiela Mc Donald´s eta antzekoetan saltzen dabena.
Estaduen arteko gorabeherak
Generalizazinorik barik berba egitea edo idaztea ia-ia ezinezkoa da, izan be, gizartea goitik behera desbardinak diran herritarrez osotuta dagoala pentsau ezkero (neurri handian egia izan arren), benetan gatxa izango litzateke mundua aitzea. Mutur batetik bestera bost mila kilometro inguru dituan herrialdean, normala da pentsetea Estaduen artean sekulako aldeak egongo dirala eta holan da izan be; berbarako, Texaseko herri txiki bateko herritarrak ez dau bape zerikusirik eukiko Philadelphiako herritar bategaz. Hori bai, badagoz egon guztien berezitasunak be eta beharbada deigarrienetakoa herritar bakotxeko energiaren gastu handia izango litzateke. Amerikarrek edozertarako erabilten dabez erregaia edo energia behar daben tramankuluak eta kotxea ibilbiderik txikiena egiteko be ataraten dabe. Egia da erregaia merke dagoala bertan baina aitatutako gorabehera horreen erakusgarri, Californiako Davis herritxuan bizikletea da garraiobiderik erabiliena. Gehiegizko energia konsumoaren barri emoteko, Iñigo Virtok bitxikeria legez ondokoa kontau deusku: "Urtean zehar giro epel-epela eta hezetasun handirik ez badago be, Californian galazota dago kalean erropak eskegitea. Lorategietan barruko erropak auzoko guztiek ikusteko moduan eukitea zorakeria da eurentzat; ez da esnobismoa, galazota dago. Kontuak kontu, energia asko erretan daben erropak sikatzeko aparatuak etxe guztietan dagoz".
Esandakoak esanda, aire girotuagaz unibersidade barruko aretoetan tenperaturea 15 gradura ipintea ez da arraroa edota joandako udan herrialdeko ekialdean eta Kanadan izandako energia etenen ondorioz, sekulako nahaste eta burukominak sortzea. Iñigo Virtok dinoanez, sarritan energia etenak barik tensino jaitsierak izaten dira baina mundu guztiak ordenadoreak eta ganerako tramankulu guztiak preparauta daukaz holako kasuetarako.